Euskera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB

 
IPARRALDEKO IDAZLEAK: -Argien mendea deitu ohi zaio 18.ari Ilustrazioaren garaia baita. Jakinmin orokorraren eta Entziklopediaren saioa dugu. Montesquieu, Voltaire, Diderrot, Rousseau, D'Alembert eta beste pentsalari batzuen ideiak Frantziara eta Europa osora hedatuko dira mendean zehar gizabanakoaren balioa azpimarratuz, zientzia eta teknikaren ahalmenean sinestuz. -Mendea, bestalde, gorabehera handikoa suertatzenda. Iparraldeko gizarteak astindu galanta izango du: gerrak eta liskarrak alde batetuk, fuerien deuseztapena bestetik eta, azkenera orduko, estatu frantses berriaren antolamendu bateratua ezarriko zaie hiru probintziei Frantziako Iraultzaren ondorioz (1789). -Hala ere, ideia berriok gutxitan izango dute oihartzuna Iparraldeko euskal idazleen artean. Argitaratzen diren obrarik gehienak elizgizonak moldatuak ditugu eta ortodoxia erlijisioaren betiko ildotik ari dira. Zenbait agiritan eta bertsotan bada, ordea, gauza bitxi eta ez ohizkorik. SEBASTIAN MENDIBURU (1709-1782): --Oiartzunen jaioa, 17 urterekin jesuita sartu zen. Ikasketak burutu orduko, Iruinea aldera jo zuen eta bertan bizi izan zen. Han, teologia eta filosofia irakasle izan zen baina denborarik gehiena herriz herri hitzaldiak emanez igaro bertan bizi izan zen. Han, teologia eta filosofia irakasle izan zen baina denborarik gehiena herriz herri hitzaldiak emanez igaro zuen. kardaberaz bezala, Bolonian hil zen. --Bere idazlanak: -Jesusen bihotzaren debozia (1747) -Jesusen amore-nekei dagozten zenbait otoitz-gai (1759-60) -Euskaldun onaren biziera (1762) --idazlanen ezaugarriak: -Jesusen bihotzarekiko zaletasuna hedatzea zen bere helbururik nagusiena -bere euskara erabat landua da -dotorea da, estilista, garbizalea baina barregarrikerietan erori gabe -hain ongi hitzegiten zuen ezen "Zizeron euskalduna" deitua izan den

MANUEL LARRAMENDIA (1690-1766): --Andoainen jaioa 17 urterekin jesuitetan sartu zen. Ikasketak Valladoliden eta Salamankan egin zituen. Salamankan bertan irakasle izan zen, baita KarlosIIa erregearen alargunaren aitorle ere. 1733tik bere heriotzera arte Loiolan bizi izan zen. --jenioz bizia eta alaia. Burrukatzaile eta zirikatzaile etxekoekin eta zer esanik ez kanpokoekin, erdaldunekin; batez ere euskara mesprezatzen zutenekin. --Euskaraz oso gutxi idatzi zuen; erdaraz egin zuen euskararen alde; haatik erdaraz eginiko liburuez hemengo gizon eskolatuak euskaraz idaztera bultzatu zituen. Euskal idazleen eskola bat eratu zuela esan dezakegu. --Bere obrak: -De la antiguedad y universalidad del bascuence en España (1728): euskararen apologia sutsua da, haren ustez euskara Babeleko hizkuntzen nahasmenduan sortutako hizkuntza da, euskara da hizkuntza bikaina, razionala eta filosofikoa. -El imposible vencido (1729): euskararen lehen gramatika dugu obra hau; deklinabidea, aditz-jokabidea, joskera, azentua eta olerkiak dira ukitzen dituen gaiak. -Diccionario trlingua del Castellano, Bascuence y Latin (1745): bere lanik erraldoiena, bi tomotan egina; hitzaurrean, euskararen apologia luze bat egiten du; hiztegian, lehen gaztelerazko hitza dator, gero, euskarazkoa eta, azkenik, latinezkoa; euskarazko hitz egokirik aurkitzen ez duenean, neologismoak asmatzen ditu, noizbehinka etimologia bitxiak tartekatuz. -Corografia o descripcion general de la M.N. y M.L. provincia de Guipuzcoa: 18. mendeko Giouzkoaren deskripzioa da; egilea hil ondoren Aita Fitak argitaratu zuen. --Ezaugarriak: -Bidasoaz hemendiko euskal literatura nolabait sortu eta bultzatu zuena izan zen -Larramendiren asmoa, erdal jakintsuen aurrean euskara beste edoizein hizkuntza bezain landua eta goimailako zela azaltzea izan zen -18. eta 19. mendeetan azaltzen diren idazleak Larramendirengan sustritzen dira, haren kutsua daramate.

Entradas relacionadas: