Euskeldun batzokijaren estatutuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,01 KB

a. Testuaren kokapena

 Testu Konplexua da, aisialdirako elkarte baten estatutuak eta programa politiko bat Lotzen dituelako. Bilbon sortutako elkarte abertzale baten estatutuak dira. Baina Funtsean testu politiko baten aurrean gaudela esan dezakegu. Testua ez dago Osorik, artikulu batzuk agertzen zaizkigu eta. Euzkeldun Batzokijaren Araudiaren egilea Sabino Arana Goiri izan zen. Sabino Arana euskal Abertzaletasunaren sortzailea izan zen.

b. Testuaren analisia

Testuan bi motatako ideiak bereizi daitezke:

 batzokiaren antolaketari dagozkionak eta Ideologiari dagozkionak.

Alderdiaren Antolaketa

- Ideia abertzaleak dituztenak biltzeko Elkarte bat da, Bizkaia Espainiak zapalduta daukala sentitzen dutenak, alegia.

 -Geroago Bizkai Buru Batzarra sortuko da eta Bilboko Euzkeldun Batzokija haren menpe Geratuko da. Hau da, Bizkaiko Alderdi Jeltzalea sortzen denean, Bilboko elkarte Hau alderdian bilduko da.

Alderdiaren Ideologia

Elkartearen helburuak zehazten dira araudi Honetan. Sabinok etorkizuneko Bizkaiak nolakoa izan behar duen irudikatzen du. Bizkaia katolikoa izango da. Botere politikoaren gainetik jarriko dute Jaungoikoa eta Eliza. Katolizismoa Lagizarraren gainetik jarriko du Sabinok. “Jainkorik gabe ez dugu ezer nahi”, zioen. Alde horretatik oso integrista zen Arana. Lege Zaharrari berebiziko garrantzia ematen dio. Jatorrizko askatasuna Berreskuratu eta Lege Zaharraren berrezarpenean oinarrituko dute etorkizuneko Bizkaia independentea. Sabino Aranarentzat, Gernikan egiten ziren biltzarrak Soberanoak ziren, burujabeak, eta beraz, sistema forala bere osotasunean Berreskuratzen bazen, Bizkaia erabat independentea izango zen. Lagizarra eta Independentzia parekatu egiten ditu. Horregatik, alderdia udalbatzarretan eta Probintzietako batzarretan antolatuko zen, garai bateko Bizkaiko sistema Foralaren egituraketa berreskuratuz.

Euskara izango da Bizkaiko hizkuntza ofiziala. Euskara bizkaitarren hizkuntza zen, baina ofizialki ez zen inon erabiltzen. Bilbon bertan euskarari ez zioten kasu handirik egiten. Euskara baserritarren Hizkuntza zen, pobreena. Euskaldun aberats gehienak erdarara pasatzen ziren, Eta seme-alabei ez zieten erakusten. Sabinok berak euskara ikasi zuen eta Horrek iraultza txiki bat eragin zuen: Bilboko aberats bat euskara balioesten Zuena…! Alor honetan, “Euskera garbijaren” aldekoak ziren. Hitz berriak asmatu Zituzten (txadon, gotzon, ludi...) eta pertsona izen berriak ere bai (Koldobika, Joseba, Edurne…). Bizkaia gehienbat euskal arrazako familiaz Osatuko da. Euskaldun Batzokiko kide izateko, hamasei abizen euskaldun izan Behar ziren. Egia esan, arau honekin ez ziren oso zorrotzak izan eta berehala Onartu zituzten erdal abizenak zituztenak ere. Bizkaia independentea beste Euskal estatu independenteekin konfederazio batean bilduko da, baina estatu Bakoitzak bere independentzia gordeko du. Euskal estatuen konfederazioari “Euzkadi” izena emango zaio. Testuan “Euskeria” deitzen zaio: euskaroen herria.

 c. Testuingurua

 Foruen Galera oso traumatikoa izan zen euskaldun askorentzat, baita Sabinoren Familiarentzat ere, bere aitak karlisten alde borrokatu baitzuen. Bestalde, 1876tik aurrera Bizkaiko industrializazioak bultzada handia izan zuen. Bilbo Eta bere inguruko herriak Espainiatik etorritako langilez bete ziren. Egoera Horren aurrean, Sabino Aranak ondorio batzuk atera zituen:- Bizkaia Independentea izan zen sistema foralak iraun zuen bitartean. Beraz, Lege Zaharra berreskuratzearekin, independentzia ere berreskuratukoo zuten. (“Lagi Zarra”, Sabinorentzat)

 -Bizkaitarrak Eta gainerako euskaldunak ez ziren espainolak.

 -Gerra Karlistetan bizkaitarrek eta euskaldunek gaizki jokatu zuten, ez zuten beren Interesen alde egin.

- Bizkaia eta bizkaitarrak desagertzeko Arriskuan zeuden langile espainiarren etorrera masiboarekin. Erlijio Katolikoaren iraupena ere arriskuan zegoen, baita euskararena ere.  

-Bizkaian aritzen ziren alderdi politikoek Bizkaiaren kontra egiten zuten.

Egoera horri aurre egiteko, bizkaitarrek beren Izaeraren kontzientzia hartu behar zuten (ez zirela espainolak eta zapalduta Zeudela). Alderdi politiko batean antolatu behar zuten eta estrategia bat Garatu, independentzia lortzeko. Hala, Bilboko jarraitzaile batzuekin, Aranak Euskeldun Batzokija izeneko elkartea sortzea erabaki zuen 1894an.

 Euskaldun Batzokiaren irekiera ez zen Agintarien gustuko izan eta berehala debekatu eta itxi egin zuten. Sabino bera Ere preso sartu zuten eta Euskeldun Batzokiko kideei isun gogorrak jarri Zizkieten. Handik gutxira itxi egin zuten, eta taberna batean hasi ziren Biltzen. Dena dela, oztopoak oztopo, abertzaletasunaren ideiak zabaltzen joan Ziren, bereziki Bizkaian.

 Euskeldun Batzokijaren inaugurazioaren ondoren Bizkaiko erakundea sortu zuten. Alderdi berriaren izena Euzko Alderdi Jeltzalea Zen. JEL Jaungoikoa Eta Lagizarraren akronimoa da. Bermeon, Barakaldon, Mundakan batzokiak ireki zituzten eta EAJren antolaketa Bizkaia osora zabaldu Zen. Gainerako euskal probintzietara ere zabaldu zen, baina Bizkaian baino Indar gutxiagorekin.

 Euskararen aldeko lana egiten hasi ziren, hala Nola euskarazko eskolak ematen eta aldizkarietan euskarazko orriak Argitaratzen. Alor honetan abertzaleek “euskara garbiaren” aldeko hautua egin Zuten, euskara horretan asmatutako berba berriak erabiliz betikoen ordez (aingeru/gotzon; Birjina/neskutsa; zeru/donoki…); baina herritarrek ez zuten oso ondo ulertzen. Pertsona izenekin, ordea, arrakasta handiagoa izan zuten (Joseba, Koldobika, Edurne, Miren…), Elizan eta erregistro zibilean onartuak ez baziren ere.

 Euskal “izaeraren” beste atal batzuk ere lantzen zituzten batzokietan ( folklorea, Dantzak, bertsolaritza...). Ikurrina eta euskal himnoa ere asmatu zituen Sabino Aranak.

Erlijioari ere garrantzi handia eman zioten, Hasierako jeltzaleak oso katolikoak ziren eta.

1901. Urtera arte, jeltzaleek ez zuten onartu Espainiako hauteskundeetan sartzea. Urte horretan, erlijioa defendatzeko Konpromisoa hartu zuen kandidatu integrista bati laguntza ematea onartu zuten.

 Sabino Arana 1903an hil zen eta bere jarraitzaileek ideia abertzaleak zabaltzen jardun Zuten: kontzientzia nazionala pizten, euskararen erabilera 129 bultzatzen, Bertsolaritza, euskal folklorea (guztia katolizismoaren barruan, noski), Alderdiaren antolaketa (batzokiak eta abar) Euskal Herrian zehar zabaltzen Etab. Handik urte batzuetara, nazionalismoa errotuta zegoen Bizkaian eta Gipuzkoan. Probintzia horietan, herri gehiena nazionalista zen edo Nazionalismotik oso hurbil sentitzen zen.

 d. Testuaren garrantzia

 Euskeldun Batzokijaren estatutuak Interesgarriak dira hasierako abertzaleen ideologiaren atal batzuk ezagutzeko. Sabinok bere ideiak Bizkairako planteatu zituen eta horregatik askok Nazionalismoa bizkaitartasunarekin parekatzen zuten: alderdi nazionalista Alderdi bizkaitarra zen. Estatutu hauetan irudikatzen duten Bizkaia Foruen Garaiko Bizkaia da, baina praktikan EAJk alderdi politiko moderno baten moduan Funtzionatu zuen.

Entradas relacionadas: