Filosofia Analitikoa: Korronteak eta Pentsamoldeak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,41 KB

Filosofia Analitikoa

FILOSOFIA ANALITIKOA: Filosofia analitikoa berarekin batera sortu zen. Baina filosofia analitiko bakar bat ez dago, korronte eta pentsamolde desberdinak osatzen baitute mugimendu analitikoa. Hala ere, badaude filosofia horiek guztiek komunean dituzten hainbat ezaugarri:

  1. Joera enpirista, Humeren enpirismoan inspiratuta, eta metafisikaren aurkakoa.
  2. Filosofiaren metodoa eta eginkizun espezifikoa lengoaiaren analisia dela uste dute, nahiz eta lengoaiaren analisia egiteko moduan ikuspegi desberdinak izan.

Filosofia Analitikoaren Korronte Nagusiak

Filosofia analitikoaren barruan hiru korronte nagusi bereizten dira:

Bertrand Russell eta Lehen Wittgensteinen Atomismo Logikoa

Atomismo logikoa da Russellen teoria filosofikorik helduen eta emankorrena. Denborari dagokionez, teoria horren azalpena Wittgensteinen lehen lana baino zertxobait lehenago izan bazen ere, Wittgensteinen zenbait ideia nagusi hartzen zituen ardatz gisa teoria horrek. Logika eta hizkuntzaren filosofia abiapuntutzat hartuko dituzte eta hizkuntza arruntaren akatsak gaindituko dituen hizkuntza ideala sortzea izango da bere helburua.

Neopositibismo edo Positibismo Logikoa: Vienako Zirkulua

Schlick, Carnap, Neurath... positibismo logikoaren manifestua plazaratu zutenean Vienako Zirkulua izenarekin ezagutzen den mugimendu filosofikoari hasiera eman zioten. Hauek, Wittgensteinen Tractatusaren tesiak bere filosofiaren oinarritzat hartu eta hizkuntza zientifiko ideal baten bila arituko dira filosofiaren eginkizun bakarra zientziaren logika izatea dela aldarrikatuz.

Filosofia Analitikoa: Bigarren Wittgenstein eta Oxford eta Cambridgeko Eskolak

Analisia filosofikoaren bigarren etapa bigarren Wittgensteinekin hasten da, bere Ikerkuntza Filosofikoak lanean oinarrituko baitira filosofia analitikoaren azken pentsalariak, hizkuntza arruntaren analisiaren inguruan arituko direnak. Analisia egiteko modu honi formalismoaren aurkakoa esaten zaio. Ohiko hizkuntzaren analisiaren ustez, ez dago hizkuntzarik logikoki perfektua, beste guztien eredua denik. Hizkuntzaren helburua ez da soilik errealitatea deskribatzea. Hizkuntza erreminta bat besterik ez da edo, hobeto esanda, erreminta multzo bat, erabilera askorekin.

Tractatus Logico-Philosophicus (W-1)

Wittgensteinek logika mundua ulertzeko tresna bezala erabiltzen du edo, hobeto esanda, munduari buruz nola hitz egiten dugun ulertzeko. Logika proposizioaz arduratzen da. Proposizioa egia zein faltsua den izan daitekeen hizkuntz zatia da, ez zaio gramatika ardura, baizik eta proposizioaren egia edo faltsutasuna, hori da aztertzen duena. Bi proposizio mota daude: atomikoak eta molekularrak. Proposizio atomikoak elkartu egiten dira proposizio molekularrak osatzeko. Orduan, proposizio molekularren egi balioa zein den jakiteko, behin loturagile logikoak zeintzuk diren jakinda, proposizio atomikoen egi balioak zeintzuk diren besterik ez dugu jakin behar. Wittgensteinek lege hori edozein hizkuntzari ezarri ahal zaiola uste du, nolabait, hizkuntza guztiak logikara murrizten du. Hizkuntza, logikaren bidez aztertu ezkero, edozein hizkuntza proposizio atomikoetan bana daiteke. Hizkuntza ordezkatzailea onartzen du bakarrik Wittgensteinek: hizkuntza errealitatearen irudia besterik ez da. Proposizio atomikoak ordezkatzen dituzten gertakari atomikoak egon behar dute. Normalean erabiltzen ditugun hizkuntzak anbiguotasunez josirik daude. Horixe gertatzen da filosofiaren esaldiekin: metafisika, etika eta erlijio guztiak horrela daude eraikita, sasi-proposizioen gainean. Munduari buruz esan dezakegun guztia gertakari zehatzen deskribapena besterik ez da, eta hori ez da filosofia, zientzia baizik. Filosofia ez da jakintza bat. Filosofia, zerbait izatekotan, ekintza bat da: perpausen argitze logikoa. Eguneroko hizkuntzak sortu dituen nahasteak argitzen ditu analisi logikoaren bidez.

Ikerkuntza Filosofikoak (W-2)

Tractatuseko teoria guztia hizkuntzaren esanahitik zetorren: hizkuntzaren eginkizuna errealitatea deskribatzean datza. Hitzen esanahia izendatzen dituen objektuetan datza. Ikerkuntza Filosofikoak, berriz, aldatuko du ikusmolde hau: hitzak beste eginkizunetarako erabiltzen ditugu, errealitatea adierazteaz gain. Beraz, hizkuntza erremintatzat hartzen dugu: gauzak egin egiten ditugu hizkuntzaren bidez. Hizkuntza joko desberdinek berezko erregelak dituzte: ez dago hizkuntza eredu bakar bat. Hizkuntza guztiak ondo daude, ez ditugu zuzendu behar logikaren bidez. Eguneroko hizkuntza ez dago gaizki, den bezalakoa da eta kito.

Funtzio Deskriptiboa

Filosofiaren lana, orduan, ez da ohiko hizkuntza zuzentzea, lehen bezala. Hizkuntza jokoen erregelak aztertu behar ditu eta deskribatu, hau da, agerian utzi behar ditugu inplizituki erabiltzen diren arauak. Jokoak nola funtzionatzen duen ulertu behar dugu, eta horixe da filosofiaren lana. Filosofia, ekintza bat da eta analisian datza.

Funtzio Terapeutikoa

Zergatik da hain garrantzitsua arauak agerian jartzea? Zeren eta bestela nahasteak sor litezke. Hizkuntza joko baten arauak desberdin erabili, edo bi hizkuntza jokoen arauek nahastu daitezke. Hori gertatzen denean arazo filosofikoak sortzen dira. Berriro, arazo filosofikoak ez dira benetako arazoak, ez dira errealitateari buruzko arazoak, baizik eta gure hizkuntzaren funtzionamendua ulertzen ez dugulako sortzen diren sasi-arazoak. Filosofiaren lana, sortu diren korapiloak askatzea izango da.

Etikari Buruzko Hitzaldia

Etika ikerketa bat da, bere ikergaia hainbat era desberdinez azal daiteke eta etikaren barnekoak direla ikusita, bi motatako proposizioak daude: gertaera-proposizioak eta balio-proposizioak.

Gertaera-Proposizioak

Munduko gertaerak azaltzen dituzte, etikoki epaitu gabe.

Balio-Proposizioak

Etikaren barnekoak dira, eta epaitu egiten dute gertatutako zerbait, hauek bi motatakoak izan daitezke: erlatiboak eta absolutuak.

Balio-Erlatibozko Proposizioak

Aurrezarritako eredu edo helburu batera iristen den ala ez epaitzen dute, eta ez besterik, ez dute helburua bera jartzen ala epaitzen.

Balio-Absolutuzko Proposizioak

Gure nahia izan beharko luketena zehazten dute, hau da, gure xede gorenek zeintzuk izan behar duten esaten digute.

Baina hiru mota hauek ondo aztertuz gero, ondokoak gertatzen direla ohartzen gara. Balio-erlatibozko proposizioak

Entradas relacionadas: