Filipe II
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,48 KB
Tweet |
Kanpo-politika
Filipe
II.Aren kanpo-politika ardatz hauetan oinarritu zen: bere jabetzak defendatzea eta hedatzea, eta katolizismoa babestea. Zenbait gatazka sortu zizkion:
-Mediterraneoa kontrolatu nahiak beste enfrentamendu bat ekarri zuen turkiarren aurka. Liga santua sortu zen, Austriako etxearen eta aitasantutzaren, Venezian eta Italiako beste estatu batzuen arteko koalizioa. Liga hark Otomandar inperioa garaitu zuen Lepantoko itsas guduan (1571).
-Frantziaren aurrean, Karlos V.Aren etsai handia zenaren aurrean, Filipek garaipen garrantzitsua lortu zuen Saint Quentingen.
-Portugaleko azken erregea oinordekorik gabe hil zenean, Filipek tronua erreklamatu zuen Elisabet Portugalekoaren semea izateagatik. Ondoko erresuma batu zuen, baita itsasoz bestalde Brasilen, Afrikako kostaldean eta Asian zituen jabetza ugariak ere.
-Ingalaterra itsasoak eta Amerikako koloniak kontrolatzeko etsai gisa agertu zen Elisabet I.Aren erreinaldian eta, horrez gainera, matxino holandarren alde egin zuen. Horregatik, Filipe II.Ak Ingalaterra inbaditzea erabaki zuen, baina Armada garaiezinaren espedizioa (1588) izugarrizko porrota izan zen. Gerra haiek guztiek gastu izugarria ekarri zuten, eta horrek gero eta zor handiagoa hartzera behartu zuen. Errege-ogasuna ez zen zorra ordaintzeko gai izan hiru alditan eta bankarrota jo zuen.
Filipe IV.A eta Olivaresko konde-dukea
Filipe IV.Ak (1621-1665) bere balido Olivaresko konde dukean oinarrituta ekin zion erreinaldiari, eta Olivaresek zenbait erreforma proposatu zituen.
-Erresuma guztietako legeak eta erakundeak bateratzea, monarkaren agintea.
-Gainerako erresumen partaidetza areagotzea gastu militarretan; ordura arte zergak Gaztelari eta Amerikatik iritsitako zilarri aplikatzen zitzaizkion batez ere.
-Soldaduak errekrutatzeko sistema bat ezartzea, Arma batasuna izenekoa.
Berriro ere gerran ari zen Probintzia batuekin, eta Hogeita Hamar Urteetako Gerra (1618-1648) hasia zuen. Frantziak protestanteen alde egin zuen.
1640ko krisia eta erreinaldiaren amaiera
Frantziarekiko gatazkak haserrea eta barne-tentsioak areagotu zituen, eta azkenean zenbait errebolta sortu ziren 1640an:
-Katalunian errebolta ekarri zuen.
-Portugalen ere errebolta piztu zen. Portugal independizatzea ekarri zuen.
Europako gerra ere ez zihoan bide onetik eta 1643an Tertzio espainiarrek porrot larria sufritu zuten. Negoziatu egin behar izan zen gatazkei irtenbide bat emateko. Westfaliako Bakean (1648) Austriako etxearen hegemonia amaitzea onartu zen.
Karlos II.A eta oinordetzaren arazoa
Adinez txikia zen bitartean, haren amak gobernatu zuen erreginorde moduan. Gobernatzeko ezgauza izateagatik eta oinordekoak izateko ezintasunagatik zen ezaguna.
Egoera hark ezegonkortasun politiko handia sortu zuen. Espainiako tronurako hautagai ugari proposatu ziren. Erregegaiak ziren: Filipe Anjoukoa, Luis XIV.Aren iloba eta Karlos Habsburgoko artxidukea. Karlos II.A hil zenean Espainiako Ondorengotza gerra piztu zen.