Fedea eta arrazoimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,25 KB

FEDEA ETA ARRAZOIMENA

XIII. Mendean nagusitzen den pentsamendua kristaua da. Teologiak jainkoaren ezaugarriak erakusten dizkigu. Jainkoarekin konparatuta gizakiak oso balore gutxi du. Jainkoari esker ulertezina egiten zaigun egia deskubrituko genuke, beraz errealitatea ezagutu ahal izateko jainkoarengan sinistu beharra dago.

A)Jainkoak gizakiei emandako oharpenei esker errealitate materialistak ezagutzen ditugu

B) Jainkoak gizakiari emandako ulermenari esker errealitate kontzeptualak ezagutzen ditugu


c) Sinismenak edo fedeak benetako ezagutza eskainiko digu; jainko kristaua egia absolutuaren jabe da. Jainkoa ezagutuz egia ezagutuko genuke.


Tomasentzat fedea eta arrazoimena gizakiok ditugun bi baliabide ezagutzaile dira. Desberdinak dira baina baita osagarriak. Beretzat jainko sortzailearen indarra ezin da kuestionatu, fededun izatea behartuak gaude. Baina era berean jainkoak arrazoitzeko trebezia eman digulako arrazoimenak ere bere balioa du.

Akinoko Tomasentzat fedea eta arrazoimena elkarlanerako aproposak dira:

  • Arrazoimenak fedea aberasten du


  • Fedea arrazionalizatuz.

  • Fedea ulergarri bihurtuz.

  • Fedearen nagusitasuna umiltasunez aitortuz.

  • Fedeak arrazoimena aberasten du


  • Arrazionalki itxaropena osatzen duelako.

  • Fedeak existentziari zentzua ematen diolako.

  • Fedeak arrazoimenarekin konparatuta nagusitasuna erakusten duelako.

Azken finean nahiz eta desberdinak izan fede kristaua eta arrazoimen filosofikoa osagarriak dira eta elkarlanerako aproposak (muturreko fede itsurik ez du nahi).


Entradas relacionadas: