Filosofiaren funtzio tractatus eta ikerketa filosofikoak idazlanetan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,24 KB

 

5.Ideiak eta sinesteak


Gizakiak pentsatzen du, baina ez Jakin-nahiak edo lilurak bultzaturik, Aristotelesek zioen bezala. Gizakiaren Osagaiak “daukana eta falta zaiona” dira, eta jakitea erabakizuen, Behar-beharrezko zerbait falta zitzaiolako.

Ideiak: Bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira ideiak (burutaziook). Ideia guk sortzen dugu. Lehendabizi, ni bizi eta gero Ideia bat burutatzen zait. Ideiak nire bizitzako edukiak dira, beraz Bizitzarekiko 2.Mailako errealitateak, bizitzaren zerbitzura sorturikoak. Ideia Bat bizitzaren gainetik jartzea oso arriskutsua da, akabatzea ekar baitezake. Hauek oso baliagarriak dira eztabaidatu, azaldu, adierazi… Mugimendu Totalitario guztietan ideia gainezartzen da.

Sinesteak: Gugan dauden eta gure bizitzaren funtsa Osatzen duten ideia mota bereziak dira. Ez dira gure burutazioak, eginak Aurkitzen ditugu. Sineste guztiak giza talde batera zabaldutako ideia izan dira Hasieran, eta gero transmitituak izan direnak. Ideiak arrazoibidearen xedea Dira, hauek suposizioena. Ideiak gure mendekoak dira, baina gu gaude sinismenen Menpe. Siseste galtzean zalantza sortzen da eta bizitzen laguntzen digun beste Ziurtasun batera igaroko gara. Sinismenak zalantzan egotean, ideiak sortzen Ditugu.

6. Filosofiaren funtzioa Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak- en

Ludwig Wittgenstein 1889(Viena), Judu familiakoa zen. Ingeniaritza ikasi zuen eta Matematika eta honen oinarri filosofikoetan interesatu zen. 2 alditan dago Bereizia bere pentsamoldea:

 • Wittgenstein lehena:Tractatuslogicophilosophicus  (1921-1922) Hizkuntzak proposizioak ditu. Wingensteinek hizkuntza txarto erabiltzeagatik sortutako arazo filosofikoak zen analisi Logikoa eta proposizioen forma logikoaren bidez. Teoria piktorikoa edo Figuratiboa. Teoria horren arabera, mundua osatzen duten gertakariak "pintatzen" Edo deskribatzen dituzten proposizioak dauzka hizkuntzak. Munduak, hizkuntzak Eta pentsamenduak komunean duten hori egitura edo forma logikoa da.

Etikaren, estetikaren Eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen Dira, eta hizkuntzaren eta munduaren mugatik harago joaten saiatzen direnez, ez Daukate esanahirik.Metafisika, erlijioa, eta etika beste erresuma batekoak Dira, baina hori da bizitzako garrantzitsuena, eta esanezina erakustea da Tractatusen benetako zentzua.

Proposizio motak


Tractatusen:

·Zentzuz Betetako prosizioak. Proposizio figuratiboak dira, munduari buruzko egoera Gertagarriak deskribatzen dituzten haiek. Fisikaren proposizio enpirikoak adibidez.

·Zentzuz Hustutako proposizioak. Ez dira figuratiboak, ez dute ezer esaten munduari Buruz. Logikaren proposizio tautologikoak edo kontraesankorrak dira. Proposizio Matematiko eta logikoak.

·Zentzurik Gabeko proposizioak edo pseudoproposizioak. Ez dituzte gertakariak aipatzen. Esanezina Adierazi nahi dute; hau da, hizkuntzaren eta munduaren mugetatik harago dauden Errealitateak. Metafisikaren, etikaren eta estetikaren adierazpenak dira.

Filosofiaren Funtzioa: Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu. Tractatus zeregina filosofiaren arazoak konpontzea da, horretarako esan daitekeenaren eta esan Ezin daitekeen arteko bereizketa egin zuen. "Hitz egin ezin denari buruz, Hobe da ezer ez esatea" da Tractatus -eko azken proposizioa.

Bigarren Wittgenstein: Ikerketa filosofikoak lana.Analisi logikoa baztertu eta Hizkuntzak pentsamenduarekin eta adimenarekin harremanean sakondu zuen. Hizkuntza jokoek Cambridge eta Oxfordekohizkuntza arruntaren filosofian eragin Handia izan dute.

Hizkuntza joko Horietan, gizakiok egiten ditugun jarduerekin lotzen dira hitzak. Hizkuntza ez Da errealitatearen irudia, ezin konta ahala erabileratarako aukera ematen duen Tresna baizik. Ez dago erabilera bakarra, ezta hizkuntzaren funtsezko Erabilerarik ere.

Filosofiaren Funtzioa: Garrantzitsua da proposizioak ulertzea: zentzuaren mugak azaltzea. Arazo Filosofikoak gure hizkuntza formak gaizki interpretatzeagatik agertzen dira. Filosofiaren helburua: erakustea esamolde batek noiz ez daukan zentzurik Hizkuntza joko jakin batean. Kontua hitzen funtzio pragmatikoa da. Filosofiaren Helburua: “Euliari eltxo sareko irteera erakuste”. Arazo filosofikoei Tratamendu terapeutikoa ematea.


7. XX. Mendeko Pentsamoldearen oinarriak:

• Charles Darwin: Honen aurkikuntza giza nartzisismoari kolpe latza eragin zion.  Bioloiaren eta giro intelektualaren Etorkizuna aldatu zuen. Eboluzioaren teoria ez da aurreko proiektu batez Baliatzen, gainera aurreiritzi baten aurkakoa zen, aldaezintasun Aristoteliko-tomistaren aurkakoa (fixistak). Gainera erlijio nagusiek Zabaldutako ideien aurka ere badoa. Historia lehen aldiz giza generoaren Historia errealista proposatzen da.

SUSMOAREN FILOSOFOAK: Susmoa kontzientzia kritikoaren baldintza bihurtzen da, hortik Aurrera, pentsamenduak haren iruzurrari ere aurre egiten dio. Kritika eta Analisia guztiz beharrezko bilakatzen dira.

·Karlmarx: Idealismo hegeliarra hankaz gora Jartzen du, indar ekonomikoek osatzen dutela historia esanda eta ez ideiek. Errealitatea orain historia da, eta hau indar eta produkzio harremanen arteko Loturekin dago osatua. Marxeko materialismo historikoa proposatzen du. Ez dio Uko egiten proiektu ilustratuari, hau da, gizakiaren errealizaziorantz, beraz, Modernitateak eraikitako askapen amets berberean da daude errotuta.

·Friedrich Nietzsche: Kritika egiten dio Arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Salaketa honen bidez Kontzientzia krisi sakona eragiten du eta sinisten eta gurtzen zen guztiaren Oinarriak suntsitzen ditu. Bizitza ezin da ezagutu, sentsazioak beharrezkoak Dira eta begi aurrean duguna dela mundu bakarra dio, horrela erlijioen kontra Eginez. Emaitza, Jainkoaren heriotzaren beharra da. Erlijioak balio dekadenteak Proposatzen ditu, senaren aurkakoak eta honen heriotzak garapenerako ateak Irekiko dizkigu. Platonismoan hasitako dualismo ontologikoaren amaitu nahi du, Jarrera hori bizitzari uko egitea da. Nietzsche bitalista da, bizitza maite du. Metafisikaren aurka borrokatzen da bizitza osoan zehar eta kultura berriaren Oinarriak finkatzen saiatzen da (Supergizakia, askea, jainko gabe bizitzeko gai Dena).

·Sigmund Freud: Neurologo eta psikologo Austriarrak teoria psikoanalitikoa garatu zuen. Kontzientzia esperientzia Psikologikoen parte da, baina jokabideen parte handia inkonzienteak burutzen Du. Kasu askotan sntimenduak, usteak eta abar inkonzienteaneskutatzen ditugu kaltegarriak Direlakoan, horrela ez balitz gatazkak sortuko bailituzke (momentu txarretaz Denbora guztian konziente bagina). Egoera berezi batzuetan distirak ditugu Honek eraginda eta horretarako sinboloak dira garrantzitsuena. Tartean Prekontzientea dago, kaltegarria ez den informazioa biltzen duena eta erraz Egin dezakeguna kontziente. Eraikuntza psikikoan 3 elementu: Zera, alde Biologiko eta instintiboa, Nia, Zerak dituen inpulsoak asetzeko errealitatea Eta Supernia, moralitatearen eta murrizketaren aldea. Freudek Nia baldintzatzen Duten egiturak kontrajartzen ditu. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta Minek mugatutako humanismoaren ideia plazaratzen du, arrazoiak erabakitzeko Orduan topatzen dituen kondizionamenduak agerian utziz.

Entradas relacionadas: