Euskal herriko historia kontzertu ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,3 KB

16.Testua KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEA


Aztertuko dugun testua kontzertu ekonomikoa ezeztatzen duen legea da. Formaren aldetik testu juridiko bat da, kontzertu ekonomikoa ezartzen duen lege bat delako. Edukiaren aldetik, politiko ekonomikoa da, kontzertu ekonomikoa ezeztatzen duelako. Lehen mailako iturria du, garai horretan idatzi zelako eta estatu berri faxixtaren aldizkari ofizialean argitaratu zelako. Francok egindako legea da, altxatutako Jenerala. Gaztetan Marokoko gerran prestakuntza eta prestigio handia lortu Zuen, II.Errepublikaren hasieratik Queipo de Llano, Mola eta Sanjurjo Generalekin konspiratzen egon zen estatu kolpea emateko. Hasieran Altxamenduaren burua ez izan arren, Mola eta Sanjurjoren heriotzen ostean eta Atzerrian zuen ospeari esker estatuaren agintea bereganatu zuen. Horrela 1939an Diktadura frankista hasi zen, 1975ra arte, Francoren heriotza arte iraungo Zuena. Hartzailea publikoa da, Euskal probintziei zuzenduta dagoelako, Bizkaia eta Gipuzkoari. 1937an ekainaren 24an egin zen Burgosen, gerra bukatu aurretik, Bilbo erori eta egun batzuetara. 

Idei nagusiak

Gipuzkoako eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoak indargabetuta geratuko dira. Bertako zergak Espainiako beste edozein probintziatan bezala batuko dira. Bertako aldundiak aldundi arruntak bihurtu eta probintzialak izatera pasatuko dira. Baliabide eta eskumen gutxiagokoak, beraz. Nafarroa eta Arabarentzat Kontzertu Ekonomikoa gordetzea saria izango da eta Bizkaia eta Gipuzkoarentzat indargabetzea zigorra (Francok emandakoa). 
Kontzertu ekonomikoa pribilegioa dela uste du Frankok. 

Kontzeptuak

Kontzertu ekonomikoa→ Zerga-autonomia ematen du, eta, beraz, lurraldeetako erakunde zaharrei edo foru-ogasunei zergak biltzeko eskubidea aitortzen die. Bildutako diruarekin autonomia-erakundeak finantzatzen dira, baina kupo jakin bat Espainiako estatuari ematen zaio, EAEri eskaintzen dizkion zerbitzuen truke. Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren administrazio-organoak dituzte, eta oso aspaldikoak eta tradizio historiko handikoak direnez, funtzioak moldatu egin behar izan dituzte, egungo administrazio-sistema demokratikoarekin bat etortzeko.
Aldundiak→ Foru aldundia, XIX. Mende erdialdeaz geroztik, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aldundiek hartzen duten izena da, Lehen Gerra Karlistatik aurrera, une desberdinetan ezarritako foru gobernamenduen ondorioz. Nafarroako Foru Aldundiak, ordea, Nafarroako Gobernua izena hartzen du 1982az geroztik, aurreko foru lurraldea Nafarroako Foru Erkidegoa bihurtuta. Mugimendu Nazionala→ Espainian Francoren diktadura garaian faxismoan oinarritua zegoen eta gizarte eta bizitza publikoan ordezkari bakarra izaten saiatu zen frankismoaren sistema totalitarioa izan zen. Gizarte korporatibistaren kontzeptuari jarraitzen zion, honetan entitate naturalak direlakoak bakarrik mintza zitezkeen: familia, udalerria eta sindikatua. 

Aurrekariak

Euskal probintzien kontzertu ekonomikoak Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren sortu ziren. Gerra 1876an bukatu zen eta 1878an lehen kontzertu ekonomikoa jarri zuten indarrean. Haren arabera, euskal probintzia bakoitzak bere zerga-sistema propioa ezartzen zuen eta batutako diruaren parte bat, kupoa, estatu zentralari ematen zion. Horrela, euskal probintzietako diputazio edo aldundiek autonomia handia zeukaten zergak eta kontribuzioak ezartzeko eta diru asko batzen zuten. Diru horrekin, aldundiek obra publikoak egiten zituzten. Zergak ezartzeko eskubidea zutenez, enpresa askok euskal probintzietan ezartzen zuten egoitza, eta horrekin diru gehiago lortzen zuten. Gerra garaian, autonomi estatuarekin Bizkaiak eta Gipuzkoa Frankoren kontra egin eta Araba eta Nafarroa hasieratik Frankoren esku zeuden. 

Ideien analisia

Testuaren hasieran garbi ikusten da kontzertu ekonomikoak ez zirela bando nazionalaren gustukoak eta horretarako bi arrazoi ematen dira dekretuaren sarreran, bertako aldundi edo diputazioek eskumen gehiegi zeukatela. Bertako biztanleek zerga gutxiago ordaintzen zutela. Beraz, bando nazionaleko kide askorentzat kontzertuena pribilegioa dela, estatuaren eskuzabaltasunari esker dagoela. Eta eskuzabaltasun horri euskal probintziek erantzun desberdinak eman dizkiote. Nafarroan leialtasunez jokatu dute, eta Kontzertu Ekonomikoa  altxamendu nazionalaren alde egiteko erabili dute. Araban ere bertako instituzioek eta populazioak antzera jokatu dute (haien ustez, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin behar du).  Gipuzkoan eta Bizkaian, ordea, traizioz erantzun dute (“Espainiaren  aurkako politika baldarra egiteko balio izan du eta (…), kalte larriak  eragiteko tresna gisa erabili zuten”), beraz zigortu egin zituen. 

Ondorioak

Egoera horrek hainbat ondorio izan zituen. Garrantzitsuena gizarte zibilaren aurkako errepresioa izan zen. Hau da, oinarrizko askatasun eta eskubideak desagertu ziren, euskal elizako aurkako errepresioa eta euskal kultura eta hizkuntza guztiz debekatu zen. Frankismoa Nafarroa eta Araba izan ziren alde jarri ziren. Horrek kontzertuen onurak izatea eragin zuen. Bertako erakundeek baliabide gehiago izan zuen azpiegituretan inbertitzeko. Araban azpiegiturak ondo zaindu zirenez eta zerga bereziak zutenez Gipuzkoako enpresak erakarri zituzten. Beste aldetik, Gipuzkoak eta Bizkaiko aldundiek ez zirenez Frankoren alde jarri diru gutxi jaso zuten azpiegituran eta obra publikoetan inbertitzeko 60. Hamarkadan, Bizkaian eta Gipuzkoan kontrolik gabeko eta modu basatian industrializazio prozesua eman zen. 1978an Konstituzio Demokratikoa idatzi zen eta Trantsizioaren garaian barneratzean, 1981an probintzia hauek Kontzertua berreskuratu zuten. 

Balorazioa

Gerra Zibilean Francorekin gerra egin zuten bizkaitar eta giputzak ere, eta haientzat kontzertu ekonomikoa indargabetzea zigor injustua izan zen. Erregimenari atxikimendua kentzen zion; azken batean haiek ere sakrifikatu egin ziren Gerra Zibilean garaipena lortzeko. Horregatik, Gipuzkoan eta Bizkaian gerra galdu zutenak (nazionalistak) eta irabazi zutenak (karlistak) ez ziren elkarren artean gaizki konpondu frankismoaren urteetan. Horri gehitzen badiogu erregimen frankistak euskararen kontra hartutako neurriak, erraza da ulertzea probintzia hauetan frankismoak izandako atxikimendu eskasa.

Entradas relacionadas: