Filipe II

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,6 KB

 

Inperioaren kostuak

-Armada moderno eta profesional bat beharrezkoa zen, tertzioen -inperioko lurralde guztietako boluntario profesionalek osatutakoa.

-Administrazio konplexuago bat beharrezkoa izan zen.

-Amerikatik etorritako urrea eta zilarra ez zen aski izan gastu guztiei aurre egiteko, presio fiskala areagotu zen eta bankari aleman eta italiarrei maileguak eskatu zitzaizkien, baina horrekin, errege-ogasunaren zorra handitu egin zen.

Inperioan protestanteak eta kanpoan beste etsai batzuk -frantsesak eta turkiarrak-, garaitu ezin zituela ikusita, Karlos monarkia unibertsalaren eta berak gobernatzeko idealaren porrotaz jabetu zen.

1556an abdikatu egin zuen.
Filipe semeari eman zizkion bere monarkiaren mendebaldeko lurrak eta Fernando anaiari Austriako oinordetza.

Filipe II.Aren barne gobernua

Printzipio hauetan oinarritzen zen: monarkaren boterea areagotzea eta katolizismoa defendatzea.

Kontseilu sistema ezarri zuen. Gaztelatik kanpo bere izenean agintzen zuten erregeordeei eta gobernadoreei pisu handiagoa eman zien, baita korrejidoreei ere.

Inkisizioa indartu zuen. Inkisizioak erlijio desbideratze oro jazartzen zuen eta ideia protestanteak Espainian sar ez zitezen ahalegindu zen.

-Moriskoen errebolta. Erresumako beste leku  batzuetara deportatu zituzten morisko asko.

-Aragoiko aldaketak. Aragoiko zenbait foru mugatzeko aukera eman zion erregeari.

-Herbehereetan biztanleriaren zati batek ez zuen Filipe II.Aren onartzen, atzerritarra zelako eta autoritariotzat zutelako. Erregearekiko aurkaritza kalbindarrengandik etorri zen. Filipe, katolizismoaren defendatzaile izanik, protestanteek bere lurretan zuten jarreraren aurkakoa zen. Probintzia Batuak izena hartu zuten. XVII. Mendearen erdira arte iraun zuen gerra luzean.

Filipe III.Aren erreinaldia

Gobernuan zuen interes urriagatik nabarmendu zen, gorteko ministro batzuen esku utzi zuen gobernua. Balido zeritzenen kasu -Lermako dukea-.1.1- Moriskoen kanporaketa gertatu zen.1.2- Kanpo-politikaren alorrean, bakea sinatu zen Ingalaterrarekin eta su etena Probintzia Batuekin. Inperio Santuan, Hogeita Hamar Urteetako Gerran parte hartzea erabaki zuen, dinastiaren Austriako adarrari laguntzeko.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Filipe