Euskal nazionalismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,74 KB

 

6. LANGILEEN MUGIMENDUAK ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN

(1890-1923)


1. LANGILEEN MUGIMENDUAK

Industria iraultza dela eta, lan modu desberdinarekin, gizarte berri bat sortzen da. Horrela estruktura sozialak  izugarrizko aldaketa jasango du aintzinako molde estamentala ezabatuz. Burgesia eta langilegoa nagusitu dira. Bien helburua industria bultzatzea, baina bakoitzak interes desberdinak, kontrajarriak. Batzuk nagusiak, besteak soldatapekoak. XIX. Mendean baldintzak hobetu nahiean, borroka sindikalak bultzatu modu ezberdinetan. 

1.1. ANARKISMOA

Ezaugarri ideologikoak: barne disziplinarik ez, hauteskundeetan parte hartzeari uko, estatua eta instituzioak abolitzeko nahia, jabetza pribatua kentzea, indarkeriaren defentsa.. Eskal Herrian CNT erakundeko anarkismoak Gasteiz, Bilbo eta Donosti hedapen gune nagusiak. Gobernuak mugimenduak zapaldu, eta gatazkak areagotu. Ondorioa, hainat gobernu presidente erailtzea.

1.2. SOZIALISMOA


1879an Pablo Iglesiasek P.S.O.E. Sortu. Honen sindikatua (UGT) 1888an sortu. 1925 arte, Pablo Iglesias alderdi eta sindikatu buru. Aldizkari ofiziala: El socialista. Oinarrizko ideaiak: langileen erabateko emantzipazioa, indarkeria baztertzea, joko politikoan parte hartzea, langileen askatasuna lortzeko, iraultzaren bidez klase proletarioak boterea eskuratzea. 
PSOE-k Hirugarren Internazionalarekin ez elkartu--> alderdiko kide batzuk partidua utzi eta PCE, Alderdi Komunista sortu.

1.3.SINDIKALISMO KRISTAUA:



1911n izaera katolikoko sindikatu nazionalista euskalduna eratu: Solidaridad de Obreros Vascos (SOV), gero ELA.

2. NAZIONALISMOA

XIX. Mendearen erditik, izaera nazionalista duten mugimenduak sortu.Nazionalismoak, XVIII. Mendeko liberalismo eta erromantizismoarekin zerikusia. Askatasun nahia piztu gizakiengan, pertsona eta nazio bezala. 
Nazionalistak, Herder eta Fichte pentsalarien Erromantizismoan oinarritu aldarrikapenetarako. Herria identifikatzen eta elkartzen zuten ezaugarriak: hizkuntza, kultura, ohiturak, legeak, eremu geografikoa, arraza...
Frantziako iraultzaileek eta erromantikoek zuten aldeko sentimendua, fanatismo bihurtu, eta beste herri eta kulturak behe mailakoak kontsideratzea eraman.
Nazionalismoa,  Katalunian, Galizian, Valentzian eta Euskal Herrian garatu. 2 fasetan:

1)

Etapa kuturala:

berpizkunde literarioa, linguistikoa eta historikoa.
2)

Etapa politikoa:

independentzia aldarrikatuz estatuaren antolamendu zentralistari aurre.


2.1. EUSKAL NAZIONALISMOA

Proiektu nazionalista, Industri iraultzak sortutako aldaketei aurre egiteko sortu.  Behe eta erdi mailako burgesiak zuzendu, nekazaritza ere erakarri zuen. Hasieran nazionalismoa
Bizkaira mugatu, 1920tik aurrera gainerako probintzietara.

2.1.1.-Euskal Aurrenazionalismoa (XVIII.-1895)


Nazionalismoaren aurretik bazeuden korronte eta ideologiak,
 nazionalismoarengan eragina izango dutenak:
Larramendismoa, Karlismoa eta foruzaletasuna. Hiru korronteek defendatzen zuten foruak babesteko beharra eta Euskal Herriko berezitasun politiko kultural eta historikoen defentsa.

2.1.2.- Euskal Nazionalismoa: SABINO ARANA(1895-1903)



- Euskal Nazionalismoaren aurretiazko baldintzatzaileak:

Eskola alemaniarrak, nazioa, elementu objektibo komunetan oinarritzen zuen: arraza, hizkuntza, ohitura, kokapen geografikoa … Eskola frantsesak nazioaren oinarrian ezaugarri subjektiboak ere ikusten zituen. Sabino Aranak alemaniarren kontzeptua bereganatu zuen.
Industrializazioak aldaketa ekarri zuen gizarte egituretan maila ezberdinak sortuz:

1)
Goi-burgesia estatalista.
/
2)
Behe-mailako burgesia, aldaketaren protagonista sentitzen ez zena./
3) Dotrina sozialistari atxikitako proletargoa.
/
4)
Nekazariak, jatorriz karlistak, euskaltzaleak eta potentzialki nazionalistak.
Sabino Aranak lortu nahi --> industrializazioa euskaldunen ohitura eta tradizioetara moldatzea, hauek gal ez zitezen. 
Faktore bultzatzaileak: Foruzaleek sustatutako kultur berpizkundea./ 1876an abolitutako foruek sortu zuten egonezina eta nortasuna berreskuratzeko gogoa.

-Sabino Aranaren ideologia:

Arlo erlijiosoan integrismoan eta karlismoan oinarritu zen. Arlo politikoan karlismoak defendatutako fuerismoa onartu zuen. Ideologiaren ezaugarri nagusiak:
 1) Bizkaia eta ondoren Euskadi, nazio bat da, nazioa izateko beharrezko elementuak bai ditu: arraza, hizkuntza, eremu geografikoa .
 2) Nazio orok independentzia eskuratzeko eskubidea.
 3) Foruak eta lege zarra dira lege nazional euskaldunak.
 4) Bere leloa: Juangoikoa eta Lege Zarra.

2.1.3.-Post- Aranismoa (1903-1936):


Alderdiaren barnean tentsioak Euskalerria Elkarteko kideen eta sabindar garbizaleen artean, 1908an aberritarrek irabazi. 1911an sindikatu bat fundatu zuten (SOV), egunkari bat argitaratu, ikurrina, ereserkia… EAJ alderdia finkatu zen. 1921.Ean nazionalismoa 2 alderditan banatu: Comunión Nacionalista Vasca (euskalerriacos), eta EAJ (aberrianos y sabinianos). Primo de Riveraren diktadurarekin, nazionalistek jazarpen gogorra jasan zuten, erregimenaren kontrako ekintzak atzerritik egin behar. Bergarako batzarrean (1930) EAJ bateratu eta II. Errepublikan, EAJren zeregin nagusia Autonomia Estatutua lortzea. Hau, 1936ko urrian lortu zuen, baina Gerra Zibila hasita zegoenez, Bizkaian bakarrik izan zuen eragina.

Entradas relacionadas: