Ezagutza filosofia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB


5. Ezagutzaren teoria: zientzia eta iritzia.

Dialektika

Filosofiaren egiteko nagusia da ezagutza lortzea da ideiak ezagutzea ongia ezagutzea. Era berean ezagutzak giza portaera baldintzatzen du eta jokaera okerra ez-jakituriari dagokio. Zentzumenek ez dute jakituria ematen. Benetako ezagutza ez da pertzepzioa. Ezagumenaren helburua kontzeptu unibertsalak aurkitzea da. Ezagutzaranzko bidean hiru egoera daude: Ezjakintasunaren maila.
Ez jakituria hutsa da.

Zentzumenen maila

Zentzumenetako informazioan funtsatutako jakite-egoera. Erdi-mailako ezagutza da. Iritziak.

Arrazoimenaren maila

Goragoko ezagutza-maila da. Emaitzatzat zientzia dauka eta ezagutza izena merezi duen bakarra. Bi mundu bereizi dituenez bi ezagutza maila: doxa edo iritzia eta episteme edo zientzia. Doxa mundu sentigarrikoa denez bigarren mailako ezagutza da eta zentzumenek eskuratutako informazioan oinarritzen den ezagutza da jaio eta hil egiten denari ezartzen zaion jakintza. Doxaren barruan: ilusioa objektu sentigarrien itxurei dagokien ezagutza maila bereizten dira. Suposizioa zentzumenez antzemandako objektuari lotzen zaion ezagutza. Bestalde episteme edo zientziari dagokionez ideien munduko ezagutza denez lehen mailako ezagutza dela esaten da izaki iraunkorrei dagokiena goi mailako ezagutza eta absolutua dena. Hemen propedeutika arrazonamenduz ezagutza lortzea eta dialektika ongia aztertzea bereizten dira. Bi maila: Argudiaketa abstrakzio matematikoez edo zientziaren objektuen irudiez baliatzen den arrazonamendua. Intuizioa zeritzanen ezagutza.

Ezagutza

Maila batetik bestera igotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko. Ideiak ezagutzeko moduak: Dialektika. Dialektikaren bidez norberaren barruko ezagutzak aurrera egingo du, ideiaz ideia, sinpleenetatik gorenenetara ongiaren ideia, denetan handiena ezagutu arte. Ideiak eskailera baten maila progresibotzat hartuz gorantz egin; ideietatik hasi eta goreneraino iritsi arte: ongiraino. Behin ongiaren ideia ezagutu ondoren, beherantz joango da (adimena), ideia guztien arteko loturak ondo zehaztuz; eta, era horretan, ideien munduari buruzko erabateko jakinduria lortzen da. Maitasunaren bitarteko ezagutza: Ezjakintasunaz ohartzean falta dena lortzeko desioa sortzen da. Maitasunaren helburua edertasuna da
































Entradas relacionadas: