Euskal nazionalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

 

TESTUINGURUA:


Eusko abertzaletasuna Bilbon jaio zen XIX. Mendearen amaieran Sabino Aranaren esku. Faktore hauek azaldu zituen: 1876an Foruen desagerpena, porrot sentsazioa ekarri zuena; gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa sakonen ondorioz, industria garapenagatik, tradizioa eta modernoa tentsioan egotea; nazioa defendatu beharra; kultur-protekzionismoaren loraldia; eta Europan mugimendu nazionalistak ugaltzeak. Giro horretan garatu zuen Aranak bere teoria politikoa “Jaungoikoa eta Lege–zarra” esaldian bildu zuena. Katolizismoak garaitu zuen. Euskal arraza ez zen Espainiarekin nahasi behar, eta euskara hedatu behar zen. Besteengandik bereizteko arrazaren, ohituren eta aberrien garbitasuna mantendu behar zen. Euskal nekazarien mundua idealizatu egin zuen. Lege zarra nahi izatea 1876an Foruak deuseztatu arte euskal probintziak independenteak zirelako. Euskaldunen nazioa, “Euzkadi” da eta Espainia estatu zapaltzailetik aske izateko eskubidea zuen. Euskal zazpi probintziak, konfederazioa “Euskalerria” izenekoa osatuko dira; bakoitzak bere autonomia mantentzen.1893an Aranak “Bizkaitarra” aldizkaria sortu zuen.  1894an “Euskeldun Batzkija” eta “Bizkai Buru Batzar” eta  1895ean EAJ/PNV. Lehen etapan (1893-1898), Aranaren tesiak liberalismoaren, sozialismoaren eta industrializazioaren aurkakoak ziren. Jarrera independentista eta integrista zuen. Aranak kapitalismoa kondenatu egiten zuen eta tradizioa deuseztatzen zuen. Harentzat sozialismoa doktrina zorrotza eta euskaldunen aurkakoa zen. 1898ko Espainiako krisiarekin, bigarren etapa hasi zen. EAJ alderdiak independentzia ideiatik autonomismo ideietara pasatu zen. 1903an Sabino Arana hil zenean bi joera bereizi ziren: -

Erradikalak:


Independentziaren aldekoak


-Euskalerriakoak:


moderatuak, autonomiaren alde.
Bi taldeek alderdi berdinean mantendu ziren hauteskundeetan boto gehiago lortzeko. EAJren azken helburua (independentzia) argitu gabe geratu zen. “Jaun- goikoa eta Lege Zarra” leloa mantendu zuten eta Foruak berriz ezartzearen asmoa zeukaten. EAJren barne antolamendua indartu egin zen:  Kontseilu Nazionala (EBB) eta SOV sindikatua sortu ziren, batzokiak ireki, aldizkari argitaratu, ...Kontzertu ekonomikoak defendatzen hasi ziren eta 1907an Bilbon lehen alkatea lortu zuten. Lehen Mundu Gerrarekin ekonomia eta abertzaletasuna goraldia izan zuen. 1919ko krisialdi ekonomikoagatik eta hauteskundeetako porrotagatik 1921an zatiketa egon zen:

-Erradikalak

: independentistak. EAJ/PNV izena mantendu. -

Moderatuak:

CNV izenaz



Entradas relacionadas: