Federico echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

 

Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzioari buruz (1893-12-09). Testu hau historikoa da, edukiari begiratuta ekonomikoa da eta politika ekonomikoari buruz hitz egiten du. Federico Echevarriak egin zuen, Bilboko enpresaria eta politiko liberalak, siderurgian eta teknologian pertsona adierazgarria zena. Testu publikoa da, Bizkaiko eta Espainiako enpresei eta politikoei bereziki zuzenduta. Bilbon idatzi zen, 1893ko abenduaren 9an, eta hurrengo urtean argitaratu eta zuzendu zen.

Espainiaren eta alemaniaren arteko merkataritza-itunaren salaketa


Aduana- zergak kentzearen ondorio negatiboak, arazoak, kaltea…


Bizkaiko industria sektorearen adibideak eta enpresa garrantzitsuenen aipamena: metalurgia, siderurgia.


Errebindikazioa: babes-sistema ekonomia ez suntzitzea, beraz, espainiar eta alemaniar ituna ez sinatzea


Testu honen aurrekariak hauek izan ziren; Espainiaren industrializazioa murrizten zihoan. Amerikako koloniak, independentzia gerren ostean galdu ziren, beraz, Espainiak haien merkatuak galdu zituen. Teoria ekonomikoak egon ziren, liberalismo ekonomikoa eta protekzionismoa.

Europaren hartu-emanak gero eta estuagoak ziren, protekzionistek eta liberalistek estabaidak zituzten haien artean. Protekzionismoaren babesaren alde, Kataluniako ehungintza. 1869tik 1870 arte, protekzionismorantz. Figerola muga-zerga berri bat ezarri zuen industria sustatzeko asmoz.


Batzuk pentsatzen zuten protekzionismoa oztopo bat zela teknologia berriak eta espezializazioak sendotzeko. Industria produktuak babesa galdu zuten, 1891ean Canovasek kendu zuelako. 1870tik-1874ra merkataritza liberalizatzeko ahalegina egin zuten.

Politika ekonomiko aldakorra zegoen, protekzionizta kontserbadoreekin eta librekanbistek liberalekin. Industriaren garapena xumea zen gehienezko babesagatik, merkataritzaren atzerapenagatik, zerga-erreformarik ezagatik eta ia soberakin gaztiak gizarte-sektore ez emankorrek eskuratzen zituztelako.

Testu honen zergatiak, lehenik Espainiaren eta Alemaniaren itunak babes-
Sistemaren amaiera ekar zezakeen. Liberalek agintera heldu zirenean politika ekonomikoan aldaketak egon ziren. Bizkaiko eta Espainiako enpresari gehienak protekzionismoaren aldekoak ziren. Enpresek arazo larria zuten, desager edo krisian sar zitezkeen, oztopo asko zeuden enpresak erreformatzeko edo zabaltzeko, eta fabrika proiektuak egiteko eta gauzatzeko.

Honen ondorioz Espainiaren eta Alemaniaren arteko ituna ez zen sinatu. 1891ko babes legea indarrean jarraitu zuen eta 1896an neurri protekzionista berriak ezarri ziren. Enpresek protekzionismoaren gehiegizko menpekotasuna izan zuten.

Testu hau oso garrantzitsua da, buergesek, olagarkiak, protekzionismo etegabea eskatuko dute. Errestaurazioaren azken aldian protekzionismoa nagusitu zen. Bizkaiko siderurgiak onura atera zuen. Estatuko burdingintza-eskualde nagusia bilakatu zen. Enpresa handiak eta garrantzitsuak sortu ziren. Beste sektoreen garapena ekarri zuen: ontzigintza, metalurgia eta kimikoa.


Entradas relacionadas: