Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 20,85 KB

 

7.Gaia1: II. Errepublika SARRERA: Primo de Riveraren diktaduraren amaiera. Diktaduraren amaierak monarkiaren erorialdia ekarri zuen bien arteko lotura oso estua zen-eta. Azkenean, 1930. Urtean, Errepublikaren aldeko alderdi guztiek DonostiakoItuna sinatu zuten, Batzorde iraultzailea eratzeko. Honela, 1931ko apirileko udal-hauteskundeetan izandako garaipenaren ondorioz,

Espainiako II errepublika hasi zen, Primo de Riveraren diktadurari amaiera emanez. ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ondoren, errepublika modu baketsuan eta jai-giroan ezarri zen. Herritar askoren ustez, Errepublikaren bidez erreforma politiko eta sozialak lortuko ziren, eta horrela konponduko ziren herrialdeko arazo larriak; besteak beste, demokrazia ezartzea, lurraren arazoa, erlijio-auziak, hezkuntzaren erreforma eta autonomia lortzeko asmoak – batez ere, nazionalista katalanena eta euskaldunena-. 1931ko apirilaren 14ko gauean, Niceto Alcalá Zamorak Espainiako II.Errepublika aldarrikatu zuen Madrilen, eta herrialdetik alde egiteko eskatu zion erregeari. Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako behin-behineko gobernua. Niceto Alcalá Zamora izan zen gobernuko presidentea, eta Errepublikaren aldeko alderdi politiko guztietako kidez osatuta zegoen gobernua. Alderdi horiek erdiko klase profesionalen, behe-burgesiaren eta ideia sozialistak zituzten langileen ordezkariak ziren.1931KO KONSTITUZIOA: Behin-behineko gobernuak Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitu zuen ekainaren 28rako, ganbera bakarra osatzeko. Errepublikak konstituzio bat izatea zen helburua. Aurretik, 1907ko hauteskunde-legea aldatu zuen, dekretu baten bidez. Jauntxoen sistemaren iruzurrak bertan behera utzi nahi ziren horrela. Espainian egindako lehen hauteskunde aske eta garbiak izan ziren. Hala ere, emakumeek ezin izan zuen parte hartu, gizonen sufragio unibertsala baitzegoen.Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak erabateko gehiengoa lortu zuen: parlamentuaren %90 inguru. Historian lehenengo aldiz, hiru emakume diputatu zeuden Parlamentuan: Clara Campoamor, Victoria Kent eta Margarita Nelken.


7. Gaia2: BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933) Konstituzioa onartu ondoren, Niceto Alcalá-Zamora Errepublikako presidente hautatu zuen Kongresuak, eta honek Manuel Azañari agindu zion gobernua osatzeko. Azañak ezkerreko errepublikanoen eta sozialisten arteko aliantza sortzea erabaki zuen. Erreformak:Lehen biurteko errepublikanoan, erreforma-politika bat jarri zuten abian, eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina. Erlijio-politika:Eliza eta estatua elkarrengandik banandu, eta Elizak Espainiako gizartean zuen eragina murriztu nahi izan zuen gobernuak.1932ko Dibortzioaren Legeak ez zuen aintzat hartzen ezkontza erlijiosoa, eta 1933ko Erlijio Sinesmenen eta Kongregazioen Legearen bidez, bertan behera geratu ziren estatuak Elizari egiten zizkion ekarpenak, eta erlijio-ikastetxeak ixteko agindua eman zuen.Hezkuntza-erreforma eta kultura-politika: Hezkuntzaren arloan, analfabetismoari aurre egitea eta irakaskuntza laikoa bultzatzea izan ziren helburu nagusiak. Horretarako, doako hezkuntza laikoa denen eskubidea izan behar zen. Lehen Hezkuntzako 27000 eskola baino gehiago eraiki behar zirela kalkulatu zuten. Ezin izan zuten helburu hori lortu, baina, hala ere, bi urtetan 13000 ikastetxe inguru eraiki zituzten, eta nabarmen handitu zen irakasle kopurua: 36000tik 51000ra. Batxilergoko ikastetxeen kopurua ere bikoiztu egin zen. Hezkuntza-politikak herri-kultura hedatzen jardun zuen.


7.Gaia3: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako liburutegi-sareak asko ugaritu zien. Misio Pedagogikoak sortu ziren, nekazaritza-eremuetan kultura hedatzeko. Lan-

Erreformak

Lan erreformaren helburu nagusia sozialismoa ezartzea zen, eta horretarako:Lan Kontratuen Legeak hitzarmen kolektiboetako zenbait gai arautzen zituen; besteak beste, lanaldia, eta emakumeen ea haurren lana. Kontratuak idatziz egin behar zirela ezarri zuen, bai era gutxienez bi urtekoak izango zirela ere. Epaimahai Mistoen Legeak langilez eta nagusiz osatutako epaimahaiak sortu zituen, eta adiskidetzea eta arbitratzea zen haien zeregina. Lan baldintzak, soldatak, kaleratzeak eta abar ezartzeko eskumenak zituen.Langileen Batzordeen Legeak sindikatuak arautzen zituen. Ugazaben elkarteek gogor egin zuten lege horien kontra, batez ere Epaimahai Mistoen Legearen kontra. Autonomia-estatutuakBerrezarkuntzaren garaitik, Estatuaren lurralde-antolaketa diseinatu nahian ibili ziren, eta antolaketa honetan aintzat hartu nahi zituzten eskualde nazionalisten helburuak. Horretarako, autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortu zien Konstituzioak eskualdeei. *Katalunia*Galizian*Andaluzian*Euskal Herrian Erreforma militarra: Gobernu errepublikanoak armada moderno eta eraginkorra osatu nahi zuen, ofizial kopurua murriztu (ofizial gehiegi baitzeuden), eta botere zibilari nagusitasuna eman. Soldaduek heziketa urria zuten eta materiala zaharkituta zegoen. Nekazaritza-erreforma: Nekazaritza-erreforma izan zen ezkerreko biurtekoaren lan handiena. Espainiako nekazaritza-arazoak bi alderdi zituen:-zaharkitua zegoen: atzerapen teknikoa, produktibitate txikia, langile asko eta merkeak, eta jabetza-egitura desegoki eta ez-eraginkorra.-nazioarteko ekonomia-krisi handiaren ondorioz nekazaritzako gizarte-arazo larria okertu egin zen (pobrezia). Egoera honetan, nekazaritza-erreformak garrantzi handia izan zuen jabetzen eta jabetza-banaketaren arazo larriari erantzuteko. 1932ko Nekazaritza Erreformako Legea oso moderatua zen, eta Espainia osoan ezarri zen.


7.Gaia4: FRONTE POPULARRA: 1936ko otsailean, Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak izan ziren. Espainia elkarren kontrako bi bloketan banatuta zegoen, eta hauteskundeetan, bi blokeen arteko oreka agerian geratu zen: ezkerra eta eskuina. Ezkerreko alderdiek aliantza handi bat osatu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek hauteskunde-akordio bat egin zuten aliantza hori osatzeko. Programa moderatu bat aurkeztu zuten: amnistia orokorra 1934ko gertaerengatik atxilotutakoentzat, eta lehen biurtekoko politika erreformista.Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. CEDAren programaren puntu nagusia konstituzioa goitik behera aztertzea izan zen. Alfontsotar monarkikoek eta karlistek hauteskunde-aliantza osatu zuten: Bloke Nazionala. Konspirazioa erabili zuten, Errepublika indarraren bidez kentzeko eta estatu autoritario bat inposatzeko. Hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen, osta-osta. Berehala hasi ziren hauteskunde programan agindutakoa betetzen, eta horretarako, premiazko neurri batzuk ezarri zituzten. Amnistia orokorra eman zieten delitu politikoengatik espetxeratutako 30000 laguni. Dekretu baten bidez, Kataluniako autonomia berrezarri zuten. Horrez gain, berriz jarri zen abian prozesu erreformista, nekazaritza, erlijio, gizarte eta militar arloetan.Ordena publikoa izan zen gobernu berriaren arazo nagusia, eta ekonomia krisiak ere buruhauste handiak eman zizkion. Denbora gutxian, agerian geratu zen gobernua oso ahul zegoela, ezin baitzien aurre egin gatazka askori eta indarkeria politikoari.Konspirazio militarra: Eskuin-muturreko eta Espainiako Batasun Militarreko zenbait militarrek prestatu zuten konspirazio militarra, Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi eta gero. Martxoan, jeneral talde handi bat bildu zen Madrilen eta altxamendu militarra egitea adostu zuten, ordena berrezartzeko.


7.Gaia5: Matxinada hau talde askok babestu zuten; besteak beste, alfontsotar monarkikoek, karlistek, falangistek, Espainiako JONSen Falangeak eta Erreketa karlistak. Mola jenerala,Zuzendaria matxinadaren protagonista izan zen. Espainia osoko tropak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogor bat egitea zen haren asmoa. 1936ko uztailaren 17an, Melillako tropa matxinatu eta gerra-egoera aldarrikatu zuen Marokon; horrela, Espainian Gerra Zibila sortu zuen mekanismoa martxan jarri zen. Kanarietatik, Francisco Franco Tetuanera joan zen hegazkinez, Afrikako armada borrokalariaren agintea hartzeko. Bien bitartean, Penintsulan martxan jarri zen altxamendua, gobernuaren nahasmendua aprobetxatuz, ordu erabakigarriak galdu baitzituen inolako neurririk hartu gabe. Egungutxitan altxamenduak Espainiako hiri nagusietan huts egin ondoren, matxinaturiko indarren eta gobernuaren indar leialen arteko gatazka Gerra Zibil bihurtu zen, eta, bertan, Franco jeneralak  erabateko protagonismoa hartu zuen laster.


8.Gaia1 : ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN: Euskal Herria 1931n: Errepublika aldarrikatu zenean, haren aldeko giroa gune hiritar eta industrialetan baino ez zegoen. Bilbon, Irunen, Eibarren eta Donostian errepublikanoak eta sozialistak nahiko indartsuak ziren, baina orokorrean Euskal Herria ez zen identifikatzen Errepublikarekin. Jende askok errepublikanismoa liberal progresisten ondorengotzat hartzen zuen, Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin lotuz. Alderdi monarkikoetako sektore antiklerikalak ere errepublikanismora pasatu ziren. Gainera, erregimen berria erlijio katolikoaren kontrako jarrerekin lotzen zen. Euskal Herriko herri askotan jende gehiena katolikoa eta euskaldun elebakarra izan arren, behin-behineko gobernuak irakasle erdaldunak jarri zituen eta gurutzeak eskolatatik kentzeko agindua eman. Horrelako neurriek nahigabe handia ekarri zuten. Bestalde, Euskal Herrian Eliza indartsua zen eta erlijioaren praktika oso zabalduta zegoen, bokazioak ere ugariak ziren, apaiz, fraile eta mojen kopurua oso handia zen. Aurreko monarkian Eliza oso babestua egon zen, baina argi ikusten zen Errepublikarekin gauzak ez zirela berdinak izango.Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren, biak ere oso katolikoak. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, batu egin zen Bergarako biltzarrean. 1931n, bere antolaketa oso ona zen (batzokiak, erakundeak...), eta 1931ko apirileko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Karlisten erakundea ere nahiko ona zen, askotan Elizaren laguntzaz antolatzen ziren eta haren laguntzarekin irtendako zinegotzi katolikoak ere asko izan ziren. Abertzaleak nahiko indartsuak ziren hirietan (Bilbon) eta herri txikietan; karlistak, ordea, indartsuagoak herri txikietan. Abertzaleek indar gehiago zeukaten Bizkaian eta Gipuzkoan, karlistek Nafarroan eta Araban. Errepublikaren aldeko Ituna Donostian sinatu zuten baina ez nazionalistek eta ez karlistek ez zuten parte hartu paktuan.

8.Gaia2: Lizarrako Estatutua:Errepublikaren aldarrikapena udal-hauteskundeetatik etorri zen eta euskaldun askok autonomia udal-erakundeetatik bideratzea pentsatu zuten. Euskal Herrian autonomiaren aldeko indarrak abertzaleak eta karlistak ziren: karlistek Foruen berreskurapena eskatzen zuten; nazionalistak berez independentziaren aldekoak ziren baina independentziaren bidean estatutu baten posibilitatea defendatzen hasi ziren.Errepublikaren urte hauetako autonomia-eskaeren bultzagile nagusia PNV izan zen eta bere barruan Jose Antonio Agirre Getxoko alkatea nabarmendu zen. Izan ere, herriaren ordezkari bakarrak udaletako zinegotziak eta alkateak ziren eta udalen mugimendu bat sortu zen Euskal Herri osoan autonomia eskuratzeko. Autonomiaren aldeko mugimendu honetan abertzaleak, karlistak eta katolikoak sartu ziren, hiri handietako udal-ordezkari errepublikanoek ez zuten parte hartu nahi izan. Horrela, Euskal Herriko alkateen batzorde bat sortu zuten eta Eusko Ikaskuntzari estatutu-proiektu bat egiteko eskatu zioten. Proiektua 1931ko ekainaren 14an Lizarrako zezen-plazan aurkeztu zen eta Euskal Herriko udal-ordezkari gehienek onartu zuten. Horregatik, estatutu honi Lizarrako Estatutua deitzen zaio.Lizarrako Estatutua lau probintzietakoa zen. Eskumen askokoa zen, “Estado Vasco” deitzen zitzaion ente autonomoari, eta Vatikanoarekinharreman zuzenak izatea aurreikusten zuen. Lizarrako Estatutua defendatzeko, Gorteetako hauteskundeetarako kandidatura bat osatu zen, abertzale, karlista eta katolikoekin. Lau probintzietako 24 eskainuetatik 15 diputatu lortu zituen. Diputatu hauek Gorteetan Minoría vasco-navarra osatu zuten, Lizarrako Estatutua eta erlijio katolikoa defendatzeko. Baina Errepublikako gorteetako diputatu gehienak errepublikanoak eta antiklerikalak izanik, atzera bota zuten esanez euskaldunen asmoa Errepublikaren kontrako Gibraltar vaticanista bat antolatzea zela.


8.Gaia3: 1936ko Estatutua:Ondorengo bi urteetan euskal autonomiaren aldeko ekimen guztiek Gorteen ezetza jaso zuten. 1936ko otsaileko hauteskundeak egin zirenean auzia berriro planteatu zen, Frente Popularrak Estatutua bere programan sartu zuen. Baina hauteskundeak irabazi arren 1936ko otsailetik uztailera estatutuaren proiektuak ez zuen aurrerapen handirik egin. Baina gerra lehertu zenean gauzak aldatu ziren. Nazionalek hasiera-hasieratik menperatu zituzten Nafarroa eta Araba (Laudio ingurua izan ezik), eta irailaren bukaerarako ia Gipuzkoa osoa konkistatuta zeukaten. Egoera horretan, Bizkaia ere nazionalen eskuetan erortzeko zorian zegoela, Valentzian bildutako Errepublikako Gorte murriztu batzuek (diputatu eskuindarrak alde eginda zeuden) Estatutua onartu zuten. Esan bezala, Euskal Herriko lurralde gehiena frankisten kontrolpean zegoen. Gipuzkoan herri bat geratzen zen konkistatu gabe: Elgeta. Estatutu honen testua 1933ko Estatutuaren testua da gutxi gorabehera. Sinbolikoki, Gipuzkoan ere aplikatu zela adierazteko, Elgetako Estatutua deitu zioten. Guda-lerroa Gipuzkoaren eta Bizkaiarenarteko mendietan antolatu zen, tropa frankisten aurrerapenak geldiarazteko, beraz estatutu hau gerra egoeran eta Bizkaian aplikatu zen funtsean. 1936ko urritik 1937ko ekainera, estatutu honen babespean, Eusko Jaurlaritza antolatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik. Euskal autonomiak 9 hilabete baino ez zuen iraun. Estatutu hau babesten zuten indar politikoek gerra galdu zuten, baina Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu zuen erbestean Francoren erregimenaren aurka eta autonomiaren alde.

Entradas relacionadas: