Euskal herriko industrializazioa eta haren gizarte ondorioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,94 KB

 

EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK (1875-1923)

  1. Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoari eta protekzionismoari buruz

  2. Vicente Blasco Ibañezen el intruso eleberriaren pasartea.

Garaiko gizarte eta ekonomian eragina izan zuten; kolonien galerak, gerrak eta liberalismoaren finkapenak. Ekonomian industrializazio berantiarra zegoen Europarekiko. Demografiaren hazkunde motelak, hirigintzaren bizkortzea ekarri zuen, hirietara nekazariak heldu ziren lan bila, nekazal exodoa eman zen.


Ekonomian aldaketak eman ziren. Hasteko, nekazaritzari dagokionez, lur sail gehiago lantzen zirenez produkzioa igo egin zen.
Industrializazioa
ematen hasi zen, kostaldeko probintziatan batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoan; siderurgia, meatzaritza,oihalgintza… produktuak makinek sortzen zuten. Liberalismoa, aduanak, trenbideak eta protekzionismoa ezartzeak, meatzaritzari laguntza ekarri zion, aduanekin dirua irabazten baitzuten, eta trenbideekin denbora aurreztu. Trenbideei esker ere, gauzak leku gehiagotara eraman zitzaketen, eta leku gehiagotatik ere etorriko ziren. Garraioan ere hobekuntza handiak egon ziren, batez ere trenbidea hazterakoan, gainera baporezko barkuen sorrera ere eman zen. Azkenik, bankuak ere sortu ziren, dirua gorde eta prestamoak emateko, artean Banco de Bilbao, eta  Banco Santander sortu ziren.


Beraz Espainian aldaketa handiak eman ziren, baina Europarekiko berandu, beraz ez zegoen egoera onean.


Euskal herriko industrializazioak, zortzi ezaugarri izan zituen, eta horiekin, bi euskal lurralde nekazal gizarte izatetik gizarte eta ekonomia industrialera izatera pasa ziren. Euskal Herria, Europarekiko berantiarra zen, baina ez Espainiarekiko, esportazioekin diru pilaketak izan ziren. Bizkaian tradizioa zegoenez, lehenago hasi zen industrializatzen eta baita gehiago ere, horrela nagusitzen. Siderurgiak garrantzia hartu zuen, eta Espainiako merkatu bertan zegoen, hau da, Espainiak erositakoa bertan saltzen zen. Beste ezaugarrietako bat, industria hau burges taldeek bultzaturikoa izan zela da. Bi industria eremu eredu zeude, Bizkaiakoa eta Gipuzkoakoa; biek gorabeherak izan zituzten, batzuetan asko egin eta gutxi saltzen zuten eta beste batzuetan alderantziz, imigrazioa ere ekarri zuen, eskulanetarako euskaldun jendearekin ez baitzen nahikoa.


Aurretik aipatutako bi ereduak desberdindu egin behar dira; lehenengo Bizkaiakoan, siderurgia eta meatzaritza ziren nagusi. Lurralde horretan burdina lantzeko tradizioa zegoen erdi arotik, bai ontziolak eta baita zeharrolak ere. Nahiz eta,Britania Handira, burni mea exportatuz lortzen zuten kapitala, bultzakada handiena 1841.Urtean izan zuen, aduanak kostara eramaterakoan eta labe garaiak eraikitzean; hasiera batean Bizkaian, burni mea erabiltzen zuten, baina gerora ikatz ingelesa erabiltzen hasi ziren. Atzerritarrek eta burges bizkaitarrek eman zioten Bizakaiari aipatutako bultzakada, batez ere Nerbioi itsasadarrean, ezkerraldean industriak sortuz eta eskuinaldean berriz aberatsen etxebizitzak; adibide garbi bat da Santa Ana Boluetakoa, Ibarran.  Hasieran esan bezala, siderurgia nagusienetarikoa izan zen, azken finean, asko garatu zen sektorea izan zen. Hasiera batean, kapital falta zegoen, baina gero Esparterorekin diru pilaketa eman zen 1860ko hamarkadan. Burges bizkaitarrek eskatutako protekzionismoari esker bizkaiko industriak aurrera egitea lortu zuen, besteak beste, trenbidea eraikitzen ari ziren muga zergen salbuespena kentzea lortu baizuten. Baina trenbidea sortzeaz gain, portuak ere aurrerapen handiak izan zituzten.


Prozesu guzti honek, langileen pilaketa ekarri zuen; manufakturetan inoiz baino pertsona gehiago zeuden lanean. Pertsona hauek nekazal eremuetatik etorri ziren; nekazal exodoa. Baina, manufakturetara iristeaz gain, lurretara ere iritsi ziren,eta bertako etxeak ez ziren merkeak, ondorioz etxeetan ere pilaketak eman ziren eta honek gaixotasunak ekarri zituen, batzuetan heriotz tasa handitzen zen. Gaixotasun horiek, infekzioak, biriketako gaixotasunak, higiene falta, elikadura urria, lan saio luze eta gogorrak, eta jendearen pilaketaren ondorio izaten ziren.


Nolanahi, XX.Mende hasieran hobekuntzak eman ziren, ospitalak eraiki ziren eta gaixotasunei aurre egiteko botikak asmatu ziren. Aparte, garai honetan eta industrializazio prozesuarekin lotuta nazionalismoaren eta langile mugimenduen gorapena ere eman zen Bizkaian.


Bigarren eredua, Gipuzkoakoa, Bizaiakoa baino beranduago eman zen, XIX.Mende amaieran.; eta bestean ez bezala, bertako sektore nagusiak, metalurgia eta papergintza izan ziren. Bietatik metalurgia izan zen sektore garrantzitsuena, Deba arroan bereziki. ANtzinako burdinolak modernizatu zituzten, beraz bertan ere tradizioa zegoen. Horretarako, diru pribatua erabili zuten, bi enpresa garrantzitsu Union Cerrajera  eta Eibarko arma fabrika izan ziren. Papergintza bestalde, 1841ean sortu zen, adibidez La Esperanza FabrikaTolosan. Beranduago, 1902an beste zenbait sortu ziren, Papelera Española esaterako. 1931an Oria inguruan ere papelera batzuk sortu ziren, Papelera de Oria deiturikoak. Orokorrean enpresa txikiak izan ohi ziren, eta probintzian zehar sakabanatuta egoten ziren. Baina hauek bietaz aparte, oihalgintza ere garatu zen pixka bat, batez ere Bergaran, 10 enpresa baino gehiago egon ziren.


Kostako lurraldetan emandako industrializazioak, gizarte ondorioak ekarri zituen; gizarte estamentalaren desagerpena eta klase gizartearen finkapena eman zen esaterako. Hiru klase sozial desberdin bereiztu ziren; goi mailakoa, erdi mailakoa eta behe mailakoa. Goi mailakoak ondo bizi ziren, ideologiaz kontserbadoreak, botere politikoa zeukaten eta demokraten aurkakoak ziren; nobleziak eta goi burgesiak osatutako taldea zen, lehenengo horiek tituludun dirudun pribilegiatuak ziren, bigarrenak ordea titulu gabedun dirudunak ziren, noblezia imitatzen zutela esaten zute, eta bankari edo finantzieroak izan ohi ziren.


Bestalde, erdi mailakoak zeuden, hauek, goi mailakoak lez ondo bizi ziren, eta orokorrean burgesek osatutako taldea zen; hauek, ikasketadun pertsonak ziren eta nazionalismoa bultzatu zuten. Talde heterogeneoa zen, armadak, sendagileek…  osatzen baitzuten. Ez ziren ideologiaz berdinak, batzuk errepublikarrak, beste batzuk liberalak eta beste batzuk kontserbadoreak baitziren.


Azkenik behe mailakoak zeuden, bizi kalitate oso eskasa zeukaten, eta hiruretatik talde kopurutsuena zen. Bertan bi talde nagusi bereizten ziren, landa eremutakoak eta hirietako langileak
. Landa eremutako gehienak,nekazaritza eta abeltzaintzan egiten zuten lan desamortizazioak eta jauntxokeriak kaltetu zituen, eta askok Bizkaira emigratu behar izan zuten. Horrez gain, analfabeto kopurua oso altua zen eta asko anarkismora gerturatu ziren. Hirietako langile gehienak ordea, morroi, artisau industrietako langile edo dendariak izaten ziren; hauek ere lan baldintza kaxkarrak zituzten, baina lana bai gizonezko eta baita emakumezkoek ere egiten zuten. XIX.Mende arte nagusiei men egiten zien, baina ondoren langile mugimenduak sortu ziren. Bizkaian, klase honetako pertsona asko zeuden, Bilbo hiri oso industrializatua baitzen, dirua zeukaten, baina justu eta batzuek ezer ez.


Nahiz eta, klase desberdinetan banatua egon gizartea, legeen aurrean denak berdinak ziren; nobleak dirua zutenez, gobernura sartu zitezkeen, baina gizartean besteen berdinak ziren, hau ikusita, botere politiko eta ekonomikoa zutela ondoriozta daiteke.


Ondorio demografikoak ere egon ziren, artean, hazkunde motela, pilaketa, higiene faltak, elikadura pobreak, lan baldintza ekarri zituen heriotzak. Egoera hau oso nabarmena zen Bizkaian, (bai meatzaritza, zein siderurgian ari zen kolektiboan); baina, XX.Mendean hobetu egin zen, ospitaleak eraiki, ur zerbitzuak hobetu eta gaixotasunak kontrolatzerakoan, honek heriotza+ tasan izugarrizko beherakada ekarri baitzuen


Azkenik, ondorio sozio-politiko-ekonomikoak  zeuden; langile mugimenduen sorrera eta finkapena eman zen, eta baita euskal nazionalismoaren sorrera.


Entradas relacionadas: