Euskal Herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,12 KB

E.H-ko industrializazioa ezaugarri hauetan laburtu (8):

  • Europarekiko berantiarra, Espainia mailan aurreratuta, Espaniagoa oraindik berantiarragoa.

  • Bizkaiaren nagusitasuna, Euskal lurraldeetatik lehenago industrializatu zena eta industria gehien zituena Bizkaia, horregatik nagusitasuna.

  • Industria mota → Siderurgiaren garrantzia, Altos Hornos...

  • Merkatua, Espainian zeukaten. EH-n egindakoa Espainian saldu.

  • Burges taldeek bultzaturikoa, dirudunek bultzatutako industriak, industria horiek burges taldeenak ziren.

  • Bi  eredu: Gipuzkoa eta Bizkaiakoa

  • Gorabeherak izan zituen, asko ekoizten bazen asko saldu, baina beste batzuetan, prezioengatik ez zuten asko saltzen, eta horregatik gorabeherak.

  • Eskulana: Kanpotarren garrantzia. Kanpotik iritsitako eskulanak garrantzia; Andaluzia, Galizia, Extremadura...

Honekin baiezta daiteke, Euskal bi lurralde horietan, nekazal gizarte bat izatetik, gizarte eta ekonomia industriala izatera pasatu ziren. Baina bi eredu desberdin bereiztu behar dira: Bizkaia eta Gipuzkoakoa.

BIZKAIAKO eredua: → Ezaugarriak

Lurralde horretan bazegoen burnia lantzeko tradizioa (ontziolak, eta gero Aro Modernoan zeharroletan, hauek tamainu erraldoikoak). B. Handira burni mea esportatuz kapitala lortzen zuten. Bultzakada handia 1841ean, aduanak kostara eramandakoan eta Labe garaiak eraikitzerakoan. Azken hauetan ikatza (Asturias, geroago ikatz inglesa) eta Burni mea (Bizkaian) erabili. Labe garai hauek eraikitzea batez ere atzerritarrek, eta burges bizkaitarrek bultzatu zuten eta Nerbioi itsasadarrean kokatu ziren. Siderurgia enpresak, bizkaitarrek zein frantsesek sortu.


Garatutako sektorea: Siderurgia. Hasieran kapital falta zegoen, baina gero esportazioekin diru pilaketa egin zen (1860. Hamarkadan, bizkaitarrak batez ere). Esportazioak gero eta ugariagoak izaten hasi ziren, eta kapital gehiago lortzen hasi ziren. Burges bizkaitarrak babesa eskatu kanpoko produktuetatik (babesa eskatzeari, protekzionismoa deritzo) eta lortu zuten, adib.: trenbidea eraikitzen ari zirenak zeukaten muga zergen salbuespena kentzea lortu zuten.  Gobernuak babesa ematea lortu zuten bizkaitarrek.


Garraiobide egitura zegoen; portuak (Bilbon sortutako portu berria), trenak. Prozesu guzti horrek bere ondorioak ekarri zituen, heriotz tasaren igoera arrazoi batzuegatik: birikietako gaixotasunak, higiene falta, elikadura eskasa, lan saio luze eta gogorrak...

Nolanahi, XX. Mendearen hasieran hobekuntzak eman ziren, Ospitalak eraikiz (honek garrantzia handia) eta gaixotasunei aurre egin zieten botikekin zein txertoekin. Garai honetan eta industrializazio prozesu horrekin lotuta nazionalismoaren eta langile mugimenduaren garapena eman zen Bizkaian.


GIPUZKOAKO eredua: → Ezaugarriak

Bizkaian baino beranduago garatu zen, XIX. Mende amaieran. XX. Mendean bizkortu zen prozesu industrial hau.


Sektore nagusiak: metalurgia eta papergintza

  • Metalurgia: Sektore garrantzitsuena, enpresa eta jende gehiago metalurgian papergintzan baino. Deba arroan kokatuta bereziki, baina hemen bakarrik ez. Aintzinako burdinolak modernizatu ziren. Diru pribatua erabiltzen zuten. Adb.: Union Cerrajera, Eibarko arma fabrikak...

  • Papergintza: 1841ean sortu zen La esperanza fabrika (Tolosan), hau salbuespena da, beste ia denak XX. Mendean. Beranduago gehitu ziren industria gehiago adb. “Papelera Española” 1902an. Oria ibaiaren inguruan ezarri ziren hauetako fabrika batzuk, adb. “Papelera de Oria” 1931an. Mende amaieran asko desagertu ziren krisiak jota.

Orokorrean enpresa txikiak izan ohi ziren, enpresa metalurgiko batzuk 4,6,8,10 langileko enpresak, baina bazeuden beste enpresa batzuk 1000 langiletik gorakoak. Sakabanatuta egoten ziren probintzian zehar, zonalde desberdinetan kokatzen joan ziren industriak, ibaien inguruan. Sektore desberdinak garatu ziren, metalurgia, papergintza edota oihalgintza esaterako.


INDUSTRIALIZAZIOAK EKARRITAKO GIZARTE ONDORIOAK:

Gizarte estamentalaren desagerpena eta klase gizartearen finkapena, honela bereiztu 3 klase sozial:

  • Goi mailakoak: Botere ekonomiko eta politikoa. Ideologia kontserbadorea. Botere politikoa hauek zuten. Indar demokraten aurkakoak ziren. Taldeak: Noblezia; titulua zein dirua zuten (titulua heredatu dutelako dute, baina horrek ez diote pribilegiorik ematen, eta dirua aberatsak zirelako zuten). Pribilegiorik ez.   Goi burgesia; Titulurik ez, dirua bai. Hauek noblezia imitatu. Bankari, finantziari, lur jabe handi. Adib.: oligarkia euskalduna.

  • Erdi mailakoak: Talde heterogeneoa. Funtzionario, sendagile… Errepublikarrak edo liberalak edo kontserbadoreak. Talde honetatik bultzatu zen euskal nazionalismoa

  • Behe mailakoak: Talde kopurutsuena Bizkaian, baina Espainian ez hainbeste. Bizi maila eskasena zutenak hauek ziren. Bereiztu Landa eremukoak (Desamortizazioak kaltetu, askok Bizkaiara emigratu, Jauntxokeriak kaltetu, jauntxoek esaten dutenaren menpe, analfabeto kopuru altua. Anarkismora asko gerturatu ziren, beraien egoera horretatik ateratzeko asmoz,  langile mugimenduak egin batez ere anarkismora sumatu ziren) eta Hirietako langileak (Morroi, industrietako langile, dendari…, Lan baldintza kaskarrak zituzten, Lana bai gizon zein emakumea zein umeak egiten zuten, eta XIX. Mendera arte nagusiei men egin, baina ondoren langile mugimenduak sortu, sindikalismoa hain zuzen ere).


Ondorio demografikoak: hazkunde motela, jende pilaketak (leku gutxian jende asko), higiene faltak, elikadura pobreak… zirela eta. Horretaz gain, lan baldintzek heriotz ugari ekarri. Egoera hau oso nabarmena Bizkaian (bai meatzaritzan zein siderurgian lanean ari zen kolektiboan). Egoera hau hobetu zen XIX. Mendean ospitalak eraikitzerakoan, ur zerbitzuak hobetzean, gaixotasunak kontrolatzerakoan → honek heriotzak jaistea ekarri baitzuen.


Ondorio sozio-politiko-ekonomikoak: Langile mugimenduen sorrera eta finkapena eta Euskal nazionalismoaren sorrera Bizkaian.

Entradas relacionadas: