Faktore geografikoak

Enviado por Anónimo y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,62 KB

 
11.

Farmakologia medikamentuak


Farmakologiarekin erlazionatutako kontzeptuak
Farmakologia botika edo medikamentuak eta organismo biziengan duten eragina ere ikertzen duen zientzia da
Definizioak:
Farmakoa: diagnosi, terapia edo prebentzio helburuekin erabiltzen diren sustantzia aktiboak
dira, eta zelulen metabolismoa aldaraz dezakete.
Medikamendua: konposizio naturala edo kimikoa izan dezaketen sustantziak dira, eta
medikuntzan erabiltzen dira, bai gizakien zein animalien gaixotasunak sendatzeko edo
prebenitzeko.
Medikamendu esentzialak: prezio merketan eros daitezken eta populazioaren parte handi
baten osasunaren beharrak asetzen dituzten medikamenduak dira.
Medikamendu generikoak: jatorrizko medikamenduaren forma berdina eta printzipio
aktiboaren konposizio bera dutenak dira (bai kuantitatiboki bai kualitatiboki), baina prezio
merkeagoa dute. Hori dela eta, terapeutikoki efikazia berdina daukate, eta jatorrizko
medikamenduaren segurtasun eta kalitate bera. EFG letrekin identifikatzen dira (especialidad
farmaceútica genérica)
Medikamenduaren preskripzioa: farmakoa prestatzeko edo administratzeko egiten den
idatzizko agindua da.
Biodisponibilitatea: metabolizatu gabeko farmakoaren kantitatea da. Hori zirkulazio
sistemikora, organo eta ehunetara igarotzen da, bilatzen ari garen efektua egiteko.

Botikak edo medikamentu batek hiru osagai hauek ditu:

-
Printzipio aktiboa: medikamenduari ekintza terapeutikoa ematen dio.
- Eszipientea: farmakologiako prestakinei forma, bolumen edo trinkotasuna ematen dioten
sustantziak dira, administratzen edo xurgatzen errazagoak izateko. Terapeutikaren
ikuspuntutik inaktiboak dira. Horren adibide bat sakarosa da: zapore atsegina dauka,
higroskopikoa da (ura kaptatzen du) eta konprimituen disoluzioa errazteko erabiltzen da.
- Forma farmazeutikoa: sustantzia medizinalek eta eszipienteek medikamendua eratzeko
hartzen dituzten formak dira.

Medikamentuen izenak

Izen kimikoa: konposatu kimikoarena berarena da. Erabilera arrunterako oso konplikatuak izaten dira, eta erakunde ofizialek izen generikoa eta komertziala ezarri diete.
Izen komertziala: saltzeko erabiltzen dena, komertzialki erregistratuta dagoena. Adibidez: aspirina.
Medikamentu generikoak eta patentatuak: patentatuak diren medikamentuak enpresa batek sortuak dira, baina denborarekin patenteak iraungi egiten dira, eta edozein laborategik erabili dezake; horiek dira generikoak. Generikoak EFG (Especialidad Farmacéutica Genérica) siglez identifikatzen dira eta askoz merkeagoak dira, baina kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna berdinak dira.
Albo-ondorioak: medikamentu baten albo-ondorioak horrek eragindako efektu txarrak edo bilatu gabekoak dira. Botika guztiek dauzkate albo-ondorioak, batzuek beste batzuk baino larriagoak.
Posologia: dosia eta aplikazioaren iraupena
Medikamentuak emateko bideak Medikamendu baten forma farmazeutikoa bere administrazio-bidearekin oso erlazionatuta dago. Hauek dira medikamenduak emateko bideak: 1. Aho-bidezkoa: medikamendua ahoan sartzen da, eta urdailean eta hesteetan xurgatzen da. Biderik erabiliena da bere segurtasunagatik eta erabiltzaileek ondo onartzen dutelako, baina eragozpen batzuk ere izan ditzake: zapore desatsegina, narritadura gastrikoa, xurgapen geldoa, nahaste mentala duten edo konorterik ez duten erabiltzaileetan asfixia eragin dezakete, etab. 2. Mihi-azpiko bidea: farmakoa mihiaren azpian jartzen da guztiz disolbatu arte. Oso arin xurgatzen da, oso zona odoleztatua da eta. 3. Arnas bidea (inhalazioa): goiko arnas bideetan administratzen da medikamendua gas, likido edo hauts bihurtuta (inhalatzaileak eta nebulizatzaileak) 4. Bide topikoa: larruazalean edo mukosetan administratzen dira medikamenduak. Prestakin dermatologikoak eta instilazioak administratzen dira horrela. 5. Ondeste-bidea: ondestean supositorioak eta gelatinazko kapsulak sartzen dira. 6. Bide baginala: obuluak, kremak edo tabletak sartzen dira baginaren barruan. 7. Bide parenterala: medikamendua organismoan sartzeko larruazala edo mintzak zeharkatu behar dira orratzak edo kateterrak erabiliz. Abantaila handia dauka: xurgapena oso arin egiten da. Bide horretatik medikazioa administratzeko bideak hauek dira: a. Larru-azpikoa (SC): injekzioa larruazaleko gainazalaren ondoko ehunetan ematen da. Zona hori gutxi odoleztatua dagoenez, printzipio aktiboak astiro xurgatzen eta banatzen dira. B. Dermisaren barnekoa (Intradermikoa): ziztadura dermisean egiten da. C. Muskulu barnekoa (intramuskularra: IM): muskuluen zuntzen artean ziztatzen da, bereziki gluteotan, zangoetan edo besoetan. D. Bena-barnekoa (IV): prestakin farmazeutikoa bena baten barnean sartzen da xiringa eta orratz bat erabiliz, eta odol korrontera pasatzen da zuzenean. E. Arteria-barnekoa: arteria batean ziztatzen da. Erradio-opakoak diren kontrasteak sartzeko erabiltzen da/Medikamentuen jarduera aldatzen duten faktoreak Faktore genetikoak: farmako batzuen eragina baldintza dezakete; farmako batzuekiko alergiak, adibidez. Faktore fisiologikoak: sexua, adina, pisua, tenperatura. Adina: jaioberriek, umeek eta adinekoek botikak eraldatzeko gaitasun murriztua dute. Sexua: batzuetan emakumeak eraginberagoak dira botika baten dosiaren aurrean, gorputzmasa txikiagoa izaten dutelako, orokorrean. Haurdunaldian, bereziki lehenengo hiru hilabeteetan, botikak saihestu egin behar dira, fetuan eragina izan dezakete eta.. Pisua: pisu txikiko pertsona batengan medikamentu berak efektu handiagoa eduki dezake. Faktore psikologikoak. Plazebo-efektua da honen adibide garbia. Faktore hormonalak: haurdunaldia, diabetea, hipotiroidismoa, etab. Faktore patologikoak. Zenbait gaixotasunek (gibel- edo giltzurrun-gutxiegitasunak, adibidez) medikamentuen efektua aldatzen dute. Administrazio bideen laburdurak: O Orala (aho-bidezkoa) IM Intramuskularra (muskulu-barnekoa) IV Bena-barnekoa SC Larruazal-azpikoa SL Mihi-azpikoa R Ondeste-bidezkoa V Bagina-bidezkoa Administrazio moduen laburdurak a.C. Otorduen aurretik a.M. Goizetan d.C. Otorduen ostean d.C.C. Gosari, bazkari eta afariekin h Orduro c.S. Kantitate nahikoa Arreta Soziosanitarioa 103 Tolerantzia. Medikamentu bat behin eta berriz dosi berean ematen denean, haren efektua jaitsi egiten da; ohiko dosiak efektu txikiagoa sortzen du, eta horren ondorioz, dosi handiagoak behar dira efektu berdinak lortzeko. Faktore farmakologikoak Emate-bidea Medikamentuen arteko interakzioak Toxikotasuna (kontrako erreakzioak edo albo-ondorioak) Akatsak medikatzerakoan edota erabiltzaileak aginduak betetzerakoan. Maiz gertatzen da paziente batek botika hartzeko jarraibideei ez jarraitzea, eta, beraz, haren ekintza ez da aurrez ikusitakoa izango/Medikamentuen sailkapena Farmakoak faktore hauen arabera sailkatu daitezke: - Konposizioa - Jatorria - Eragina - Eragiten duen organismoaren lekua Eragiten duten aparatu edo sistemaren arabera sailkatzen baditugu, honela egin dezakegu: 1. Digestio aparatuan eta metabolismoan eragiten duten farmakoak • Azidotasunaren aurkakoak: urdaileko azidoak neutralizatzen dituzte.
• Ultzeren kontrakoak: urdaileko eta duodenoko ultzerak orbantzea faboratzen dute. • Espasmolitikoak:
hesteetako trantsitua astiroago joatea eragiten dute • Antiemetikoak: goragalea edo okak inhibitzen dituzte. • Laxanteak: gorozkiak kanporatzea faboratzen dute hesteetako peristaltismoa handituz. • Astringenteak: hesteetako mugikortasuna txikiagotzen dute. 2. Odolean eta organo hematopoyetikoetan eragiten duten farmakoak • Plaketen antiagregatzaileak: tronboak eragozteko erabiltzen dira, batez ere. • Antikoagulanteak: odolaren koagulazioa inhibitzen dute. • Fibrinolitikoak: hodien barneko koaguluak deuseztatzen dituzte. • Hemostatikoak: odolaren koagulazioa faboratzen dute. 3. Aparatu kardiobaskularrean eragiten duten farmakoak • Kardiotonikoak: bihotzaren kontrakzioak handitzen dituzte. • Antiarritmikoak: bihotzaren erritmoa eta maiztasun kardiakoa normaltzen dute. • Hipotentsoreak: tentsioa jaisten dute. • Basodiltadoreak: arteriolen kalibrea handitzen dute, ehunen oxigenazioa faboratuz. 4. Nerbio Sistema Zentralean (SNC) eragiten duten farmakoak • Anestesiko orokorrak eta lokalak. • Lasaigarriak: erabiltzailea erlaxatzen dute baina lokartzera heldu gabe. • Analgesikoak: mina gutxitzen edo kentzen dute kontzientziaren galerarik gabe. • Antiepileptikoak: epilepsia duten pazienteen krisialdiak gutxitzen edo kentzen dituzte. • Antiparkinsonianoak: Parkinson-a duten pazienteen sintomak arintzen dituzte. • Antidepresiboak: depresioa duten pazienteen tratamenduan erabiltzen dira. Arreta Soziosanitarioa 105 • Hipnotikoak: NSZa deprimitzen dute normalaren antzekoa den loa eraginez. • Neuroleptikoak: asaldura psikikoak arintzen dituzte (eskizofrenia, adibidez) 5. Sistema endokrinoan eragiten duten farmakoak • Intsulina: glukosaren kontzentrazioa txikitzen du odolean. • Estrogenoak eta androgenoak: emakumezkoen eta gizonezkoen hormonak dira. • Prostagenoak: endometrioaren garapenarekin erlazionatutako hormonak dira. • Kortikoesteroideak: hanturen aurkako farmakoak dira. Oreka hidrikoan eragiten dute. 6. Lokomozio aparatuan eragiten duten farmakoak • Antiinflamatorioak eta antirreumatikoak: • Mioerlaxatzaileak: muskuluen zuntzak erlaxatzen dituzte. 7. Arnas aparatuan eragiten duten faktoreak: • Bronkodilatatazaileak: bronkioen kalibrea handitzen dute. • Expektorante edo fluidifikatzaileak: mukia fluidifikatzen dute bere kanporaketa errazteko • Antitusigenoak: gehiegizko eztula edo narritagarria den eztula gutxitzen dute. 8. Infekzioen aurkako farmakoak: • Antibiotikoak: bakterioek eragindako infekzioen aurka eragiten dute. • Antibiralak: birusek eragindako infekzioen aurka dihardute. • Antifungikoak: Candida albicans bezalako onddoak suntsitzen dituzte • Antiseptikoak: bakterio, onddo, birus eta parasitoen kontra eragiten dute. 9. Neoplasiaren aurkako kimioterapia • Minbizi-zelulen aurka eragiten duten medikamenduak dira 10. Bestelakoak • Alergenoak: erreakzio alergikoak eragin dezaketen sustantziak dira. • Alkoholismoa eta tabakismorako tratamendua. • Nutriziorako formula orokorrak. • Diagnostikorako agenteak. • Diuretikoak: uraren eta elektrolitoen kanporaketa kinatzen dute. • Txertoak: sistema immunitarioren aktibazioa eragiten dute gaixotasunei aurre egin ahal izateko. • Antidotoak: toxiko edo medikamendu baten eragina neutralizatzen dute. Arreta Soziosanitarioa 106 Daukaten eraginaren arabera, honela sailkatzen dira: Analgesikoak: mina apaltzeko edo kentzeko. Anestesikoak: sentsibilitatea murrizteko. Erlaxazio lokala edo orokorra lor daiteke. Lasaitu egiten dute. Antiarritmikoak: bihotzaren erritmoa normaltzen dute. Antiazidoak: urdailaren azidotasuna neutralizatzeko. Antibiotikoak: mikroorganismoak hiltzeko edo hazkuntza galarazteko. Antiemetikoak: goragalearen kontrakoak. Antihistaminikoak: alergien kontra egiten dute. Antiinflamatorioak: hanturak jaisteko. Antipiretikoak edo antitermikoak: tenperatura jaisteko balio dutenak. Antiseptikoak: mikroorganismoen hazkuntza saihesteko. Antitusigenoak: eztula lasaitu edo apaldu egiten dute. Astringenteak: beherakoa gelditzeko, hesteetako ebakuazioa murrizten dute. Bronkodilatatzaileak: bronkioen paretak erlaxatzen dituzte, eta arnasketa erraztu. Diuretikoak: gernu-sekrezioa handitzeko. Estimulatzaileak: nerbio-sistemaren jarduera handitzeko. Alerta-egoera bizkortzen dute, gosea apaldu (anorexigenoak) eta nekea kendu. Espektoranteak: bronkioen sekrezioa estimulatzeko. Fungizidak: onddoen hazkuntza eragozteko. Hipnotikoak: loa eragiten dutenak. Intsulina: diabetearen tratamenduan erabiltzen da, arearen intsulinaren ordezko bezala. Kongestioa arintzen dutenak: mukosaren basokonstrikzioa eta sekrezioen murrizketa eragiten dute. Kortikoideak: hantura-kontrakoak, antialergikoak eta immunodepresoreak. Lasaigarriak: nerbio-tentsioa murrizten dute. Laxanteak: hesteetako ebakuazioa errazten dute. Mukolitikoak: sekrezioak fluidifikatzen dituzte, eta kanporatzea erraztu. Arreta Soziosanitarioa 107 Narkotikoak: opioaren eratorriak dira, mina handia denean erabiltzen dira. Loa eragiten eta mina kentzen dute. Psikofarmakoak: prozesu mentaletan, emozioetan, jarreretan eta gogo-aldarteetan erabiltzen dira: antsiolitikoak, antidepresiboak, antipsikotikoak. Purganteak: hesteetako jarduera estimulatzeko. Lasaigarriak: nerbio-sistemaren jarduera murrizteko. Tonikoak: jateko gogoa estimulatzeko. Txertoak: zenbait infekzioren prebentzioan erabiltzen dira.

Entradas relacionadas: