Euskarazko lehen esaldiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,33 KB

 

Santa Ageda

Otsailaren 5an Santa Ageda eguna da. Elizetan santu honek ez du garrantzia handirik, baina herri ohituretan agerpen zabala du eta gainera aspaldi-aspaldikoa.

Historiak dioenari begiratuz, Santa Ageda Trajanus Decius enperadorearen denboretan Siziliako Katanian sortu zen, 249. Eta 250.Urteetan. Aldi hartan lurraldeko praetor zen Quintianusek emazte hartu nahi zuen, neska ederra eta argia zelako. Baina berarekin ezkontzeko kristautasunari uko egin behar zion. Santa agedak ez zuen fedea uzterik ez onartu, Quintianius agintariak zigorraldi gogor baten ostean hil egin zuen. VI.Mendetik aurrera santa honek ikaragarrizko indarra hartu zuen Afrikako Iparraldeko kristauen artean, gero, Mediterraneoan zabaldu zen.

Bere zigorretariko bat bularrak ebakitzea izan zenez, herri tradizioetan bularreko gaitzen eta, orokorrean, emakumezkoen gaitzen babesle gisa agertzen da gehienbat.

Euskal herrian badu santa honek beste ezaugarri aipagarri bat: herriko gazteriarekin lotura handia duten begiralea dugu. Santa Ageda bezperako ospakizunetan mutil gazteak ibiltzen ziren errondan, etxeetatik koplak kantatuz. Aparteko kontua izaten zuten halakoetan neska gazteei kanturik ederrenak egiteko. Beste alde batetik, Nafarroako eta Arabako lurraldeetan, mocería izeneko herriko gazteen multzoetan, egun honetan egiten zuten batzar nagusia.

Euskal ipuingintza modernoaren lehen urratsak

Ahozko ipuina: Oso ugaria euskal herri literaturan.

Ipuingintzak XX.Mendearen lehen hamarkadetan hartu zuen indarra, euskaraz: hainbat kontakizun argitaratu ziren urte haietan, euskarazko aldizkari eta kazetetan. Baina ipuin horietariko asko umorezko kontakizun arinak ziren, edo tradiziozko bizitza erak islatzen zituzten ohituretako narrazioak. XX.Mendearen bigarren zatian agertzen da Euskal Literaturan ipuin modernoa deritzona.

Martin Ugalde: Andoain, 1921- Hondarribia, 2004.
Iltzaileak liburua argitaratu zuen 1961ean. Helduentzako lehen ipuin modernoa euskaraz. Liburu honetan gerra zibilaren garaiko eta osteko krudelkeria eta hilketak agertzen dizkigu Martinek.

Anjel Letxundi: Orio, 1948. Hunik arrats artean, Lur izena eman zion bere lehen ipuin liburuari. Gai berriak, baserri girotik aldenduak, eta idazkera teknika berriak erabiltzen ditu liburu bilduman.

MIkel Zarate: Lezama, 1933-1979. Ipuin antzeko alegi mingotsak liburuan euskal gizarte modernoaren arazoak agertzen ditu.



Entradas relacionadas: