Euskal Herriko ibaiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

 
Euskal Herriko ibaiak: Ibaien erregimena baldintzatzen duten faktoreen artean, kokapen orografikoa eta faktore atmosferikoak nabarmentzen dira. Ibai erregimenen azterketan kontutan hartu beharreko elementuak, emaria, aldakuntza estazionalak, uholdeak, uren etorriera eta arrastaketak dira. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdeen artean banatzen dira, atlantiarra eta mediterranearra. Isurialdeen artean alde asko daude, atlantiar banalerroa kostatik hurbil dagoelako eta mediterranear aldeko ibaiek ebro oinatzat dutelako. Euskal isurialdeak Espainiako kantabriar isurialdean kokatzen da eta Espainia osoriko ibairik erregularrenak izateagatik nabarmentzen dira, ibai hauek jasotzen dituzten prezipitazioak oso ugariak (1000mm baino gehiagokoak) eta oso erregularrak. Beren ibaien artetik bidasoa eta nerbioia aipatu behar dira ipar isurialdean eta hegoaldean, aragoi, arga eta ega nabarmendu behar dira. Ipar isurialdeko ibaiek, ez dute agorraldirik jasaten prezipitazio falta ez daukatelako eta prezipitazioak anitzagoak eta urtean zehar banatuagoak direlako. Hazialdiak ez dira oso ugariak, eragiten dituzten fenomeno meteorologikoak klima ozeaniko ohikoak direlako. Bestalde, ibai hauek ur etorriera handiagokoak dira, eta horregaitik tamaina ezberdineko uholdeak sortu ditzaketen faktoreak ematen dira. Arrazoietako bat topografia da, desnibel handiak km gutxitan gainditzen dituelako eta bestea, giza kokalekuak uharten inguruan, kokatuak egotea da. Eraikinak ibar naturalak murrizten joan dira, eta ibaiaren hazketa momentuan uholdeak sor daitezke. Uholde hauek neguan izaten dira normalean, prezipitazio gehiago egiten duenean. Ibai hauek, ur emari handikoak, erosio indar handia izaten dute. Ibai hauen erregimena euri eta euri-elur ozeanikoa da. Euskal mendien eta itsasertzaren arteko distantzia txikiak, ibai motzak sortzen ditu, ibai batzuetan faktore nibelak eragina du. Ur ibarrean behera, klima hezeak eta prezipitazioen ugaritasunak zonalde euritsuen adierazgarri den erregimen plubiala sortzen dute. Ibai motzak direla esan daiteke, eta luzeek, nerbioi izan ezik, ez dituzte 60km baino gehiago. Bidasoa eta Oria ur emari handikoak eta klimagatik erregularitate handikoak dira. Hego isurialdekoak luzeagoak dira, Ebroraino joaten baitira eta haran zabalagoak eratzen dituzte. Zenbat eta ekialdeago joan euren emariak hainbat eta handiagoak dira euren iturburua pirinioetan dituztelako. Hango ibaien erregimenak ezberdinak dira. Bayas, Zadorra eta Ayuda euri erregimen ozeaniar barrualdekoa dute, Egak euri-elur ozeaniar erregimena du eta Arga eta Aragoik auri-elur erregimena dute. Ibai hauek aprobetxamendu ezberdinak dituzte nekazaritzaren ureztapenerako eta energi elektrikoa sortzeko 

Entradas relacionadas: