Euskal nazionalismoaren sorrera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,51 KB

1933ko kongresuan (Gasteiz) ELA-STV izena hartu zuen. B. Euskal Nzionalismoa 1. Nazionalismoaren testuingurua (nazionalismoaren baldintzatzaileak):  TESTUIGURU EKONOMIKO-SOZIALA: Aranaren nazionalismoa erreakzio
antikapitalista izan zen, emigrazioaren aurkakoa eta nekazaritza giroko gizarte tradicional idealizatu baten aldekoa. Dena de, proiektu nazionalista, hasiera baetan, Bilboko erdi-mailako klaseen aertean errotu zen (burgesia monopolista eta langile sozialisten aurkakoa)  TESTUINGURU POLITIKOA: o Foru-abolizioa: Kontzertu ekonomikoen erregimena aprobatu arren (1878), sistema berriak autogobernuaren benetako murrizketa suposatu zuen eta horrek biztanleriaren talde edo sektore askoren nahigabe sakona eragingo du, mugimendu foruzale edo nazionalista garrantzitsuen sorrera bultzatu zuen. O Karlismoaren krisia: Azken Gerra Karlistan izandako porrotaren ondoren. O Literatura foruzalea: 1876.Ko foru-abolizioaren ondoren korronte foruzalea erradikalizatu egin zen eta foruak soilik berrezartzea aldarrikatu zuen. Nazioarteko testuinguruari dagokionez, kontuan izan behar dugu XIX.Mendeko Europan sortutako arazo nazionalak. Nazioaren kontzeptuaren inguruko eztabaida teorikoak. 2.Nazionalismoaren sorrera: Sabino Arana (1865-1903)
Sabino Aaranaren ideologia: Sabino Aranaren pentsamendua karlismoa eta foruzaletasunaren barnean eratu bazen ere, izaera erradikalagoa hartu eta independentismora jo zuen. Nazioaren kontzeptu sabindarra alemaniar erromantizismoan (Volkgeist) oinarritu zen, hau da, Bizkaia (eta geroago, Euzkadi) nazioa zen berez, nazio gisa objektiboki oinarritzen zuten ezaugarri nahikoa baitzuen:  Arraza: Honen garbitasuna Euskal Herraren salbaziorako faktore nagusia izango
litzateke.  Hizkuntza: Arrazaren garbitasuna zaintzeko eta euskal nazioa atzerritar eraginetatik babesteko lanabes gisa. Euskara Euskal Herrian zabaldu behar zen,
baina maketoek ez zuten ezagutu behar. Nortasun historikoa (Gobernua eta legeak): Industrializazioaren aurreko gizarte idiliko/bukolikoa deskribatu zuen, berdintasunezkoa, independientea eta lege propio eta bereziak zituena (Lagizarra).  Izaera eta ohiturak: Euskal arrazaren benetako baloreak Bizkaia nekazaria eta arrantzaleko biztanleek adierazten zituzten (arraza-ezaugarri puruak, euskaldunak) eta Bizkaiako idiliko honen aurrean Bilbo industria, maketo eta sozialista. Erlijio katolikoa: Etorkizuneko Euzkadi katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango zen. Laburbilduz, Sabino Aranaren ideología “euskal arrazaren” kontzeptuaren, foruen eta erlijioaren inguruan gorpuztu zen. Haren ikurritza Jangoikua eta Lagizarra (JEL) izan zen. Aranaren arabera oso-osorik berrezarri behar ziren foruak, eta haren ustez independentzia zen berrezarpen horren taxuzkko emaitza bakarra. Euskal Herri berri honetan arraza garbiko euskaldunak baizik ez lirateke biziko, etorkinek ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzitzuzten, eta galdutako ustezko Urrezko Aroa berreskuratuko zen, bake sozialean oinarritua. Sabino Aranaren jardun politikoa:
Hiru etapa bereiz daitezke:
1893-1898: Erradikalismo independentista. O 1890ean La Abeja aldizkarian Bizcaya por su independencia tituluarekin hainbat artikulu argitaratu zituen. O 1893 Larrazabal-eko Hitzaldian aurkeztu zitun Aranak bere ideologiaren oinarriak. Jangoikua eta Lagizarra (JEL) ikurritzaren bidez laburtu zuen berak eskainitako irtenbidea. Bizkaitarraaldizkaria ere sortu zuen. O 1894an Euskeldun Batzokija deitutako elkarte politikoa sortu zuen. O 1895ean EAJ (Bizkai Buru Batzarra) sortu zen. Proiektu nazionalista, hasiera batean, Bilboko erdi-mailako klaseen artean errotu zen, industrializazioak eragindako aldaketa sozialen beldur. 1898-1902: Euskalerria Elkarteko kideak sartzean ( Ramon de la Sota- ren taldea. Barruan diskurtso moderatuago bat, positibista eta autonomizatzailea bultzatu zuten. 1898an Sabino Arana probintziako diputatu izendatu zuten Euskalerrikoak taldearen laguntzaz. Une hauetatik Aurrera agerian izango dira alderdia ezaugarritu duten bi joerak: independentzia/autonomía. 1902-1903: Bitartean, buruzagi nazionalista prest agertu zen
autonomiaren aldeko alderdi bat bultzatzeko, honek independentismoa bultzatu zuen.
3.Sabino Aranaren ondoko nazionalismoa Sabino Arana hil eta ondoko urteetan EAJren barnean tentsioak ziren bere oinordekotza interpretatzerakoan:  Ortodoxia eranatarraren jarraitzaileak (sabindarra edo aberritarrak), independentziaren aldekoak. Aberri astekarian.  Euskalerrikoak, moderatuak eta autonomizaleak. Euskalduna astekarian. Lehen urteetan, independentziazaleen esku egon zen alderdia. I.Mundu Gerraren abagunean EAJ alderdiak izena aldatuko du: Comunion Nacionalista
Vasca (CNV). Garai hartan (1916-18) EAJk hauteskundeetan emaitzarik onenak lortu zituen. Banaketa: CNV ETA EAJ 1919.Ko hauteskundeetako porrotaren ondoren, muturtu egin ziren alderdiaren barneko aldeak eta aberritarrek CNV utzi eta independentziaren aldeko politika bultzatu zuten berregituratutako EAJren bitartez. Zatiketa egoera horretan egin zioten aurre CNV eta EAJk Primo de Riveraren diktadurari.  Bi alderdien batzea eta banaketa berria (EAE-ANV) 1930ean bi alderdi nazionalistak batu egin ziren : Bergarako Agirianà jatorrizko izena berreskuratu zuen EAJ. Edozela ere, gitxiengo bate ez zegoen ados eta urte berean, EAJ bateratu berritik banandu zen, beste alderdi bat eratzeko: Eusko Bertzale Ekintza (EAE-ANV). II. Errepublikaren garaian EAJren helburu politikoa autonomi estatutua

Entradas relacionadas: