Filosofiaren funtzioa tractatus eta ikerketa filosofikoak-en

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,17 KB




5




6. Filosofiaren funtzioat tractatus
-eta Ikerketa filosofikoak-
En: Ludwig Wittgenstein
1889 Vienan. Bi aldi  bere pentsamoldean: Wittgenstein lehena:  
Tractatus logico-philosophicus-en Hizkuntzak proposizioak ditu. Hauek munduari buruzko esaldiak dira. Hizkuntza txarto erabiltzeagatik sortutako arazo filosofikoak konpontzen saiatu zen analisi logikoa eta proposizioen forma logikoaren bidez. Logika hizkuntza eta hauek munduarekin duten harremana ikertu zuen. Horren muina esanahiaren teoria piktorikoa edo figuratiboa da. Positibisten ustez metafisikaren proposizioak zentzurik ez dutenez deuseztatu behar dira. Etikaren estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta hizkuntzaren eta munduaren mugatik harago joaten saiatzen direnez ez daukate esanahirik. Wittgenstein ez da metafisikaren kontrakoa hori da bizitzako garrantzitsuena eta esanezina erakustea da Tractatusen benetako zentzua.

Proposizio motak

Tractatusen: Zentzuz betetako proposizioak. Proposizio figuratiboak munduari buruzko egoera gertagarriak deskribatzen dituzte. Fisikaren proposizio enpirikoak dira  adibideak. Zentzuz hustutako proposizioak. Ez dira figuratiboak ez dute ezer esaten munduari buruz eta ez daukate zentzurik. Baina munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute esanahia daukate. Logikaren proposizio kontraesankorrak dira. Zentzurik gabeko proposizioak edo pseudoproposizioak. Ez dituzte gertakaria gertakariak aipatzen. Aitzitik, esanezina adierazi nahi dute. Filosofiaren funtzioa:
“proposizioak argitzea horien forma logikoa agerian geratzeko.” Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu argi eta garbi gera dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Tractatus zeregina filosofiaren arazoak konpontzea da. Horretarako esan daitekeenaren eta esan ezin daitekeenaren arteko bereizketa erakusten du . “Hitz egin ezin denari buruz hobe da ezer ez esatea” da Tractatus -eko azken proposizioa


Bigarren Wittgenstein


: Ikerketa filosofikoak. Analisi logikoa baztertu eta hizkuntzak pentsamenduarekin eta adimenarekin duen harremanean sakondu zuen. Hitzak ezin dira giza ekintzaren testuingurutik kanpo, hizkuntza jokoetatik, ulertu. Hizkuntza joko horietan, gizakiok egiten ditugun jarduerekin lotzen dira hitzak. Adibideak: agintze, galdetzea, deskribatzea,  erregutzea, eskertzea, txisteak egitea... Hizkuntza ez da errealitatearen irudia, ezin konta ahala erabileratarako aukera ematen duen tresna baizik (lanabes kutxa). Filosofiaren funtzioa: proposizioak ulertzea; betetzen duten funtzioa ulertzea. Wittgensteinen zeregina aurreko bera da: zentzuaren mugak azaltzea, esan daitekeena eta esan ezin daitekeena adieraziz. Arazo filosofikoak gure hizkuntza formak gaizki interpretatzeagatik agertzen dira. Filosofiaren helburua: erakustea esamolde batek noiz ez daukan zentzurik hizkuntza joko jakin batean eta adieraztea zer erabilerak desagerrarazten duten arazo filosofikoa eta argitzen duten esamoldearen sakoneko gramatika. Kontua da hitzen funtzio pragmatikoa, horien erabilera. Filosofiaren funtzioa hizkuntza jokoak ulertzea eta ez nahastea da. Filosofiaren helburua: “Euliari eltxo sareko irteera erakustea”. Arazo filosofikoei tratamendu “terapeutikoa” eman behar zaie. Laburbiltzeko, filosofia hizkuntza argitzen duen jarduera da



































Entradas relacionadas: