Euskal Herriko ibaiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,06 KB

Euskal Herriko ibaiak:Ibaien erregimena baldintzatzen duten faktoreen artean, kokapen orografikoa eta faktore atmosferikoak nabarmentzen dira. Ibai erregimenen azterketan ibai bat jariatzen duen kantitatea kontutan hartzen duten elementuak erabiltzen dira, haietako batzuk emaria, aldakuntza estazionalak, uholdeak, uren etorriera eta arrastaketak dira.Euskal Herriko ibaiak bi isurialdeen artean banatzen dira, atlantiarra eta mediterranearra. Isurialdeen artean alde asko daude, hasteko oso disimetrikoak dira zeren eta euren banalerroa kostatik hurbil dagoelako eta mediterranear aldeko ibaiek ebro oinatzat dutelako. Euskal isurialdeak Espainiako kantabriar isurialdean kokatzen da eta Espainia osoriko ibairik erregularrenak izateagatik nabarmentzen dira, ibai hauek jasotzen dituzten prezipitazioak oso ugariak (1000mm baino gehiagokoak) eta oso erregularrak sirela eta. Beren ibaien artetik bidasoa eta nerbioia aipatu behar dira ipar isurialdean eta hegoaldean, aragoi( hueskako pirineoan jaioa eta hori dela eta euri elur erregimena duena), arga eta ega nabarmendu behar dira. Ipar isurialdeko ibaiek, galiziarrak edo asturiarrak ez bezala, ez dute agorraldirik jasaten prezipitazio falta ez daukatelako eta prezipitazioak anitzagoak eta urtean zehar banatuagoak direlako. Hazialdiak ez dira oso ugariak, eragiten dituzten fenomeno meteorologikoak klima ozeaniko ohikoak direlako.Bestalde, ibai hauek ur etorriera handiagokoak dira, eta horregaitik tamaina ezberdineko uholdeak sortu ditzaketen faktoreak ematen dira. Arrazoietako bat topografia da, desnibel handiak km gutxitan gainditzen dituzten isurialdeak dituena, uraren hedapena errazten

Entradas relacionadas: