Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

Testuaren kokapena: 

  1. Testu mota: Lehen mailako testu juridiko bat da non eduki nagusia politikoa den. 

  2. Egilea: Cadizko Gorteek egin zuten eta bi ideologia nagusi zeuden. Lehenengoa, kontserbadoreak zirela eta hauek erreforma guztien aurkakoak ziren eta Erregimen Zaharra bere horretan jarraitzearen aldekoak ziren. Bigarren ideologia, aldiz, eraberritzaile edo liberalak ziren eta hauek benetako Erregimen Berria nahi zuten.

  3. Hartzailea: Espainiarrak dira testua irakurriko dutenak, bi hemisferioetakoak, bai penintsulakoak, bai kolonietakoak ere. 

  4. Une historikoa: 1812an idatzi zuten Cadizen. Independentzia Gerra garaian izan zen, frantsesek penintsula harturik zutenean, Cadiz eta beste hainbat puntu izan ezik. José Bonaparte Espainiako errege izendatu zuten , Napoleonek dinastia aldaketa bultzatu ondoren. Fernando VII.A Frantzian zuten. Batzarrek beregain hartu zuten herriaren subiranotasuna eta aginte legitimoa eta Cadizen Gorteak eratu zituzten. Erregimen Zaharraren amaiera izan zen eta ideia zein iraultza liberalaren etorrera. 

Testuaren analisia:

  1. Testuaren edukia:

  • 1.
    lerroan,
    Fernando VII pasarteak dio Fernando VII.Na Espainiako errege bihurtu zen 1808an eta ondoren 1813tik 1833ra bera izan zen baita ere. Desiratua edo Errege Azpisugea (El Deseado/El Rey Felón) ere deitua. Bera Carlos IV.A eta Maria Luisa Parmakoaren semea zen. 1808an Aranjuezeko altxamenduaren ondorioz aitari abdikatu zion eta urte horretan bertan Baionako Abdikazioen ondorioz, koroa Napoleonen eskuetara igaro zen. Ordutik, Independentzia Gerra amaitu bitartean gatibu eduki zuen azken horrek Valençain. Itzulitakoan absolutismoa berrezarri zuen eta bere erregetza osoan hori mantentzen saiatu zen.

  • 1-2.Lerroan, Jainkoaren graziaz eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioaz Espainiako errege denak pasartean azpimarratzen da, Monarkia ulertzeko bi kontzeptu kontrajarri bateratzen direla. Lehenengoa, Erregimen Zaharrekoa (erregearen boterearen jatorri jainkotiarra) eta bigarrena, berria, liberala (nazioaren borondatea sinbolizatzen duen konstituzioa jatorritzat duena).

  • 2. Lerroan, haren faltan eta gatibutasunean pasartean azpimarratzen da, Napoleonek Valençain gatibu zuela

  • 2-3.
    lerroetako,
    Gorte Nagusiek eta bereziek izendatutako Erregetzako erregeordetza, pasartean esaten du, lehenak, Batzar Goren Zentrala desegin ondoren Cadizen bildutako Gorteak zirela eta bigarrena Fernando VII.Aren funtzioak betetzeko izendatu zen batzarra zela. 

  • 5. Lerroan, bi hemisferioetako espainiarrak, pasartearekin, penintsulako zein kolonietako biztanlea, adierazi nahi du. 

Entradas relacionadas: