Euskaltzaindia sinonimoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,93 KB

LORE JOKOAK: Bertso idatzien lehiaketak ziren

ZEINEK ERATU? → Anton Abadia zientzialari eta mezenasak 1853an Lapurdiko Urruñan Euskal Jai gisa. Bertso sorta onenarentzat ere saria jarri zuen.

Hasierako Lore Jokoetara bertsoak bakarrik aurkezten ziren 1880tik aurrera Jose Manterolak eta abarrek Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat sariketa eratu zituzten, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuin, saiakera labur eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen batzuetan. Beraz idazleak euskaraz trebatzeko eskola apal baina eraginkorrak izan genituen urteroko ospakizun haiek.

Bertsolari eta poeten arteko mugak ez zeuden oraindik ondo bereizita, antzeko gai, neurri eta baliabide estetikoak erabiltzen baitzituzten maiz. Hala ere, esparru berriak irabazi ziren euskal letretarako, ordura arte jorratu gabeko sail batzuk landu baitziren.

Lehiaketetan saritutako lanik onenak Donostiako EUSKAL-ERRIAn argitaratzen zituzten eta aldizkari elebidun hark iraun zuen bitartean(1918) mantendu zen Lore Jokoen espiritua ere.

Lore Jokoen bidez ezagutarazitako idazle ugari ditugu:

IPARRALDEAN → Joan Batista ELIZANBURU, Grazian Adema “ZALDUBY”, Jean BARBIER…

HEGOALDEAN → Felipe Arrese BEITIA, Pedro Maria OTAÑO, Gregorio MUXIKA…


EUSKO IKASKUNTZA → Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundea.

Pentsakera ezberdineko hainbat euskaltzalek sortu zuen Oñatin 1918an, Hego Euskal Herriko 4 diputazioen babespean. Euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zeukan helburu nagusitzat, eta 1936ko gatzkak ekarri zion etenaldira arte makina bat asmo burutu eta ikasketa ugari bideratu zuen.

Elkarte honen kezkarik behinenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituen arlo horretan denbora laburrean: besteren artean, sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako ikastaroak edatu, edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu. Erakunde honek antolaturiko biltzar eta ikastaroetan euskara eta euskal literaturari buruz anitz hitzaldi eman zen eta kaleratu zituen aldizkari eta argitalpenetan ikasketa horiei buruzko azterketa interesgarriak jakinarazi zizkigun.

Gerraren ondorioz, ez zuen Hego Euskal Herrian jarraitzerik izan. Iparraldean, ordea, Jose Migel BARANDIARANen eraginez bereziki, beste hiru biltzar egin ziren.


EUSKALTZAINDIA → Euskararen alde ziharduen instituzioa

Eusko ikaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen , hau ere Hegoaldeko 4 diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak, eta Euskaltzaindia izena ezarri zitzaion.


  1. LEHENENGO EUSKALTZAINBURUA: Resurreccion Mª AZKUE abade lekeitiarra izan zen 1919 eta 1951 bitartean.

  2. AZKUEREN ONDORENGO EUSKALTZAINBURUAK: ETXAIDE (1952-1962), LOJENDIO (1963-1964), LEKUONA (1966-1970), VILLASANTE (1970-1988), HARITXELHAR (1988-2004)

  3. GAUR EGUNGO EUSKALTZAINBURUA: Andres URRUTIA (2004- )


Sorreratik, Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuenetakoa euskararen batasuna izan zen.

Euskaltzaindiak 2 lan arlo nagusi: IKER eta JAGON

IKER → Hizkuntzaren azterketari begiratzen dio batez ere.

JAGON → Hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.

EUSKALTZAINDIAREN ALDIZKARI OFIZIALA: EUSKERA ( iker eta jagon + poesia, antzerki, eleberri eta saiakera garaikideak )


EUSKALTZALEAK

Primo de Riveraren diktadurapean, 1926an, Elgoibarko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek hurrengo urtean I. Euskararen Eguna eratu zuen Arrasaten. Ospakizun horretara garai hartako euskal idazle eta kulturgilerik gehienak joan ziren, eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Horrela jaio zen Euskaltzaleak elkartea:


  • Bazkide gutxirekin lehenengo hiruzpalau urteetan; 1930etik aurrera, ordea, indar handia hartu zuen, eta II. Errepublikan 2.000 kidetik gora izatera iritsi zen.


Jende xehe samarrak osatzen zuen elkartea: artisau, bulegari, langile, industriari txiki eta dendariak.

Aipatutako euskararen egunak ez ezik, Olerti eta Antzerti egunak ere ospatu zituzten. Antolatzaile nagusia: Jose Ariztimuño AITZOL.


Entradas relacionadas: