Fernando VII estatu kolpea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,66 KB

 

FERNANDO VII.AREN ERREGETZA (1814-1833)

SARRERA:

Fernando VII.A Berrezarkuntzaren garaian erreinatu zuen erregea izan zen, zehazki Independentzia Gerraren amaieraz geroztik, bere heriotzara arte, (1814-33). Espainiako azken errege absolutista izan zen. Bere erregetza luzean, hiru etapa politiko bereiziko dira indarrean egondako erregimenaren arabera, (hiru urteko liberalismoaren salbuespenarekin, Antzin Erregimenari etsiko dio gainerako erregetza urteetan).  

ABSOLUTISMOAREN BERREZARKUNTZA (1814-1820) (edo sei urteko absolutista):

ANTZIN ERREGIMENAREN BERREZARPENA Independentzia gerra ondoren eraiki nahi izan zen estatu liberalaren asmo eta saiakerak bertan behera geratuko dira Fernando VII.Aren itzulerarekin.7 1814ean,Napoleon Europan garaitua izan zela,Fernando VII.A Espainiara itzuli zen eta ekimen liberal guztiak bertan behera utzi zituen. Alegia, Baionako Estatutua eta 1812ko Konstituzioa.1814-20 urteen bitartean,Espainian Antzin Erregimena berrezarri zen,alegia,monarkia absolutuan, estamentu gizartean,ekonomia feudalean… oinarrituriko erregimena. Antzin Erregimenaren berrezartzerako barne nahiz kanpo babes eta laguntzarekin kontatu zuen (nazioarteko eta estatu barnekoa).

Pertsiarren Manifestua: Fernando VII.A Espainiara ailegatzean,Antzin Erregimenaren aldeko talde pribilegiatuek,manifestu baten bitartez Erregimen Zaharra indarrean jartzeko eskatu zioten. Agiri honetaz baliatuta berrezarri egin zen Independentzia Gerraren aurreko erregimena.

Vienako Kongresua: Vienako Kongresua Europako potentzien 1814-1815ean ospatutako kongresua izan zen.Honetan Europako berrantolatzea egin zen eta besteak beste,honakoa onartu egin zen:Napoleonen menpean egondako herrialdeetan,Independentzia Gerrak baino lehenagoko egoerara itzultzeko eskubidea. Modu honetara,Frantzia,Prusia,Austria,Espainian… Antzin Erregimena berrezarri egin zen. Are gehiago, potentzia absolutisten artean aliantzak eratu zituzten haien arteko elkar laguntza ziurtatzeko (Aliantza Santua).

SEI URTEKO ABSOLUTISTAREN EZAUGARRI ETA ARAZOAK: Garai errepresiboa izango da. Inkisizioa berrezarri eta liberalak erreprimituko dira, (Cadizeko kideak zein frantsestuak), kartzelatu, fusilatu edo zigortuko dituzte. Askok, erbestera ihes egingo dute. Krisi ekonomikoaren garaia izango da. Espainiak krisi ekonomiko larria pairatuko du.Krisi ekonomikoak herritarren artean gosetea,miseria gorria,etab. Eragingo ditu. Baina, zerk eragingo du krisi ekonomiko hau?

1.-Gerraren ondorioak: Independentzia gerrak ekonomian eragin negatiboak utzi zituen: azpiegitura asko hondatu egin zen, abere asko hil egin zen, hildako ugari egon zen… 2.-Nekazaritzaren ohiko krisia: ongarri naturaletan oinarrituriko nekazaritza sisteman ziklikoki krisiak pairatzen dira (ongarri krisiak). Honek lurren produktibitatea eta produkzioaren jaitsiera dakar eta ondorioz,uzta txarrak nagusitzen dira.Honek halaber, goseteak eragiten ditu.

3.-Ogasunaren krisia. Defizita: Espainiak Antzin Erregimeneko ereduan oinarrituriko ogasun sistema zuen. Honen arabera,goi mailako estamentuek (noblezia eta elizak) ez zituzten zergarik ordaintzen.Honek zekarren,Estatuaren gastu guztiak, herriaren zergekin ordaindu behar izatea (koroaren gastuak,armadaren gastuak…). Krisi ekonomikoen garaietan,herriak ezin zion zama fiskalari aurre egin.Hori bera gertatu zen XIX.Mendearen hasieran.Estatuaren gastuak sarrerak baino askoz ere handiagoak ziren eta honek,ekonomiaren defizita zekarren.Egoera hau bat zetorren gainera,Amerikako Kolonien emantzipazio prozesuarekin.

4.-Amerikako kolonien emantzipazioa: Amerikako koloniek Independentzia Gerraren testuingurua aprobetxatuko dute haien emantzipazioari ekiteko. Fernando VII.A itzultzean hau ekidin nahiko badu ere,jada berandu izango da eta bere erregealdian kolonia gehienak galduko dira.Honek besteak beste,merkataritza produktu eta trafikoaren jaitsiera eragingo du.  

(...,...)

Entradas relacionadas: