Filipinak, puerto rico eta guam

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,92 KB

 

3.HABSBURGOKO MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA (1885-1902): ERRESTAURAZIOAREN SISTEMAREN KRISIAREN HASIERA:


3.1.1898KO KRISIALDIA: KUBAKO HONDAMENDIA: errestaurazioaren sistema Primo de Riveraren diktadura arte bizirik egon zen arren, krisiaren lehen sintoman XIX. Mendearen amaieran hasi ziren agertzen. Sistemaren suntsitze hartan nabarmentzen dira zenbait une funtsezko, eta lehenengoa 1898ko krisialdia izan zen. Garai hartan, potentzia handiak zabalkuntza inperialistan buru-belarri murgilduta zebiltzan eta Espainia, berriz, inperio koloniala izana zen antzina, bere azken koloniak galdu zituen.

-AURRETIKOAK: XIX. Mendean zehar Kubako ekonomia azukre, kafe eta tabakoaren produkzioan oinarritzen zen. Baina errekurtso hauek kubatarrei bizkar emanda kudeatzen ziren. Ondorioz, mugimendu independentista indartsu bat sortu zen, hura zelakoan ekonomiaren gaineko jabetza berreskuratzeko modu bakarra, eta 1868tik 78ra iraun zuen lehen gerra, Zanjon-eko Hitzarmenarekin bukatu zena. Hitzarmenak ez zion Kubako arazoari inongo soluzio politikorik eman. // Aldi berean AEBk Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu ziren: azukrearen erosle nagusia zen eta kapital asko inbertitu zuten azukrearen industrian eta meatzetan. Horretaz gain, Kubak aparteko interes estrategikoa zuen AEBrebentzat. Ondorioz, beste gerra independentista sortzen bada, Estatu batuak ez dira neutralak izango.

- KUBAKO GERRA: independentziaren aldeko bigarren gerra 1895ean hasi zen. Gerra uharte osora zabaltzea lortu zuten, landa eremuak kontrolatuz eta espainiarrak hiri eta gotorlekuetara mugatuz. Martinez Campos jeneralak, negoziazioaren aldekoa zena “gerra arina” egin zuen, komunikabide sareak eta produkzio guneak kontrolatzera mugatu zelarik. Baina gerra aurrera zihoan eta espainiarrek ezin zuten jasan, baliabide ekonomikoen faltagatik eta soldaduen egoera txarra zela eta. Gerra laburtzeko asmotan Weiler jenerala izendatu zuten ejertzitoko buru eta honek ekintza militar oso gogorra erabili, nazioarteko protesta biziak eta uhartearen hondamendi ekonomikoa sorrarazi zituztenak. Hala ere ez zen gerra amaitu eta espainiar gobernuak irtenbide bat aurkitu nahian, Canovas hil zenean, Sagastaren gobernuak autonomia zabala eta amnistia orokorra eskaini zizkion uharteari. Baina konponbide horiek beranduegi heldu ziren, ez baitzituzten esetzen, ez kubatar matxinatuak, ezta AEBren interesak ere. AEBren interesak Kuban geroz eta handiagoak ziren eta ahaleginak eginda zeuden uhartea Espainiari erosteko. Interes horiek babesteko gerran parte-hartzea erabaki zuten, baina partehartzea pixkanaka egin zuten: - Hasieran matxinatuei laguntza militarra eman zieten(munizioak,dirua…) baina neurtua, Espainiari ahultzeko adina baina ez irabazteko adina, ez baitzuten nahi Kuba independente bat, baik eta Kubaz jabetzea. - Bitartean AEBtako prentsak Espainiaren kontrako kanpaina bati ekin zion, interbentzio militarra iragartzen zuena, eta iritzi publikoa interbentzioaren alde jarri zuen. - Parte hartze zuena izan zen Maine gerraontzia, Habanako badian ainguratuta zegoena, lehiaketa handi baten ondorioz urperatu zenean. Gertaera hura aitzakiatzat hartuta, AEBk gerra deklaratu zioten Espainiari.

- FILIPINETAKO GERRA: Garai batean matxinada bat piztu zen Filipinetan, Jose Rizal buru zela. Espainiar estatuak errepresio gogorra eta buruzagiak hiltzea erabili zituen erantzun moduan. Azkenik, erreboltaren amaiera itxuraz hitzartuta zegoenean, AEBk iraultzaileei lagundu eta gatazka berriz hasi zen. Espainia eta AEBren arteko gerra, bi fronteetan egingo da. Espainia inongo aliaturik eta beharrezko prestakuntzarik gabe ekin zion gerrari; ez zeukan baliabide ekonomikorik, ezta itsas armada modernorik ere. Fronteak urrun zeuden eta espainiar soldaduek oso baldintza txarretan aurre egin behar izan zieten. Espainiar gobernuak egoera ezagutzen zuen , baina presioak oso handiak izan ziren: prentsa; iritzi publikoak eta politikoak gerraren aldekoak ziren; abertzaletasun izugarri bat zabaldu zen eta edozein moduz Kuba metropoliren barruan mantendu nahi zuten. Prentsak EE.BB.En aurkako kanpaina gogorra egin zuen, gerraren aldeko giroa zabalduz; hauen potentzia ekonomiko eta militarra ez zen ondo ezagutzen eta minimizatzen zen. Gerra Estatu Batuentzat paseo militar bat izan zen. Santiago de Cuban eta Caviten espainiar armada erabat suntsitua izan zen.  

- PARISEKO BAKEA1898ko abenduaren 1ean sinatu zen: 1)  Kubak independentzia lortu zuen, nahiz eta praktikan Estatu Batuen kontrolpean geratu XX. Mendearen erdialdera arte. 2) Puerto Rico, Filipinak eta Guam irla Estatu Batuei saldu behar izan zizkien 20 miloi dolarren truke. Hndik urtebetera, Pazifikoko koloniak mantendu ezinik, Alemaniari saldu zizkion Marianas, Carollinas eta Palaos uharteak. Ondorioz, Espainiak bere inperio koloniala galdu zuen beste potentziak mundua euren artean banatzen ari ziren unean.


Entradas relacionadas: