Euskal herriko historia kontzertu ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,43 KB

16. TESTUA.  BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEKO LEGE-DEKRETUA (1937-06-23)

Aurrean dugun testua, Francok Bilbo konkistatu eta lau egunera Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak deuseztatzeko lege dekretua da, Burgostik, faxisten Aldizkari Ofizialean argitaratutako Xedapena.

SAILKAPENA:

Testu motaren arabera testuak lehenengo mailako informazioa eskaintzen du, Hau da, testua historikoa da gertaera eta egilea garaikidekoak direlako. Formaren Aldetik juridikoa da lege dekretua delako, eta edukiaren aldetik politiko ekonomikoa, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoa ezeztatzen duelako.

Testua Burgosen egin zen, altxatuen gobernuaren zentroa zena, faxisten Aldizkari Ofizialean argitaratutako xedapen bati Dagokio, 1937ko ekainaren 24an. Egun hauetan, Italiako Faxisten Eta  Alemaniako Nazien laguntzaz, Errepublikaren aurka altxatutako Francoren gudarosteek, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurraldeak menpean hartu ostean eta Bilbo konkistatu eta lau egunera hauen kontzertu Ekonomikoa ezeztatu zituen, lege-dekretu honen bidez.

Francok egindako legea da, altxatutako Jenerala. Gaztetan Marokoko gerran prestakuntza eta prestigio handia lortu Zuen, 2.Errepublikaren hasieratik Queipo de Llano, Mola eta Sanjurjo Generalekin konspiratzen egon zen estatu kolpea emateko. Hasieran Altxamenduaren burua ez izan arren, Mola eta Sanjurjoren heriotzen ostean eta Atzerrian zuen ospeari esker estatuaren agintea bereganatu zuen. Horrela 1939an Dictadura frankista hasi zen, 1975ra arte, Francoren heriotza arte iraungo Zuena.

Testu hau helburu publikoa dauka, ofiziala denez Denontzat eginda dagoelako. Nazionala da espainarrei zuzenduta Dagoelako, eta batez ere gipuzkoar eta bizkaitarrei.

ANALISIA:

Bizkaiari Eta Gipuzkoari kontzertu ekonomikoa ezeztatzeko agindua da.

Euskal lurraldeek duten Kontzertu Ekonomikoa pribilegio nabarmena da, Aldundiei ematen dien Kudeaketa-autonomiagatik alde batetik, eta bestetik, bertako herritarrek duten Zerga-presio apalagoagatik ere, Espainako gainerako lurraldeekiko (1.Par.). Estatuak Eskuzabaltasunez emaniko pribilegioa dela ahaztuta, Bizkaiak eta Gipuzkoak esker Txarrez erantzun eta traizioa eginez armak hartu zituzten “Mugimendu Nazionalaren aurka” eginez eta,oro har, Tresna hori Espainiaren aurka erabiliz. Baina beste lurralde batzuetan (Araba eta Nafarroa Garaia) aldiz, Pribilegio hori Espainiarekiko bere lotura eta elkartasuna leial sustatzeko eta Areagotzeko, azken batean, Espainiaren onerako, erabili dute. Hori dela eta, Lurralde horietan bere horretan jarraituko du Kontzertu Ekonomikoak (2. Eta 3. Par.). Horregatik, sistema horri (Kontzertu Ekonomikoa) bukaera eman behar zaio Lurralde horietan, eta honenbestez, aurrerantzean, “estatuko kontribuzio, Errenta eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa ”,Estatuko gainerako lurraldeetan bezalatsu Egingo da (4. Par.).


- Argitu beharreko hainbat Kontzeptu daude testua ulertu ahal izateko:

IRUZKINA:

Euskal Herriko probintziek (Nafarroa barne) Kontzertu ekonomikoa mesedegarri izan zuten, hori esker pribilegio fiskalak Baitzeukaten, zerga gutxiago ordaintzen zituzten. Baina kontzertua zuten askok Ahaztu egin zuten botere publikoa eman zien zarrastelkeria eta Gipuzkoan eta Bizkaian armak hartu zuten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu nazionalaren Aurka eta traizioz erantzun zioten salbuezpeneko eskuzabaltasunari.

Euskal Herria kontzertu ekonomikoa zuenetik EAJren jarduera (Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere) hau izan zen: autonomia eta Zenbait momentutan ere independentzia eskatzea. Hori horrela izanda, Gerra Zibilaren hasieran, Autonomia Estatutua onarturik zegoela eta Eusko Jaurlaritza Osaturik zegoela, 1937an frankismoaren erasoak hasi zirenean EAJk erabaki zuen Nazional altxatutakoen aurka egitea, Euskal gudarostea eratuz eta Errepublikaren Alde eginez.

Francoren ikuspuntutik Ordea, benetako Espainiari (nazionalek ordezkatzen dutenari) traizioa egin Zioten, Espainiak eurei tresna berezia zen kontzertu ekonomikoa eman arren. Baina erresistentzia hori bakarrik Bizkaian eta Gipuzkoan bakarrik eman zen, Araba eta Nafarroa Garaia altxamendua gertatu eta berehala geratu baitziren Altxatutakoen menpe, are gehiago, Nafarroa altxatutakoen toki estrategikoa izan Zen, Mola zegoen bertan ejerzitoaren buru, eta Karlista eta tradizionalen Laguntzaz prestatu zuen kolpea. Hori kontuan hartuz, Araban eta Nafarroan ez Zen nagusi sentimendu euskal abertzalea eta beraz,  , ez zuten aldarrikatzen euskal nazioa eta bere Burujabetasuna, haietan, nagusi ziren karlista-tradizionalistek (Fronte Popularrak ere, beraz, ez zen nagusi), alde batetik, Espainiarekiko Atxikimendua aldeztu,  eta bestetik, Altxatutakoen alde egin zuten. Gainera Nafarroatik abiatu zen neurri handi Batean Altxamendu Nazionala.

Beraz Testuak adierazten duen bezala Francok erabaki zuen Bizkaiari eta Gipuzkoari Kontzertu ekonomikoa kendu behar zitzaiela, Espainaren aurkako politika Baldarra egiteko erabili zutelako, eta egoera horrek kalte larriak eragiteko Tresna bihurtzen zuen kontzertu ekonomikoa. Araban eta Nafarroan aldiz, Francok Kontzertu ekonomikoa mantentzea erabaki zuen, hala ere, kontzertu ekonomikoaren Eskumen eta ahalmen maila murriztu zen.

KONLUSIOA:

Testu Honek garrantzi handia izan du historian, izan ere, testu honen bidez 1878an Espainako gobernuak Euskal herrian emandako Kontzertu Ekonomikoa bertan behera Geratu zen 1937. Urtean Bizkaia eta Gipuzkoako probintzietan, eta bakarrik mantendu Zen Araban eta Nafarroan frankismoaren garaian. 1981etik aurrera 1978ko Konstituzioa eta Gernikako Estatutuari esker (1979), Kontzertu ekonomikoa Berreskuratu zen Bizkaian eta Gipuzkoan, hain zuzen ere gaur egun dirauena.

Entradas relacionadas: