Euskal herriko estatutuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,44 KB

 

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04): Testu hau Euskal Herriko Autonomia Estatuaren zati bat da,Antonio Agirrek eta Indalecio Prietok idatzi zutena.  Testu hau publikoa zen baina euskaldunei zuzenduta zegoen, Euskal lurraldeak estatu autonomo bilakatzeko ideia nagusiarekin. Dokumentu hau lehen mailakoa da eta edukiaren aldetik politikoa eta juridikoa da

1936ko Urriaren 1ean onartu zuten estatutu hau eta 4ean euskaldunen artean zabaltzen hasi zen. Urriaren 7an Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratu zen Valentzian baina eragina euskal lurraldeetan izan zuen eta 9an euskal aldizkari ofizialean argitaratu zen.

Euskaldunak 1876tik ari ziren autogobernua berreskuratu nahian, 76an Cánovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez foruak erabat deuseztatu zituenetik, hirugarren gerra karlista ondoren. II.Errepublika hasieran hasi zen euskal estatutuaren negoziazioa, boterean ezker errepublikanoak eta sozialistak zeudenean. Izan ere, 1931ko Konstituzioan jasota zegoen autonomia-eskubidea.

Lantzen ari garen estatutu hau baino lehen, beste hiru estatutu proiektu ezberdin aurkeztu ziren: lehena, Eusko Ikaskuntzako proiektua izan zen, behin behineko gobernu garaian aurkeztua (1931), Eusko Ikaskuntzak berak idatzia. Estatutu hau Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoentzat zen eta ezker eta eskuinekoen babesa jaso zuen. Ondoren, Lizarrako estatutua aurkeztu zen 1931ko ekainean, biurteko erreformista garaian hain zuzen.  Aurkeztutako lehen bi estatutu hauek ez ziren gobernuarengatik onartuak izan, ez baitziren 31ko Konstituziora moldatzen. Geroago, Batzar Kudeatzaileen estatutua aurkeztu zuen Batzar Kudeatzaileak zentro eskuineko biurteko garaian (1933-35). Estatutu hau, ordea, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak osatzen zuten, Nafarroa kanpoan utziz. Lehenengo biak baino demokratikoagoa eta konstituzionalagoa izan arren, zentro eskuineko gobernuak ez zuen azken estatutu hau onartu nahi izan. Azkenik, 1936ko estatutua, “Elgetakoa” deitua aurkeztua izan zen. Estatutu proiektu hau aurkezteko batzorde bat sortu zen ideologia ezberdinetako alderdiak batuta, Indalecio Prieto (PSOE) eta J.A. Agirre (EAJ) buru eta idazkari zirelarik, hurrenez hurren. Hau ere, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzientzat zegoen idatzia, Nafarroa kanpoan utziz. Estatutu hau besteak baino moderatuagoa zen, eta hauek dira defendatzen zituen puntu nagusiak,subiranotasun nazionala (konstituzioa errespetatuz), sufragio unibertsala, kontzertu ekonomikoa, bi hizkuntza ofizial izatea, ordena publikoa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea, botere banaketa, etab. Hau izan zen gobernuak onartu zuen estatutu proiektu bakarra, gobernu errepublikanoak euskal lurraldeak beraien alde egotea nahi baitzuen gerra garaian.

1936ko estatutua besteak baino moderatuagoa zenez, ongi moldatzen zen 31ko Konstituziora, eta konstituzioaren lehentasuna onartzen zuen. Dokumentuak dioenez, estatutu hau Arabarentzat, Gipuzkoarentzat eta Bizkaiarentzat izango zen “Euskal Herria” izeneko estatu autonomoa osatuz, beti ere espainiar estatuaren barruan (1.Artikulua). Errealitatean Bizkaian bakarrik aplikatu ahal izango da estatutu hau, Gipuzkoa eta Araba dagoeneko tropa nazionalen menpe zeudelako.

Esan bezala, bertan hainbat puntu garrantzitsu defendatzen ziren: euskara eta gaztelania izango direla bi hizkuntza ofizialak dio (1.Artikuluaren amaiera); Eusko Jaurlaritzari dagokiola lurraldearen babes juridikoa eta ordena publikoa mantentzea, botere banaketa ere defendatzen du, legegilea sufragio unibertsalez aukeraturiko gobernuaren esku egongo dela esanez, eta betearazlea, berriz, presidentearen esku geratuko zela adieraziz (10.Artikulua). Gainera, presidenteak euskal lurraldeen ordezkari izan behar duela dio errepublikarekiko harremanetarako. Azkenik, lehendakariaren eta behin-behineko gobernuko kideen hautaketa nola egin behar den zehazten da (4.Paragrafoa). Izan ere, Gerra Zibila zela eta, ezin izango zuten hauteskundeak egin. Hau dela eta, behin behineko gobernu bat eratuko zela dio dokumentuak. Ondoren udal desberdinetako zinegotziek lehendakaria aukeratu beharko zuten, askatasunez botatua eta hautatua.Izendapena Bizkaiko gobernadoreak baieztatu beharko zuen eta ondorengo zortzi egunen barruan Lehendakariakbehin-behineko gobernuko kideak izendatu beharko dituela dio, gutxienez bost izanik. Gerra egoerarengatik, euskal lurraldeek ia estatu independiente bezala funtzionatu zuten, txanpon propioa, euskal pasaportea, etab. Erabiliz.  

Estatutu hau gerra garaian onartu zen Errepublikako gobernuak “Euskal Herria” edo “Euzkadi” gerran bere alde egotea nahi zutelako. BainaEstatutu hau indarrean denbora gutxiz egon zen, Bizkaian aplikatu zen gehien eta 1937ko Ekaina arte egon zen indarrean

Estatutu hau Frankok deuseztatu zuen eta horren ondoriozkontzertu ekonomikoak galdu zituzten. Urte batzuen ondoren(1979an) estatutu bat berriz erabili zuten demokrazia berrezartzean eta Euskadi autonomia bihurtu zen.





Entradas relacionadas: