Euskal herriko estatutuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,75 KB

 

15. TESTUA.  EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)

1. Sailkapena

Lehen Mailako testu historikoa, juridikoa.

Egile kolektiboa:
Indalezio Prieto(euskal Sozialista), eta Jose Antonio Agirre nazionalista.

Publikoa


Gorteek, 1936 onartu Ondoren, Madrilgo Gazetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Helburua


1936.Ko Euskal Estatuaren autonomia eremuak Ezagutaraztea da.

Kokapena


Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, ia Gipuzkoa osoa Hartua zegoelarik, Fronte Popularren gobernuan. Horregatik Bizkaian bakarrik Izan zen eraginkorra,nazionalek Bizkaia hartu zuten arte.

2. Testuaren Azterketa

Lehenengo lerroan,


Diputatuen kongresuak Euskal- Herriko Autonomia estatutua Berretsi dutela dio.

1. Artikulua:

konstituzioarekin Bat etorriz Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Espainiar Estatuaren  barruan Euskal Herria izeneko eskualde Autonomoa osatzen dute. Nafarroa ez da sartzen, bertan karlistak nagusi Zirelako. Horrez gain, muga geografiko ezartzen da.Probintziak era autonomoan Gobernatuko dira. Hizkuntzari dagokionez, elebitasuna egongo da.

5. Artikulua:

Euskal Herriari dagokion  berezko justizia eta Polizia ezartzea.

10. Artikulua:

Subiranotasun nazionala  herriak du.

   Sufragio unibertsala sekretuan Egongo da organo legegilea hautatzeko, eta gobernuak legebiltzarren konfiantza izan Behar. Gobernuaren burua, lehendakaria.

·
Azkenik dio, Behin behineko gobernu bat egongo dela. Gobernu honen lehendakaria zinegotzien Botoz hautatuko da eta lehendakariak hautatuko ditu bere gobernu partaideak.

3. Testuinguru historikoa

II. Errepublika hastean, autonomia estatutuak egiteko aukera eman zuen. Euskal Herrian 1876an sortu zen foruzaletasuna eta gero, Sabino Aranak nazionalismoa sortu Zuen, hasieran kontzeptu autonomistaz. Horrela, II. Errepublikan estatutu Proiektuak egiten hasi ziren.

EUSKO IKASKUNTZAREN PROIEKTUA (1931)
: zinegotzi nazionalistek eskatuta egin zuten, baina ez zen Onartua izan, ez baitzetorren bat 1931ko konstituzioarekin. Ideia nagusiak:

·
Euskal Estatua onartzen zuen, lau Probintziak osatua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa, Espainiako Errepublika Federal baten baitan sartutik egongo zirenak

Autonomia handia ematen zitzaion Probintzia bakoitzari

Bakoitzak bere erakundeak zituen eta Lurralde bakoitzak ordezkari kopuru berbera zuen parlamentuan.

·
Euskal Estatuaren eskumenak oso zabalak ziren.

·
Kontzertu ekonomikoak iraungo zuen finantza sistema gisa

·
Elebitasuna ezartzen zuen irakaskuntzan eta Administrazioan.

Baldintzak boto-emaile izateko

Euskaldunen seme-alabek urtebeteko Erresidentzia behar zuten eta espainiarrek, berriz, bi urtekoa.

Eztabaida luze eta sakon bat sortu zen Eliza eta  Estatuaren arteko harremanenekin. EAJk Eusko Ikaskuntzaren Proiektua onartu zuen baina Askatasun osoa nahi zuen gai erlijiosoan; horretan bat zetorren karlistekin. Ezkertiarrek berriz, Errepublikako gobernuaren eskumena izan behar zuen.

LIZARRAKO PROIEKTUA (1931)
.

Eskuina ( EAJ+ KARlistak)

1931ko konstituzioa baino lehenago,izan zenez ez zen Onartu. Eusko Ikaskuntzaren proiektua euskal Lurraldearen barruan onartu beharra zegoen Madrileko  legebiltzarrera Eztabaidatzera eta onartzera bidali baino lehen. Horretarako, Lizarran alkate karlisten eta nazionalisten biltzar bat egitera deitu .Eusko Ikaskuntzaren Proiektuan oinarri zen eta zenbait gehikuntza egin zizkioten, estatutu oso Nazionalista eta konfesional bihurtuz:

Lau lurraldeen arteko Euskal estatu "konfederala" defendatzen Zuen

·
Vatikanoarekin Konkordatu bat bere kabuz  sinatzeko ahalmena.

Immigranteen eskubide politikoak mugatu egin zituzten

Ezkerreko euskal alderdiek  ez zuten onartu nazionalista eta konfesionala zelako eta Konstituzioak autonomia lortzeko Aurreikusten zuen prozedura ez zuelako.

DIPUTAZIOEN BATZAR KUDEATZAILEAREN PROIEKTUA (1932-33). Ezkerrak

1931an konstituzioa onartu zen. Bi Testu egin ziren. Lehenengoan Iruñean bildu ziren. Zinegotzi nazionalistak eta Proiektuan, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabarentzat egina zen. Nafarroak Ez zuen onartu, karlista zelako.

1933an testu bera aurkeztu zen baina Nafarroa gabe:

·
euskal estatu hitza kendu Eta Euskal Herria jarri zuten, eskualde autonomo gisa, konstituzioaren arabera.

·Hauteskundeak sufragio Unibertsal eta sekretu bidez egingo ziren.

  • Kontzertu ekonomikoa jarri.

proiektua Bertan behera gelditu zen. EAJ ordura arte eskuinarekin bazegoen ere Ezkerraldera pasatzen hasten da. 1934 grebatan, EAJ neutral mantendu zen arren, ELA eta langile nazionalistak altxatu zirenez  EAJk eskuinarekin guztiz hautsi zen.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)


EAJk autonomia estatutuaren alde Egin zuen


Euskal Frente Popularrek, bazuen dagoeneko Autonomia estatutu bat, berea eta berak defendatu nahi zuena:

Batzorde kudeatzaileen estatutua

1936ko hauteskundeetan ezkerraren aldeko botoek gora Egin zuten eta EAJren aldekoek, berriz, behera.

Indalecio Prieto(euskal sozialista) izendatu zuten autonomia Estatutu proiektua egiteko batzordearen buru ,eta Jose Antonio Agirre nazionalista, idazkari.

Gerra hasi zenean estatutuaren onarpena Atzeratu egin zen. Gorteak Valentziara Eraman ondoren, 1936ko urriaren 1ean onartu zuten euskal autonomia estatutua.

Estatutua Indarrean jarri zenean Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen menpe Zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik egon zen Indarrean.

Estatutu berriak bazituen aurrekoekiko aldaketa batzuk:

Oso testu laburra zen,  14 Artikulu.

Zehaztu  gabe utzi zituen ogasuna eta botere sistema.

Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez Foruak eta ez Nafarroa Etorkizunean euskal lurraldean sartzeko aukera.

Ez Zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana eta ez jabetasuna


Gerra egoeran zeudela kontuan harturik, ohiz Kanpoko neurri batzuk hartu zituzten:


-Euskal gobernuko lehendakaria aukeratzeko Errepublikaren Aldeko udaletako zinegotziek bakarrik bozkatuko zuten.

-premiazko prozedura bat ezarri zen Lehendakaria aukeratzeko.

-Euskal gobernuak ohiz kanpoko betebeharrak hartu zituen Bere gain: dirua egitea, funtzionarioak kontrolatzea,…

Ez zen erreferendumik egin,


Bizkaiak baitzen frankistek hartu ez zuen lurralde Bakarra. 1936an, zinegotziek Gernikan egin zuten biltzar batean lehenengo lehendakaria aukeratu zuten:

Jose Antonio Agirre

Lurraldea Bananduta egoteak, Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman Zion: txanpon propio sortu zuen, ertzaintza eta euskal armada.

Fronte Popularreko gobernuaren eta EAJak bere helburuak lortu Zituen: EAJkoek bazuten beren estatutua eta Fronte Popularrek lortu zuen Nazionalismoak gehiago esku har zezan Gerran.

Urtebete besterik ez zuen iraun gerrak euskal lurraldean. Bilbo Errenditu eta Santoñako Hitzarmena sinatu ondoren, Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, eta handik, Francoren soldaduek Kataluniako lurraldea Mendean hartu ondoren, erbestera. Munduan Zehar ibili ziren ideologia antifrankista zabalduz.

4. Balorazio Historikoa

1936ko Estatutuak aldaketa handia ekarri zion Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabari.

Baina, Gerra Zibilak Frankoren garaipena ekarri zuen eta honekin  batera, Estatutua Bertan behera gelditu zen,
Kataluniarekin batera.
Gainera Kontzertu ekonomikoa bertan behera gelditu zen Gipuzkoan eta Bizkaian, traidore kontsideratuak izan baitziren Frankoaren aurka aritzeagatik.

Gerra Amaitutakoan, euskaldunen eskubide historikoak ez ezik eskubide pertsonalak ere Galdu ziren. 1936ko Estatutua kentzeaz gain, 1931ko konstituzioa ere indargabetu Zen, diktadura zegoelako. Franko hil ondoren berretsi zen Estatutua.

Entradas relacionadas: