Euskal herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,25 KB

1.- Zer faktorei esker hasi zen industrializazioa Bizkaian? Euskal  nazionalismo eta sozialismoa ideologia sorreraren eraginik?  ondoriorik?

Bizkaian, bi alderdi garrantzitsuei esker hasi zen industrializatzen Ibaizabal ingurunea: meatzeak kalitate handikoak ziren eta portuak oso gertu zeudenez, ez zen garestia esportatzea. Ingalaterran esportatzen ziren, batez ere, meak. Bilboko burgesiak garrantzitsuak izaten ziren industrializazio-prozesuetan, fabrika zaharkituak kendu eta metalurgia eta siderurgia fabrika modernoak jarri baitzituztelako. 1840an, Boluetako Santa Ana metalurgia-fabrika sortu zen eta antzina burdinola bat izan zen. Handik gutxira, Ybarra anaiek lehendabiziko siderurgia fabrika sortu zuten “La Merced” izenekoa. Fabrika horrez gain, Karmengo fabrika ere sortu zuten. Urte hartan, Bessemer-bihurgailua sortu zen, burdina ez fosforikoa behar zuen eta Bizkaiko meatzeetan asko zegoenez, lurralde horren industria zabaldu zen. Industria zabaldu egin zenean, atzerriko kapital asko agertu eta konpainia ugari sortu ziren, burdingaia ustiatzeko. Francisco de la Rivasek enpresa bat egin zuen, Txabarrik beste bat eta Ybarra anaiek beste bat, orduan, geroago, hiru enpresa horiek bat egin zuten eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu zen. Metalurgia asko indartu zen, baina trenbidearen sektorea hazi zen gehien, trenbideak eraikin baitzituztelako lurralde osoan zehar. Banku sektoreak hazi ziren, zenbait banku garrantzitsu sortu zirelako: Bilbao bankua, balore burtsa eta Bizkaiko bankua. Halaber, ontzigintza indartu zen, euskaldunak ontziola sortu zituztelako.


Nazionalismoan, karlisten porrotaren eta foru sistemaren deuseztapenaren garaian, aldaketa ekonomiko eta sozial handiak ari ziren gertatzen Euskadin eta egoera horren eragin sakona Sabin Arana izan zen. Euskal gizarte landatarra, tradizionala eta kontserbadorea, mugimendu erradikala jarri zen abian, antzinako balioak defendatzeko. Horretarako, Espainiako estatuari berezitako “unibertsoa” sortu zen eta “Euzkadi” sortu zen, lurralde horretako historia, hizkuntza berezia “euskara” eta arraza zituela defendatzen zuen. Aranaren ildoari jarraituz, sortu zen Euskal Alderdi Jertzalea. Pixkanaka, Aranaren joera moderatuagoa izaten zen eta hauteskundeetan emaitza onak izaten ziren; baina gaixotasun larri batez hil zen eta nazionalismoak aurrerapausoak egiten zuen eta Eusko Gaztedia eta batzokiak sortu zituzten.

Sozialismoan hazkunde azkarra izan zuen, gizarte-egoeragatik oso lan baldintza gogortsuak eta meatzaritza kopuru izugarria. Eusko sozialismoaren buruzagia Facundo Perezagua izan zen eta Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen. Sozialismoan lurraldeetara hedatzen saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. Gipuzkoan herrialde batzuk errotu ziren eta Eibarren, lehen aldiz, zinegotzi bat lortu zuten Bilbon eta 1900. Urteko hauteskundeetan, lau lortu zuten. Emaitza on horiek bide bat eman zion urte horretara Bizkaiko Federazio sozialista eratzeko.

Ondoriorik aipagarrienak izan ziren: nazionalismoan, Eusko Gaztedia eta batzokiak sortu ziren, baina barne-gatazkak etengabeak izaten ziren eta sektore erradikalenak banandu ziren. Sozialismoan langile mugimenduen manifestazio eta greba asko sustatu zirela.


2 Zer suposatu zuen Euskal lurraldeentzat  1872-1876 bitartean emandako hirugarren karlistadaren amaierak?

Gerraren amaierak mendeetan indarrean egondako foru sistema bertan behera geratu zen. Gobernuak onartutako 1876ko urtarrilaren 21eko legearen bidez, foruak deuseztatu ziren, Euskal Probintzietan nahitaezko soldadutza ezarri zen, gobernadore zibilak sortu ziren eta Espainiako kode zibila eta penala aplikatu ziren. Geroago, Batzar Nagusiak kendu eta haien ordez Probintzia Diputazioak eratu zituzten. 1876ko legeak Espainiako Ogasunari ekarpenak egindako betebeharrak ezarri ziren Euskal Probintziei. Horretarako, gobernadoreak eta diputazioek kontzertu ekonomiko sistema eratu zuten. Haren bidez, kupoa ezarri zuten, hau da, estatuari urtero eman beharreko diru kopuru jakin bat. Diputazioek biltzen zuten, zergen bidez, eta horrez gain, soberan geratzen zen diruarekin erabiltzen zuten inbertsioak egiteko, ordena publikoari eusteko neurriak hartzeko, etab…

3-Azaldu Berrezarkuntza sistema politikoaren mekanismoak: Alderdien sistema, Turnismoa eta Hauteskunde iruzurra

Bi alderdi sistema inposatu ziren: Alderdi Kontserbadorea eta Liberala. Bi alderdi horien ideologia ez zegoen oso zehaztatuta, Cánovasen alderdia kontserbadoreagoa zen eta haren ikuspegia garai bateko moderatuen eta Batasun Liberalen ideologiaren antzekoa zen. Sagastaren ikuspegia hurbilago zegoen progresismoaren ideologiatik. Baziren beste alderdi batzuk: Muñoz Zorrillaren errepublikano erradikalak, Emilio Castelarren unitarioak eta PI I Margallen federalak. Eskuinean karlismoa zegoen, banatuta, sistematik baztertuta zeuden langile oinarri mugimenduak, bai sozialista, bai anarkista, eta aldi horretan joan ziren sortuz mugimendu nazionalistak.


Turnismoa edo txandakatze baketsua funtsezko elementua izan zen Berrezarkuntzako sisteman. Sagastak erregeari eskatu zionean uzteko gobernua bere alderdiaren esku, Cánovasen alderdiarekin txandakatzeko. Erregeak onartu zuen eta txandakatze baketsuaren aurrekaria ezarri zuen, horrela, altxamendu eta matxinaden arriskua murriztu zen. Alfontso XII. Aren aldeko bi alderdiak boterean txandakatzeko, haustekundeetako-prozesua manipulatu, beraz, erabateko iruzurra izaten zen, horregatik, demokrazia formal hutsa edo demokraziarik gabeko sistema liberala izaten zen.

Hauek izan ziren ezartzeko urratsak: erregeak sistemako bi alderdi handietako bati dei egiten zuen gobernatzeko, horregatik, lehenengo urratsa Koroaren babesa izan zen. Berrezarkuntzako sistema parlamentarioa zenez, beharrezkoa zen gobernu berriak Gorteen babesa izatea. Horretarako, erregeak Gorteak desegin eta hauteskundeetarako deiak egiten zuen, hauteskundeak manipulatu eta erabat behar zuen alderdi gehiengoa lortzen zuen. Txandakatzea Maria Kristinaren erregeordealdian sendotu zen eta El Pardoko Itunaren ostean. Itun hori Cánovas, Sagastak eta erregeordeak egin zuten, monarkia ziurtatzeko.Hauteskunde-iruzurra hauteskundeetako emaitzak erabakitzeko, estatuari egitura zentralizatua baliatuta, Gobernazio-Ministerioak lauki-sarea egiten zuen, geroago, probintzietan negoziatzen zen zein izango zen barruti bakoitzeko hautagaiak. Ondoren, gobernadore zibilak arduratzen ziren hautesleak kontrolatzeaz, aldez aurretik izendatutako hautagaiak aldeko botoa eman zezaten. Horretarako, gobernadore horiek izendatutako alkateei zenbait jarraibide ematen zizkieten, gainera, tokiko kazikeen laguntza ere eman zuten. Prozesu hori ez bazen aukeratutako hautagaia izan, ohikoa zen aktak manipulatzea (putxerazo). Azken hitza gobernua zuen eta akta baten emaitza horren aldekoa ez bazen, baliogabetu egiten zuten. 1890ko hauteskundeetako legearen bidez, gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen. 25 urtetik gorako gizonek eman zuten boto-eskubidea eta hautesleen kopurua 5 milioira arte handitu zen.

4.Zer faktorei esker hasi zen industrializazioa Euskal Herrian? Euskal  gizartean ondoriorik?

Gipuzkoako industrializazio-prozesua askoz motelagoa izan zen eta bi sektore nagusi izan zituen: papergintza eta ehungintza. Paper-fabrikak asko ugaritu ziren, teknologia berriei esker, horrez gain, 19 enpresak bat egin eta La Papelera Española sozietatea sortu zen. Ehungintza ere asko hazi zen garai hartan, Tolosan batez ere, eta Hernanira eta Errenteriara zabaldu zen. 25 fabrika baino gehiagotan lantzen zuten kotoia, artilea eta zeta. Horrez gain, beste zenbait sektore ere indartu ziren Gipuzkoan, batez ere, zementua, tresnak eta elikagaiak egiten zituztenak. Beasaingo “La maquinista güipuzcoana” sozietateak ere garrantzi handia izan zuen. Trenbideko materialak eta bagoiak eraikitzen zituztelako. Eibarren, armagintza tradizioak ez zuen indarrik galdu eta enpresa berriak sortu ziren eta Orbea anaiek lan handia egin zuten. Azkenik, finantza-sektorea ere hedatzen hazi zen, Banco Güipuzcoana bankua. Araban nekazaritza jarduerek izan zuten garrantzi handiena, batez ere, zerealen eta ardoaren ekoizpenak. Enpresa elektriko txiki batzuk sortu ziren eta bankuen sektorea ere hedatzen hasi zen, adibidez, Banco de Vitoria bankua. Heraclio Fournier enpresaburua Euskadiko hiriburura iritsi zen. Estanpazio litografikoko lantegi bat sortu zuen eta espainiar karta sorta asmatu zuen. ///Euskal gizartea nekazaria eta tradizionala izan zen batez ere. Hala ere, baziren zenbait hiri eta horien ekonomia-uharte modukoak ziren; beste eremuetan baino askoz azkarrago onartzen zituzten ideia berriak, aldaketak eta berrikuntzak. Industria Iraultza sortu zenean, gizarte-egitura nagusiak aldatu eta klase gizarte bat osatu zen. Burgesiak zuzendu zuen modernizazio-prozesua. Horrez gain, exodo handi bat sortu zen nekazaritza-eremuetatik hirietara.


5.- Azaldu itzazu Berrezarkuntzako sistemaren oinarriak: Konstituzioa, Monarkia eta oinarri sozial eta politikoak

Berrezarkuntzako sistemaren oinarriak hiru ziren: 1876ko konstituzioa, Monarkia eta oinarri sozial eta politikoak (Kazikismoa).1876ko konstituzioa izan da Espainiako historia garaikidean indarrean denbora gehienez egon dena. Urte horretan, Primo de Rivera jeneralak diktadura ezarri eta konstituzio hori bertan behera utzi zuen. Testu laburra da: 89 artikulu besterik ez ditu. Testua lantzeko modua agerian jarri zen abiapuntuko ideia: ituna; horri esker, iraun zuen. Baina ez zen oso zehatza, horrenbestez, garrantzi handiko alderdi batzuk gobernatzen zuen alderdiaren esku geratu ziren. Konstituzio honen ezaugarri nagusiak hauek ziren: Erregearen eta Gortearen subiranotasuna, sufragio-eskubidea arautu gabe geratu zen, ez baitzen zehaztu botoa emateko sistema. Bi hauteskunde-legeren bidez definitu zen eskubide hori, erlijioaren auziak eztabaida handia sortu zuen. Estatua konfesionala zela aldarrikatu zen. Horrenbestez, erlijio-askatasuna ezarri zen.

Monarkia konstituzioa idatzi zutenen eta Canovasen ustez, monarkia ez zen gobernu mota bat soilik, Espainiako estatuaren muina baizik eta monarkia estatua bera zen, ez haren ordezkaritza. Hiru funtzio zituen: jarraitasun-historikoaren adierazlea, iraultza liberaletik eratorritako ordena sozialaren bermea zen eta erregea sistemaren euskarria zen, beste modu batean esanda, errege-soldadutza zen, hau da, prestakuntza militarra zuena eta armadako agintari gorena zena.


Oinarri sozialetan eta politikoan (Kazikismoa) berrezarkuntzako sisteman patronatuzko harremanetan oinarritzen zen, ugazabaren eta haren bezeroen arteko harremanetan. Harreman-sare horiek arlo guztietan izan zuten eragina. Politikan, bezeroen eta babesa bilatzen zuten: Madrilgo goi-karguak, probintzietako gobernadore zibilak eta herrietako edo barruti judizialetako kazikeak izan ziren ardatz nagusiak. Hiru talde horiek, nork bere esparruan, mesedeak egiten zituen hala nola postuak emateko edo zuzenean diruz-ordaintzea. Demokraziarik gabeko sistema parlamentarioetan, klientelismoa eta populismoa baliatzen zituzten, herritar arruntek politikan parte har zezaten.


6..- Zer elementu osatzen zuten Sabin Aranaren ikusmoldea?

Nazionalismoan, karlisten porrotaren eta foru sistemaren deuseztapenaren garaian, aldaketa ekonomiko eta sozial handiak ari ziren gertatzen Euskadin eta egoera horren eragin sakona Sabin Arana izan zen. Euskal gizarte landatarra, tradizionala eta kontserbadorea, mugimendu erradikala jarri zen abian, antzinako balioak defendatzeko. Horretarako, Espainiako estatuari berezitako “unibertsoa” sortu zen eta “Euzkadi” sortu zen, lurralde horretako historia, hizkuntza berezia “euskara” eta arraza zituela defendatzen zuen. Aranaren ildoari jarraituz, sortu zen Euskal Alderdi Jertzalea. Pixkanaka, Aranaren joera moderatuagoa izaten zen eta hauteskundeetan emaitza onak izaten ziren; baina gaixotasun larri batez hil zen eta nazionalismoak aurrerapausoak egiten zuen eta Eusko Gaztedia eta batzokiak sortu zituzten.


7-Iraultza loriatsuaren 0ndorioz sortutako konstituzioaren ezaugarriak azaldu

Lehenik eta behin, Prim hil egin zuten Madrilen, horregatik, Amadeo Savoiakoa hautatu zuten errege. Baina beraren erregealdia oso zaila izan zela esaten dute, zeren eta berehala armadako goi agintariek eta aristokraziak mespretxuzko eta axolagabekeriazko jarrera hartu zuten errege berriarekiko. Gainera, arazo politiko eta nagusietako bat Amadeoren aldeko alderdietan gertatutako barne-banaketa izan zen. Banaketa horrek agerian jartzen zuen bizitza politikoan pertsonalismoa eta alderdibitasuna zirela nagusi. Bi joera sortu ziren: kontserbadorea, Sagasta buru zela, konstituzionalista esaten zitzaien eta Serranoren unionisten babesa izan zuten, erreformista, Ruiz Zorrilla buru zela, erradikal esaten zitzaien eta haiekin bat egin zuten zinbrioiek alderdi demokratatik banandutakoak ziren. Bestalde, Parisko komunaren eraginez eta I. Internazionalaren printzipioak Espainian hedatzearen ondorioz, asaldura soziopolitiko handia sortu zen. Sagasta beldur zen proletarioek iraultza egingo ote zuten eta errepresio-neurriak hartu zituen langile-erakundeen aurka. Errepublikano federalen aurkaritzak ere areagotu egin zuen ezengonkortasun politiko eta soziala. Beste arazo batzuk ere sortu ziren, beste altxamendu karlista bat eta Kubako gerra. Armadaren ezinegona ere areagotu egin zen, Hidalgo jeneralak hasieran artilleria berrantolatzeko dekretua sinatzeari ezezkoa eman bazion, kongresuak babestu ostean, sinatu egin zuen eta 1873an, uko egin zion koroari. Azkenik, nobleziaren eta Madrilgo goi klaseen desadostasuna baliatuta, Canovasek alderdi alfontsinoaren eraketa sustatu zuen, Elisabet II.Aren seme Alfontso XII. Aren alde egiteko.


8-Amadeo Savoiakoaren erregealdi zaila izan zela esaten da. Zergaitik? Zer arazo izan zituen?

1868ko irailaren 19an Topete almiranteak, Prim eta Serrano jeneralekin batera Cádizen altxatu zen eta zibilei laguntza eskaera luzatu. Batzorde iraultzaileak osatu ziren nonahi eta iraultzak, ia odol isurketarik gabe, arrakasta izan zuen. Isabel II.Ak frantziara ihes egin zuen.

1868-1875 urte tarte hau ezinbestekoa da historia garaikidea ulertzeko, gizarte zibilaren garaipena suposatu baitzuen.

Behin-behineko gobernua (Unión Liberal eta aurrerakoiek) eratu eta lehen lana Konstituzio berria idaztea zen, 1869ko Konstituzioa. Bertan nazio-subiranotasunaren printzipioa eta aginte-banaketa jaso ziren, eta hainbat gizabanako eskubide. Sufragio unibertsala ere jaso zen. Estatuaren izaera monarkia demokratikoa zen, bi ganberako gorteekin eta Gobernuak aginte betearazlea zeukan.

Erregea faltan zegoen Estatua eta 1870eko urrian Savoiako Amadeo aukeratu zen errege berri bezala gorteetan eta Prim zelarik bere babesle nagusia. Laster azken hau tiroz hil zuten eta Amadeo nolabaiteko babesik gabe gelditu zen. Berehala indar monarkiko tradizionalen oposizioa, karlismoarekin batera eta Cánovas del Castillok sustatutako alfontsotar alderdi berria gauzak oso zailak jarri zizkion erregeari. Honi, krisiak eragindako langileen asaldadura eta kolonietako arazoak gehitzen badizkiogu, laster uler daiteke proiektuaren porrota. 1873ean Amadeok abdikatu egin zuen.

Entradas relacionadas: