Euskeldun batzokijaren estatutuak testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,09 KB


EUZKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK

Sarrera

Testu hau lehen mailako testu politikoa da. 1894ko uztailan Sabino Aranak kaleratutakoa abertzale batzokia sortu zuelarik.

Laburpena

1. Artikuloan Batzokiaren helburua agertzen da: Jaun Goikoa eta Lagi Zarraren doktrinaren jarraitzaileen arteko loturak sortzea.

2. Artikuloak dio, erakunde hau Sabino Aranak martxan jarritako mugimendu politikoaren menpe egongo dela. (Bizkai Batzarra)

3. Artikuloan, kristau erlijioak zein nolako garrantzia zuen Sabinorentzat bere egitasmo politikoan ikus daiteke:
euskal nazionalismoaren programa politikoa katolizismoan oinarritu behar da. Ideia hau 7. Artikuloan errepikatzen da: “Jaungoikua Lagizarraren aurretik jarriko da”

4.Ean, Euskara, arraza, ohiturak eta foruen garrantzia aipatzen dira. Oso adierazgarria da arrazari ematen zaion garrantzia: “euskal arrazako familiez osatuko da” Bizkaia.

Bukatzeko, 8.Ean, Sabino Aranaren programa politikoa non kokatzen zen ikus daiteke: printzipioz Bizkaian, baina posible hasten da ikusten Euskal Herria osoko beste egitasmoa “Euskaria” baina lurralde historiko bakoitzaren “autonomia partikularra batere murriztu gabe”.

Iruzkina

Euskal abertzaletasunaren sorrera lortu ahal izateko ondoko arrazoiak aztertu behar dira:

  1. Ekonomia: Lan bila etorritako etorkinek bizimodu eta ideologia berriak ekarriko dituzte Euskal Herrira. Sozialismo, anarkismo edo errepublikanoen ideologiak hedatzen dira. Erdi mailako burgesak, karlistak izandakoak, gizarte berrian alboratuak geratzen dira.

  2. Politika: 1876an, zenbait legek foruak aldatzen dituzte teorikoki, baina praktikan desagertzen dira. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa Espainiako probintzi bihurtzen dira. 2 urte beranduago, Madrilgo gobernuak Euskal Diputazioei Kontzertu ekonomikoa ematen die.

1893ean idatzitako “Bizcaya por su independencia” artikuluetan aurkitu ditzakegu Sabinoren oinarri ideologikoak:

  • Foruak defendatzeko erabilitako 2 argudio (Aitorren semetasuna eta Euskararen iraupena) Sabinok aintzat hartzen ditu salto ideologiko bat eginez: euskal nazioaren izaera, euskal arrazan adierazten da. Arraza gordetzeko Espainiarengandik independentzia lortu behar da: “Euskotarren aberria Euzkadi da”

  • Euskal nortasun hau galtzeko arriskuan dago 2 arrazoiengatik: Foruen desagerpena eta emigranteak. Sabinoren arabera, foruak dauden bitartean euskal nortasuna bermatua zegoen eta Euskal Herria independentea zen.                                 

         Hau dela eta, “Lege zarrak” berreskuratu behar ziren 1839ko egoerara

         bueltatuz.

  • Industrializazio eta hiri handiko kulturaren oposizioa. Sabinoren iritziz, euskaldunen benetako kultura nekazaritzako munduan dago.

  • Euskal Herriari buruz adierazten duen sentimendu agonikoa. Espainiaren aurka zerbait egin beharra zegoen.

  • Zorrozkeri erlijiosoa, integrismo katolikoa. Benetako abertzaleek “euskaldun-fededun” izan behar dute. Sabinok zion PNVaren helburua ondoko esamoldean adierazten zela: “Jangoikoa eta Lagi Zarrak”

1894an “Euzkeldun Batzokija” sortzen da. 1895an “Bizkai Buru Batzar”sortzen da. 1898an, lehenengo Euzko Alderdi jetzalea sortu zen, hasieran, alderdiak ezin izan zuen ezer lortu Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan egon zen bitartean.

Euskaldun Batzokiaren estatutuetan argi eta garbi azaltzen zaizkigu Sabino Aranaren oinarri ideologikoak:

  • Integrismo erilijiosoa: heburu politikoak eliz katolikoaren menpe egon behar zuen. 3,5,6 eta 7 artikuluetan agertzen da. Abertzale eta anti liberala sinonimoak ziren. Errepublikanismoa, laizismoa eta sozialismoa etsaitzat zituen.

  • Arrazakeria 4.Artikuloan agertzen da: Nekazaritzan daude euskaldunen ohiturak. Euskal nazioaren izaera espainola eta frantsesa ez den arrazan dago, euskal arrazan.

  • Lagi zarra: “Foru izeneko bere lege tradizionaletan funtsezkoena osotasunean berrezarriko du”. Foruak zeuden bitartean euskal nortasuna bermatua zegoen eta Euskal Herria independentea zen. Hori zela eta “Lege zarrak” berreskuratu behar ziren 1839ko egoerara bueltatuz.

  • 8. Artikuluan Sabinok Estatu eredu gisa euskal konfederakundea proposatu zuen: politikoki ezberdinak ziren 7 probintziek osatutako “Euskaria” aldarrikatu zuen.

Balorazioa

Batzokia jarduera politikorako zentro gisa sortu zen eta epe laburrean zabaldu zen Bizkaian zehar. Apurka apurka, egoitza berriak ireki ziren Euskadi osoan eta hainbat jarduera bultzatu ziren: euskararen ezagupen eta erabilpena, abesbatzetan parte hartzeko aukera, dantza eta antzerki taldea eta emanaldiak.

Testu hau gabe, ezin da Euskal abertzaletasunaren historia ulertu. Testu honen garrantzia euskal nazionalismoaren sorreran kokatu dezakegu, baita Batzokiak alderdi politiko honetan izan duen garrantzian ere.

Entradas relacionadas: