Fernando vii.Aren agintaldia 1813-1833

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

MENDIZÁBALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02-21)

Testuaren kokapena:

Testu juridikoa da dekretu bat delako, 1836ko otsailaren 21ean idatzia eta egun horretan bertan Madrilen argitaratua (Gaceta de Madrid egunkarian). Elizaren ondasunak saltzeko aginduarekin batera, Mendizábalek, María Cristina erregeinaordeari desamortizazioaz emandako azalpenak ematen dio. Maria Kristinari zuzenduta dagoen arren, dekretu bat denez nazioari ere zuzenduta dago. Testu honen helburua erreginaren baieztapena lortzea da konfiskatutako lurrak salentan jartzeko. 

Mendizábal Espainiako gobernuburu izan zen, baina baita Ogasun Ministro ere. Ideologia progresista zuen. Dokumentua iraultza liberalaren bilakaeran kokatzen da, garai honetan, Maria Kristina erreginaordea da Isabel II.A oso gaztea delako. Hainbat gobernu osatzen dira  Martinez de la Rosa, Mendizabal, Calatrava… buru zirela. Urte honetan konstituzio berri bat idazten da. Lehen Karlistada gertatu ziren, eta Mendizabalen helburuetako bat, gerra finantzatzea izan zen. Beraz, eduki ekonomikoa dauka, eta politikoa ere bai. Garaian garaikoaz ari den testu historikoa dugu, lehen mailakoa, beraz.

Barne azterketa:

Testuak desjabetzak egitearen arrazoiak azaltzen ditu: desamortizazioak ekarriko dituen onurak adierazten dira. Helburua, erregina konbentzitzeko eta beraren onespena lortzeko da: estatuaren zorrak arindu, hainbat ondasun zirkulazioan jarriz (“hildako aberastasunaz” ari denean, Elizak dituen erabili gabeko lurrei buruz ari da) eta zorrak kitatzeaz gain, ekonomia suspertuz; Espainia biziberrituko duen urratsa ematea dela adierazten du. Talde hau burgesia talde berri bat izango litzateke, eta dekretuaren azalpenean “jabe-familia oparoa” terminoarekin azaltzen da. Prozesu honetan erregina inplikatu nahi du Ministroak, Isabel II. Izango litzatekeena kasu honetan, lehenengo paragrafo amaieran aipatzen duen bezala, eta Fernando VII. Hiltzean oinordekotza gazteegi hartzen duena. Testuaren hasieran aipatzen den Berorren Maiestate Erregina Gobernadorea, berriz, bere ama Maria Kristina dugu, haurtxoaren ordez erreginaordetza duena.

Desamortizazioa, jabego partikular bilakatzen zituen ekintza juridikoa da. Lurra bere jabeen loturatik aldentzea zen, horretarako beharrezko diren neurri legalak ezarriaz eta lurrok besteen eskuetara pasatzeko eran jartzea; hau da, familia handiei lotuta zeuden lurrak eta beraz ezin zitezkeenak saldu edo erosi, merkatuko produktu bilakatzea. Honen bidez zera lortu nahi zen: gizarte estamental zaharraren tokia gizarte klasista modernoak hartu behar bazuen, horretarako bidea prestatzea.

Kanpo azterketa:

Fernando VII.A hil ondoren, tronua Karlos V.aren eta Isabel II.Aren artean zegoen eta horrek Karlistadak ekarri zituen absolutisten eta liberalen artean. Iraultza liberalen prozesua, gerra bizkortu zuen eta Maria Kristinaren erreordetza kolokan jarri zen. Liberalen babesa bilatu zuen eta horregaitik, gobernu liberalak boterean jarri ziren. 

Erreginaordea, liberalen babesa lortzeko, beste gobernu berri bat 1835an Mendizabalek osatu zuen. Liberalek gerrak irabazteko dirua behar zuten eta horretarako zor publikoa murriztu egin behar izan zuten. Gainera, nekazarien egoera oso txarra zen. Nekazaritza-erreforma liberala adiarazi zuen eta


jabetza pribatua eta lurrak askatasunez erabiltzeko eskubideak bildu zituen. Hiru neurri nagusi hartu zituen, horietako bat desamortizazioa izanik. Desamortizazioaren helburu nagusia, hortaz, Ogasunaren larritasun ekonomikoa apaltzea zen. Mendizabalek uste zuelako desamortizazioa irtenbide ona zela egoera hobetzeko. Egon ziren desamortizazioen artean garrantzitsuena izan zen. Desamortizazioen prozesua agindu desberdinez burutu zela: Godoyren garaian, 1798an; Cádizko Gorteen garaian, 1811-13; Hirurteko Liberalaren garaian, 1820-23; Mendizabalen aginduz, 1836-1851; eta Madozen aginduz, 1855-1924. Guztien artean garrantzia berezia izan zuen Mendizabalenak.

Honen bidez hiru helburu lortu nahi zituzten: zor publikoa murriztea, liberalen armada finkatzeko dirua lortzea gerra irabazteko eta Isabel II.Arekiko babesa zabaltzea.

 Estatuaren eta Elizaren arteko harremanak txarrak ziren desamortizazioak zirela eta harremanak hobetzeko Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zuten. Estatua arduratuko zen Elizaren mantenuaz. Honen ondorioz, dekretu honek balioa galdu zuen.

Testuaren garrantzia:

Izaera subjektiboa duen dekretuaren azalpen honen testuinguruan, Ondorio sozialak ez ziren onak izan, burgesiaren boterea sendotu egin zen baina nekazariek ez zuten onurarik atera. Elizari ez zion ondo iruditu egoera eta horregaitik estatuarekiko harremana ahuldu zen. Baina, geroago Vatikanoaren konkordatua sinatzean harremanak hobetu ziren. Estatuak, eliza mantentzeko konpromisua hartzea. Ez zituzten burutu nahi zituzten helburuak baina ondorio ekonomiko onak egon ziren. Baina liberalismoa sendotzeko aurrerapausoa izan zela ere esan dezakegu.

Entradas relacionadas: