Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,52 KB

Jon Mirande


Bizitza

Jon Mirande Aiphasorho 1925eko azaroaren 10ean jaio zen Parisen. XX.

mendeko euskal Idazle eta olerkari esanguratsuenetakoa izan zen.

Batxilergoa Ikasi eta gero, 1944an

Frantziako


Finantza


Ministerioan hasi zen itzultzaile Lanetan, eta ogibide bera bizitza osoan mantendu eta gorrotatuko Zuen. Ez zuen inoiz lanpostuan gora igotzeko asmorik azaldu, eta bere Aisia literaturari eta bidaiatzeari eskaintzen zion.

Gurasoek Parisera Ailegatu zirenean apenas zekiten frantsesez; Mirandek ordea, ez zuen Euskara ama-hizkuntza moduan ikasi. Hogei urterekin hartu zuen Euskara ikasteko erabakia, eta harrez geroztik gurasoekin beti zubereraz Mintzatu zen; euskalki gehienak landu zituen, eta batuaren Defendatzailea izan zen. Bere lehen idazlana 1948koa Da, eta Gernika Aldizkarian agertu zen.

1956an


Arantzazuko Santutegian


Euskaltzaindiak Antolatu zuen Gerraosteko Lehen batzarrean esku hartu zuen.
1962an Euskaltzain oso izendatzeko proposamena egin zuten Aingeru Irigarai, Federiko Krutwig, Koldo Mitxelena eta Luis Villasantek, baina Piarres Lafittek kontrako Iritzia izan zuen, harreman ona ez zutelako. Horregatik, ez zen Aurrera atera. Hogei bat hizkuntza zekizkien, eta haietako anitzetan Literatura-lanak argitaratu zituen.

Pentsakera

Nabaria Da Nietzsche, Oswald Spengler eta Arthur Schopenhauerren Eragina bere pentsamenduan. Eskuin zein ezkerreko abertzaletasunak Gogor kritikatu zituen, biek ala biek moral judu-kristauaren Iturrietatik edaten zutela uste baitzuen. Bere ustez euskaldunaren Jatorrizko izpiritua askea eta indartsua da. Miranderen iritziz Euskaldun jendeak izpiritua zeharo ahulduta dauka moral Judu-kristauaren eta demokraziaren erruz, eta antzinako izpiritu Bortitza berreskuratu beharra dauka bizirik iraungo badu. Soilik Horrela lortuko omen dute euskaldunek Euskal Herriaren benetako Independentzia;
demokraziaren Bidez ez omen da askatasunik lortuko.
Marxismoa Ere bere erasoen jomuga zen, bere irudikoz kristautasunaren beste Aldaera bat besterik ez baitzen. Ideia nazional-sozialistak Bereganatu zituen eta ez zuen inoiz bere arrazismoa ezkutatu.

Abertzale Erradikala zen, baina haren ideiak zirela eta, baztertua izan zen Abertzaleen artean ere. Paris urrun hartatik, Euskal Herriko Nazionalismo klerikala zein marxista gaitzesten zituen. Eskuineko Euskaltzaleek ezin zuten eraman bere testuetako erotismo gordina; Ezkerrekoek, berriz, ideia tradizionalei eta ohiturazko Nazionalismoari eginiko kritikak begi onez ikusten bazituzten ere, Printzipio nazi-faxista eta antikomunista haiek guztiz baztertzen Zituzten.


Entradas relacionadas: