/ficha/digestio-aparatua-2/

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB

 

Digestio aparatua


Funtzioa: Elikagaiak eraldatu eta substantzia sinpleagoak sortzen ditu, zelulek xurgatu eta erabili ahal izateko. Digeritu gabeko hondakinak kanporatu ere egiten ditu.


DIGESTIO-PROZESUA: Digestio-prozesua ongi osatzeko oso beharrezkoa da, digestio funtzioak ondo betetzea; hauei esker elikagaiak digestio hodian zehar pasatzean eraldatu egiten dira mantenugaiak lortuz. Mantenugai hauek odolera xurgatuko dira, odolak  zeluletara eramaneko.


Arnas Aparatua=Gure zelulek digestio aparatuari esker lortutako  mantenugaietatik energia lortu behar dute. Horretarako ezinbestekoa da mantenugaiak (nutrienteak) erretzea.


Zirkulazio Aparatua= Zirkulazio-sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da eta metabolismo zelularretik sortutako hondakin substantziak kanporatzen ditu. Odol zirkulazio-sistema odol-hodiez, odolaz eta bihotzaz osatua dago.

Iraitz Aparatua=Hauek gorputzeko zeluletan sortu dira eta organismoarentzat toxikoak direnez, ezinbestekoa da hauek kanporatzea.


Gizakiaren ugalketa= Gizakiok sexu bidezko ugalketa dugu. Emakumezkoak obuluak deritzen gametoak  sortzen dituzte, gizonezkoek espermatozoideak. Bi ugaltze-zelula horiek elkartzean, zigotoa sortzen da.


Ugalketa eman ahal izateko ondorengo prozesuak burutzen dira:


  1. Gametoak eratu

  2. Ernalketa: gameto arra (espermatozoidea) eta gameto emea (obulua) elkartzean gertatzen da. Bi hauek elkartzean zelula bakar bat sortzen da: zigotoa.

  3. Zigotoaren garapena. Zigotoa garatzean enbrioia sortzen da eta enbrioia garatu ondoren fetua edo umekia.

  4. Umea garatzen da gametoak garatzeko eta ugaltzeko gai izan arte.

Entradas relacionadas: