Filipinak, puerto rico eta guam

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,52 KB

 

98ko KRISIA eta Erregenerazionismoa:


Gerra kolonialak


:

Espainiak XIX.Mendea Fernando VII.Aren erregealdia bitartean kolonia guztiak galdu zituen. Soilik Karibeko bi uharte handi (Kuba eta Puerto Rico), Ozeano Barean (Filipinak) eta beste hainbat artxipelago gelditu zitzaizkion. Kuba uharte oso garrantzitsua zen Espainiarentzat, han tabakoa eta azukrea lantzen baitziren eta gai horiek esportatuz Espainiak diru iturri garrantzitsua zuen Karibeko uharte hartan.
Kuba, Puerto Rico eta Filipinas AEB-tatik oso gertu zeuden eta XIX.Mendearen bigarren erdialdean, Inperialismoaren hastapenak eman zirenean, AEB-ek beran inbertsio ekonomikoak sendotu zituzten
Kuban. Estatu Batuek inbertsio handiak zituzten eginak Kuban bereziki, eta Espainiak izugarrizko etekinak lortzen zituen. Etekin horiek mantentzeko tropak bidaltzen zituen eta administrazio eta ustiapen esklabista erabiltzen zituen.
Filipinetan, ordea, interes ekonomikoek ez zuten garrantzi handirik, ez Espainia ez AEB-entzat. Espainiar gutxi zeuden han, zenbait tropa eta misiolari besterik ez.
Honela, bigarren erdialde horretan, Yarako oihuaren bitartez, Manuel Céspedesek gerra deialdia egin eta Kuban esklabutzaren kontrako gerra eman zen, Hamar Urteko Gerra deiturikoa (1868-78).
Espainiak negoziatzeko eraman zuen militarra Martinez Campos jenerala izan zen, eta azkenean, Sanjonek Bakea sinatzea lortu zuen. Sanjoneko bakean hainbat konpromiso hartu zituen Espainiako gobernuak: Kubari autonomia estatutua ematea, esklabutzaren abolizioa eta amnistia, besteak beste. Hauek, ordea, ez ziren bete. Beraz, 1895ean berriz ere mugimendu independentistak sortuko ziren bai Kuban bai Filipinetan. Mugimendu berri hauek Kuban, José Martík “Alderdi Iraultzailea”-ren eskuz eta Filipinetan Jose Rizalek “Liga”-ren bitartez zuzendu zituzten. Alderdi hauek AEB-n finantziazioa izan zuten.
Gauzak horrela, 1895ean gerra deklarazioa egon zen Kuban, urtebete lehenago, Sagastak proposatutako Kubaren autonomia estatutua kongresuan deuseztatua izan ondoren. Sagastak gobernua utzi eta Cánovas del Castillok gobernua eskuratu zuen. Cánovasek, Martinez Campos jenerala bidali zuen, berriro ere, negoziatzaile lanetara, baina, inolako arrakastarik izan ez zuenez, Weyler jeneralarengatik ordezkatua izan zen.
Weylerrek negoziazioak alde batera utzi eta errepresioa erabili zuen kontzentrazio esparruak sortuz. Era berean, trotxen taktika militarraz baliatu zen iraultzaileak isolatzeko.
Kontzentrazio esparruen ondorioz, Espainia mundu osoko prentsan oso gaizki gelditu zen. Bidalitako jeneralak eta erabilitako politikak ez ziren baliogarriak izan gerra irabazteko. 1897an, italiar anarkista batek Canovas hil egin zuen, eta horrek gobernu aldaketa ekarri zuen. Sagasta bueltatu zenean Kubak autonomia estatutua lortu zuen dekretu bidez, baina honek ez zuen bakea ekarri.
Gerrak aurrera jarraitu eta 1898an Kubako kostaldean, Maine itsasontzi amerikarra lehertu egin zen. Estatu Batuek itsasontzi horren leherketa aprobetxatu zuten gerran sartzeko. Ordutik Espainiako ontziteria guztia desegiteko hilabete eskas behar izan zuten. 1898ko abenduan Espainiak errendizioa sinatu zuen Parisen eta errendizio horretan Filipinak, Puerto Rico eta Guam uharteak Estatu Batuen esku utzi zituen. Kubari, berriz, independentzia aitortu zion. Handik urtebetera Alemaniari Ozeano Barean zituen artxipelagoak saldu zizkion, Palao, Marianak eta Karolinak. Espainia Afrikako koloniekin bakarrik geratu zen: Maroko, Ekuatore Ginea... Errendizio horrek izugarrizko krisia sortu zuen Espainian.


Gerraren ondorioak Espainian:


Gerra desastre honek espainiar gutxiegitasunaren sentipena, armadarekiko eta gerrarekiko kontrako jarrera suposatu zuen. Era berean, militarren prestigioa zikindu egin zen. Langileak izan ziren han hil zirenak eta langile mugimenduak gerraren kontra jarri ziren.
Espainian mugimendu intelektual eta politikoa sortu zen, egoeraren hausnarketa egin zuena eta txandakatze eta jauntxokeriaren sistemarekiko oso kritikoa izan zena. Mugimendu horri Erregenerazionismo izena eman zitzaion, Joaquin Costa bere lider zelarik. Bere erreibindikazioa liberalismoa erreformatzea izan zen, jauntxokeriari, gutxiengoaren gobernuari, lur jabetza sistemari eta analfabetismoari amaiera emanez. Hala ere, ideologia hau oso kontserbadorea da, kontserbadurismoa indartzen duen mugimendua da eta XX.Mendearen hasieran politikan eragin handia izan zuen. Maurak edota Primo de Riverak, adibidez, hainbat proposamen kontuan hartu zituzten.
Kultura alorrean, krisiak ekarritako Espainiarekiko pesimismoa sakona da. Pesimismo hori, 98ko belaunaldiak bere lanen bidez argi utzi zuen. Autore askok Espainia ilunaren kritika egin zuten, miserian eta tradizioan murgilduta zegoen Espainia, iraganean murgilduta gelditu den zerbait. Herrialdea modernizatu beharra edo berritu beharra zegoen esparru guztietan, bai ekonomian bai kulturan. Belaunaldi honen zati dira Machado, Pio Baroja, Azorín, Unamuno, Zuloaga... Belaunaldi honek literatura eta kulturaren Zilarrezko Aroa hasi zuen, nahiz eta Espainiako krisia hain gogorra izan. Kritika egiteaz gain, modernizazioaren beharra dagoela defendatzen dute, bai politikan, baita ekonomian ere.
Esan, 98ko krisialdi honek Inperio Koloniala galtzeaz gain, hiri inguretako garapen ekonomikoa, nekazaritzaren atzerapena, nazionalismo katalan eta euskalduna eta politika kontserbadoreak indartu zituela, eta honekin, modernizazioa oztopatu eta arazo sozialak areagotu zituela XX.Mendean zehar.

ALFONTSO XIII eta ERRESTAURAZIOAREN KRISIA (1902-1923)


Alfontso XIII


Aren erregealdiaren barnean bi fase bereiz daitezke:
1902-23 errestaurazioaren krisia
1923-31 Primo de Riveraren diktadura

1902an Alfontso XIII, 16 urterekin adin nagusitasuna aitortzen diotenean, errege izatera iristen da bere amaren, Maria Cristinaren, erregeordetzaren ondoren. XIX. Mende bukaeran Espainia krisi oso gogorra jasaten ari da, eta Alfontso XIII tronura iristen denean krisi hori areagotu egiten da.

Krisiaren faktoreak hauek dira:


-TXANDAKATZE SISTEMAREN KRISIA

Batetik, Canovas eta Sagastaren desagerpenek alderdien barruko borroka ekarri zuten, on dorioz, alderdiak ahulagoak bihurtzen dira. Bestetik, jauntxoek hauteskunde garaietan zuten eragina galdu egin zuten. Azkenik, Alfontso XIIIak arbitro papera soilik jokatu beharrean, erabaki politikoetan parte hartu zuen, batez ere, sektore kontserbadorearen alde.

-ARAZO EKONOMIKOA:

Espainiako ekonomiak XX.Mende hasieran atzeratua egoten jarraitzen zuen; nekazaritza baitzen sektore nagusia eta betiko teknikak erabiltzen ziren. Lurrak latifundioak ziren eta teknika zaharrak erabiltzen ziren, teknika atzeratuak. Nahiz eta leku batzuk industrializatu, Katalunia eta Euskal Herria, estatu mailako desoreka izugarria zen. Gainera, industrializatuta zeuden lurraldeek ezin zioten Europari konpetentziarik egin. Horren aurrean, latifundista eta enpresariek neurri protekzionistak eskatzen zituzten. 1891an jarri ziren arantzelekin, inportazioak oztopatu zituzten, produktuen prezioak igoz eta erosleen ahalmen ekonomikoa jaitsiz. Honek, gatazka sozialak ekarri zituen. 1.Go Mundu Gerra bitartean, Espainia neutrala izan zen, eta bere produktuak esportatu egin zituen, merkatal balantza orekatuz, etekinak lortu ziren. Hala ere, etekin hauek ez ziren ekonomia modernizatzeko erabili. Gerra bukatu ondoren, egoera okertu egin zen. Gainera, gerra bitarte horretan soldatak ez ziren igo, baino bai prezioak. Ondorioz gatazka sozialak areagotu egin ziren.

-GATAZKA SOZIALAK:

Nekazari eta langileen egoera tamalgarri horren aurrean, gobernu desberdinek ez zuten soluziobiderik aurkitu, eta ondorioz, langileen mugimenduak indartu egin ziren (sozialismoa eta anarkismoa) eta erakundeek protestak areagotu zituzten. Gobernuek protesta hauek errepresio gogorrarekin erantzun zituzten.

-NAZIONALISMOAK:

Zentralismoaren aurka Katalunian eta Euskal Herrian sortu ziren XIX.Mende bukaeran. Hauek, burgesiaren interesak defendatzen zituzten,  eta errestaurazio sistemaren aurka jarri ziren autonomia politikoa eskatuz. Garai honetan, Lliga Regionalista izan zen alderdi indartsuena, burgesiaz gain nekazariak ere bere alde eduki baitzituen (langileak ez). 1917ko krisitik aurrera, Lliga Regionalistak gobernuarekin bat egin zuen langileen mugimendua alde batera uzteko. EHan, berriz, bi joera desberdindu ziren EAJ alderdian.

-ERREPUBLIKANISMOA:

Errepublikaren aldeko mugimendua indartu egin zen. Garai honetan, alderdi errepublikarrak txikiak ziren eta intelektualen artean izan zuten arrakasta batik bat. Erdi mailako burgesiarengan ere eragina izan zuten. Alderdia hauek beraien arteko paktuak eta alderdi sozialistarekin aliantzak egin zituzten hauteskundeetara iristeko, eta diputatu batzuk lortu zituzten . Honen adibidea da, 1910ean Pablo Iglesias sozialistak errepublikarrekin bat egin izana.

-ARAZO MILITARRAK:

Kolonietako gerrak, Marokoko abentura inperialistak, gatazka sozialak… ejertzitoaren erabilpena ekarri zuten, eta herrian ejertzitoaren aurkako jarrera areagotu egin zen. Gainera, ejertzitoaren gabeziak gero eta handiagoak ziren, hau da, egitura aldetik oso zaharkitua zegoen; militar asko zeuden, soldata baxuarekin, ejertzitoak baliabide gutxi zituen, eta ejertzitoko barne-egoera ezegonkorra zen. Gainera, XIX. Mendean izandako prestigioa berreskuratu nahi zuten. Horregatik, armadaren barruan lehenengo talde organizatuak sortu ziren, “las juntas de defensa”.

Entradas relacionadas: