filo

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,96 KB

Bestetik Ingalaterraren Bessemer bihurgailua (kalitate hobeko altzairua ekoitzi zezakeen) asmatu izanak meatzaritzari eta prozesu orokorrari bultzada handia eman zion: burdin mea ez fosforikoa behar zuen funtzionatzeko. Burdin hori bi lekuetan baino atzerriko kapitala Bizkaiko meatzaritzan inbertitzen hasi zen. 1870ko hamarkadan hasi zen burdinaren ustiapen handia. Horrek kapital handiak ekarri zituen Bizkaira, baina Cánovasekin foruak indargabetu zirenean, etapa berri bat hasi zen. Mearen esportazioa bideratu zen eta ondorioz, ekoizpena azkar areagotu zen. Europako siderurgiek Bizkaiko mineralak (fosfororik gabeko burdina) eskatzen zuten, ondorioz 1880tik 1900era produkzioaren %90 inguru esportatu zen. Horrek azpiegituren (trenbideak…) eta finantzen garapena bultzatu zuen.

Prozesu ekonomiko konplexu horren ondorioz, eskulanaren beharra areagotu egin zen eta Espainiako iparraldeko nekazaritza inguruetatik iritsitako immigrazio masiboa gertatu zen, Bilbo eta inguruko burdin meatzeetara eta lantegietara. Gehienak nekazaritzakoak baino handiagoak ziren soldatek erakarrita iritsi ziren, baina Bizkaian bizimodua askoz ere garestiagoa zen eta lan baldintza oso-oso gogorrak.

Langile olde hori iristean meatze aldean oso epe laburrean herrixka osoak sortu ziren, etxebizitza oso pobreekin. Meatze konpainiek sistema eta denda edo kantina sistema sortu zuten eta langileek, esan dugun bezala, derrigor erabili behar izaten zituzten, eta ondoren hilabete amaieran, soldatetatik deskontua egiten zieten. Lana gehiegizkoa eta oso arriskutsua zen, istripu asko izaten ziren, etxebizitzak osasungintzak ziren eta beraz, hilkortasuna oso handia zen. Egoera larri horren ondorioz, meatzariak Bizkaiko proletarioen abangoardia bilakatu ziren; sozialismoan afiliatu eta grebak bultzatu zituzten, batez ere XIX.Mende amaieran eta XX.Aren mende hasieran, euren bizi eta lan baldintzak errebindikatzeko, baita nagusi eta agintariek ere euren eskubide sindikalak onartzeko. Errebindikazio horiek, Espainian anarkismoak eta sozialismoak bideratu bazituzten ere, Euskal Herrian (Bizkaian bereziki) sozialismoa izan zen nagusiki langileen kezkak jaso eta aurrera eraman zituena.

Etorkin horien jatorria ipa partekoa izan zen: Gipuzkoa, Araba, Burgos, Kantabria, Errioxa… eta aldizkako lana egitera hurbiltzen ziren maiz (lurreko lana amaitzen zenean, meategietara joaten ziren dirua lortu eta euren herrietara itzultzeko asmoz).

Aipatu ditugun langile auzoetako eta barrakoietako egoera kaskarra bertako eraikinek erakusten zuten: egoitza ahulak (beharrezkoa izanez gero mugi zitezkeenak), komunik eta urik gabeak, ehunetik gora ohe zituztenak (horietako bakoitza bizpahiru gizonentzat, neguan hotz handikoak eta udan erabat aurkakoak).

Elikagai oso-oso garestiak ziren, eta beraz, langileek oso kalitate kaskarrekoak baino ezin zituzten erosi. Hala, oinarrizko dieta ondorengoa izaten zen: ogia, batez ere; eta aldizka urdaia, babarrunak, garbantzuak edo zezina; patatak eta ardoa. Elikadura gabezia horien ondorioz (lan baldintza gogorrei loturik) ongi uler daiteke izurri, gaixotasun eta errakitismoak eragiten zuten triskantza.

Egoera larri honek eragin zuen 1890eko greba ezaguna. Horren ondorioz lortu zen derrigorrezko barrakoiak eta kantinak kentzea eta hamar orduko laneguna ezartzea.


Testuaren garrantzia:


Testuak, eleberria zen heinean, ez zuen ondorio zuzenik eragin. Hala ere, garai hartan alfabetatuak zirenak egoeraren jabe egiten lagundu zuen hein txiki batean eta gaur egun lekukotasun historiko garrantzitsua eskaintzen digu.

Bertan deskribatzen zaigun egoerak, aldiz, izan zuen eraginik; izan ere, langile kontzientzia garatu eta Bizkaiko langileen mugimenduaren hazia izan ziren (sozialismoaren sorrera, 1890eko greba…)


Entradas relacionadas: