Euskal nazionalismoaren sorrera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB

 

Prozesu historikoa

Aurrekariak

Testu honen aurrekariak hauek izan ziren. Lehenengo, Larramendiren literatura mitikoa. Bigarrena, XIX. Mendeko literatura foruzale erromantikoa. Geroago, XIX. Mendean zehar nazionalismoa iragarri zuten formulazioak, haien artean aurkitzen dira, Agustin Xaho, Zamacola, Juan Tellitu Antuñano. Ondoren, foruak kentzeko prozesua XIX. Mendean zehar (1839-1876). Eta azkenik, Larrazabalgo hitzaldia (1893-06-03): Aranaren ideologiaren aurkezpena.

Testuingurua

Testuinguruaren aldetik. Estatu-nazio modernoen eraketa egon zen, liberalismo politikoaren adierazle Nazionalismoak Europan, haien artean, Alemania, Italia, Grezia, Belgika, Espainia, Katalunia… Jarraitzeko, Itsasoz bestaldeko gerrak eta independentzia-gerrak Espainiako kolonietan. Geroago alderdi politiko berrien sorrera Espainian, alderdi tradizionalen aurrean, horiek kontserbadoreak eta liberalak adibidez. Azkenik, Industrializazioa
Euskal Herrian, Kontzertuen sistema nahi zuen burgesia sortu eta immigrazio handia heldu zen, kanpoko ideologia berriekin batera.

Zergatiak

Testu zenbait zergati batzuk ekarri zituen, haien artean aurkitzen ditugu. Gizarte tradizionalaren eta gizarte berriaren arteko haustura, industriala eta modernoa. Abertzaletasun etniazalea eta baserrizalearen sorrera. Horiek aparte, mundu modernoaren gaitzetatik babestu beharra, laizismotik, etorkinengandik, industrializaziotik. Espainiarekiko edozein lotura haustea eta independentzia aldarrikatzea ezinbestekotzat jo zuten ere. Eta azkenik, Liberalismo foruzalearen errebindikazioak, Itun Ekonomikoa (Kontzertua) bermatzea eta librekanbismoa (ontzioletako burgesiaren eskaria).

Ondorioak

Zergatiak aparte ondorioak ere ekarri zituen. Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) sorrera (1895). Batzokien sarea eratzea. Abertzaletasuna hedatzea EAJren bitartez, beste alderdi politikoak sortu arte (ANV-EAE, 1930). Parte-hartzea Estatuko politikan eta hauteskundeetan aurkeztea: 1898an, Sabino Arana Bizkaiko diputatua Bilbotik, 1899an 5 zinegotzi eta alkate bat (Mundakan), 1918an, Ramon de la Sota Gorteetako diputatua Bizkaitik. Eta azkena, bi joeren eraketa, ortodoxoa, independentista, eta moderatua, autonomiazalea.

Testuaren garrantzia

Amaitzeko testuaren garrantziaren aldetik aipagarria da. Abertzaletasuna gizartean hedatzeko egitura, batzokiak ziren. EAJ lehenengo alderdi politiko abertzalea, tradizionalismoa egitura politiko modernoarekin integratuz. Ordezkaritza politikoa oso laster izan zela (1898). Iraupen politikoa arazo eta oztopo guztien gainetik zegoela, haustura 1916an, Primo de Riveraren diktadura, frankismoa… Azkenik,indar politiko garrantzitsua zegoela, lehenengo lehendakaria (Jose Antonio Agirre) eta frankismoaren ostean, lehen mailako alderdi politikoa, ordezkaritzarekin mota guztietako erakundeetan eta parlamentuetan.


Entradas relacionadas: