Fenomeno fisikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,03 KB

 
  • Gaur eguneko paradigma mekaniko kuantikoa garatu

Mekanika kuantikoak deskribatzen ditu molekulen, atomoen eta horien atalen eta partikula subatomikoen propietateak eta elkarren artean eta erradiazio elektromagnetikoarekin dituzten erlazioak.

1900. Urtean Max Planekek planteatu zuen hipotesiaren arabera, erradiazio elektromagnetikoa ezin daiteke igorri eta xurgatu etengabe. Urtebete geroago, gorputz batek temperatura jakin batean igortzen duen erradiazio elektromagnetikoaren legea enuntziatu zuen. Planck-en legeak oinarritzat balio izan zuen Einstein eta abarren mekanika kuantikorako.

Ezineskoa da sistema bat behatu eta neurtzea hura aldatu gabe eta ez da aurkitzen zein diren aldaketa horren kausak. Horregatik onartu behar dute zenbait printzipio:

  1. Ziurgabetasunaren printzipioa:
    Werner fisikaria alemaniarrak proposatua. Behatzaile batek ezin ditu erabi zehaztasunez aldi berean partikula baten kokapen espaziala eta bere momentua.

  2. Osagarritasun printzipioa: Bohr fisikaria daniarrak proposatua. Baldintza esperimental desberdinetan lorturiko emaitzak ezin antzeman daitezke irudi bakar batean.

  3. Gainjartzearen printzipioa: objektu batek kantitate behagarri bateko bi balio edo gehiago dituela aldi berean.


  • Konparatu paradigma magiko-animista mekanikoarekin naturaren fenomenoak azaltzeko (legeak, autoreak, helburuak…).

Paradigma magiko-animista jakintza emankorra oinarritzen da; hura da ezagutzaren iturri nagusia, eta unibertsoa esperientziaren bidez ezagutu bidez ezagutu beharreko liburu handia da. Francis Bacon-ek gogor kritikatu zuen logika aristoteliko-eskolastikoaren metodo deduktiboa eta, beste berri bat proposatu zuen, Novum organum deitu zuena.

Paradigma aristotelikoaren baliagarritasun falta nabarmenaren ondorioz, paradigma berriak onarpen handia izan zuen gizartean eta, pixkanaka, zientzi normal izatera iritsi zen. Paradigma berriarekin bat datozen pentsamendu korronte garrantzitsuenak hauek dira: Paduako averrostein naturalismo animista, ordezkari aipagarriena Pietro Pomponazzi izan zelarik, eta Marsilio Ficino eta Giovanni Pico della Mirandolaren neoplatonismoak.

Hauek dira hiru ezaugarri nagusienak:

  1. Unibertsoa osotasun gisa ulertzea, barrutik munduaren arima edo adimen batek gidatua.

  2. Gizakia mikrokosmos gisa ulertzea, unibertso edo makrokosmoaren baitan dagoena eta hura laburbiltzen duena.

  3. Bien artean analogia bat dagoela uste izatea, sinpatia eta antipatiazko harremanetan adierazten dena, eta jakintsuak bakarrik ezagutzen duena.

Paradigma mekanizistaren arabera higadura diharduen materia da fenomeno natural guztiak esplikatzen dituen kausa. Oso garrantzitsuak izan ziren Leonardo Davinci, Nicolas Koperniko, Johannes Kleper eta, batez ere Galileo Galilei (paradigma berriaren oinarria, bere formulazio osoa Deskartesek eman zion, aldakuntza garrantzitsuekin ezarri zuen) Honen arabera:

  1. Unibertsoa higitzen diharduten partikulez osaturiko materia homogeneo batez osatuta dago.

  2. Gorputz horiek elkar eraginean daude ukipenez lege orokor unibertsal eta matematikoki zehatz batzuen arabera.

  3. Naturaren legeen eta fenomeno fisiko batek une jakin batean dituen hasierako baldintzen ezagutza zehatzak ahalbidetzen du fenomeno horren etorkizuneko jokaera aurrestea.


Entradas relacionadas: