Euskal literatura XVII

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,67 KB

 

4. Zein mendetan sortu zen euskal literatura idatzia?

Non Sortu zen? (zehaztu) Noren eskutik? Zein lanekin?

Zein Da lan horren Literatur generoa? Non idatzi zen? Non argitaratu zen? Zein da bere Gaia?

Euskal Literatura idatzia XVI. Mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi Inguruan Bernart Etxepareren eskutik. Bere lan bakarra Linguae Vasconum Primitiae Izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa Olerkigintza da. Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi Inguruan idatzi zen, baina Bordelen argitaratu zen. Liburu horrek 4 Gai ditu: maitasuna, erlijioa, politika eta euskararen goraipamena.

5. Nor eta noizkoa da Hego Euskal Herrian ezagutzen dugun lehen euskal Idazlea? Azaldu

Hego EHn ezagutzen dugun lehen euskal idazlea Joan Perez Lazarraga da, XVI. Mendekoa, Arabakoa (Hego EHkoa), aitoren semea.Artzain-liburu Bat idatzi zuen eta bere gaia maitasuna zen. Liburu horrek hasiera Eta bukaera galduta ditu. Testu nagusian bi atal bereizten dira: Lehenengoa, artzain-liburu bat; bigarrena, mota askotako olerki eta Abestien bilduma.6. Zein euskal idazle lotu ahal dugu gatazka politikoren batekin? Arrazoitu erantzuna. Esan mendea, lekua, bere lana.
Bernart Etxepare lotu ahal Dugu gatazka politiko batekin.XVI. Mendean, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan apaiz Honek Linguae Vasconum Primitiae Olerki liburua idatzi zuen. Bere bizitzari buruz gutxi dakigun arren, Badakigu ustez Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik Kartzelan sartu zutela, berak aipatzen duelako bere olerki batean.8. Zein euskal idazlek dauka Erreformarekin zerikusia? Arrazoitu zeure Erantzuna. Esan mendea, lekua, lanak, gaia.
Joannes Leizarragak dauka Erreformarekin zerikusia. Ipar EHko Lapurdiko apaiza zen.XVI. Mendean Nafarroako Erregina, Albreteko Joana, Kalbinen eraginez protestante bihurtu zen, Eta bere herrialde guztietan dotrina protestantea zabaltzeko Joannes Leizarragari Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria Itzultzeko eskatu zion. Beraz, Leizarragak herrialde guztietan Ulergarri izateko euskara batu antzeko zerbait asmatu behar izan Zuen. Horretarako, lapurtera aukeratu zuen, zuberera eta Be­he-nafarrerazko aditz eta hitzez osatua. Baina atera zitzaion Hizkuntza jasoegia edo landuegia zenez, jende gutxik ulertu zuen.Leizarragaren ia lan guztia Itzulpena da, eta bere meritua inongo eredu edo tradiziorik gabe, Idatziz landugabea zen hizkuntzan itzulpenak egiten hastea izan zen. Beste lan batzuk ere baditu:
Kalendrera
eta Abc Edo Christi­noen instructionea
. Hauen gaia ere erlijoa da.

9. Zein izan zen Joannes Leizarragaren lana? Eta bere helburua? Esan Mendea, lekua, lana, gaia

XVI. Mendeko Ipar EHko, hau da, Lapurdiko apaiz honek 3 lan idatzi zituen:
Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria
, Kalendreraeta Abc Edo Christi­noen instructionea
. Gaia erlijioa da denetan.Lanik nagusiena Testamentu Berria izan zen, Eta Joannes Leizarragaren helburua dotrina protestantea Nafarroako Erresumatik zabaltzea izan zen, horretarako Nafarroako erreginak Testamentu Berria Itzultzeko eskatu ziolako (erreginak, Kalbinen eraginez protestante Bihurtu ondoren, bere lurraldeetan dotrina hori zabaldu nahi izan Baitzuen).Beraz, Leizarragak herrialde Guztietan ulergarri izateko euskara batu antzeko zerbait asmatu behar Izan zuen. Horretarako, lapurtera aukeratu zuen, zuberera eta Be­he-nafarrerazko aditz eta hitzez osatua. Baina atera zitzaion Hizkuntza jasoegia zenez, jende gutxik ulertu zuen.Leizarragaren ia lan guztia Itzulpena da, eta bere meritua inongo eredu edo tradiziorik gabe, Idatziz landugabea zen hizkuntzan itzulpenak egiten hastea izan zen.

10. Zer zen “Sarako eskola”? Esan honetaz dakigun guztia. Esan Mendea, lekua, idazleak, lanak, gaia

“Sarako Eskola” XVII. Mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat Zen. Idazle hauek apaizak izan ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular Eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan Ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.Pedro Axularrek Gero Liburua idatzi zuen. Bere gaia erlijioa da.

12. Nor izan zen Pedro Axular? Azaldu guztia, esan mendea, lekua, lana, Gaia

Pedro Axular Ipar EHko Lapurdiko XVII. Mendeko apaiza izan zen. Apaiz hau “Sarako eskola”ko partaiderik garrantzitsuena izan zen, eta Gero Liburua idatzi zuen; bere gaia erlijioa da.“Sarako eskola” XVII. Mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat Izan zen. Idazle hauek apaizak ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri ziren, baina Garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.

14. Noren eskutik sortu zen euskal antzerkigintza? Zein mendetan? Non?


Euskal Antzerkigintza

XVIII. Mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe
Peñafloridako kondearen eskutik.

15. Zer dakizu XVIII. Mendean Ipar Euskal Herrian izan zen literatura Produkzioari buruz? Idazleak, lanak

Ipar Euskal Herrian, XVIII. Mendean, Utrech-eko ituna sinatu ostean, Ekonomiak behera egin zuen eta literatura emaitza moteldu egin zen; Baina honek ez du esan nahi lanik argitaratu ez zenik. Aipatzekoa da XVII eta XVIII. Mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa); Mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina Euskaraz. Garai honetan, gramatika eta hiztegi ugari egin ziren, eta Horretan ibili zen Joannes Etxeberri Sarakoa bera ere.

Entradas relacionadas: