Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,8 KB

15 testua

Jatorriaren aldetik, lehen mailako iturri zuzena da. Formaren aldetik, testu juridikoa da eta edukiaren aldetik izaera politikoa du.

Autonomia Estatutuak, Erkidegoaren antolakuntza zehazten du: bere izena, ikurrak etab. Estatutu hau Errepublikako Gorteek onartu zuten eta haren hartzailea iritzi publikoa izan zen. Bere asmoa gerra zibilari irteera bat bilatzea izan zen.

1. Artikuluan lurraldetasuna zehazten da. Bizkaia, Araba de Gipuzkoa Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak berreskuratuko zuten. 5. Artikuluan, Ertzaintzaren sorrera onartu zen. 10. Artikuluan sistema parlamentarioa eta demokratikoa zehaztu zen, Lehendakari baten agindupean.

Euskal estatutuaren onarpena 1917an hasitako prozezu luze baten emaitza izan zen.

II. Errepublikan EAJk behin-behineko gobernuarekin elkarrizketak egin zituen, autonomia onar zezan eskatzeko.

Geroago, Lizarrako Estatutua onartu zen. Estatutuan, EAJk eta Karlistek erlijioaren defentsan bat egin ziren eta Errepublika haien aurkako erreakziotzat hartu zuten.

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeetan, euskal-
Nafar koalizioak irabazi zuen. Ondorioz, koalizioak Estatutua ezartzeko ekimenen protagonismoa hartu zuen. Baina Estatutu hau Gorteetan aurkeztu zutenean, ez zan onartu. Hori bai, Azañaren gobernuak Estatutua erreforma zezatela proposatu zuen, baina horretarako, ezinbestekoa zen EAJk Errepublikarekin lankidetzan jardutea. Eta halan gertatu zen.

Bigarren Estatutuaren idazketan, Nafarroako karlistak eta nazionalistak banatu egin ziren.

1934ko urriko iraultzaren ondoren, bertan behera gelditu zen Euskal Autonomia prozesua.

1936ko uztailan, otsaileko hauteskundeen ostean, altxamendu militarra egon zen eta honek nahasmen-aldia probokatu zuen.

Gerra zibilaren hasierak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri, zenbait puntu negoziatzeko aukera eman zioten: Estatutuaren onespena, EAJk lehen euskal gobernu auntomoa zuzentzea, etab.

Lurraldearen bakantzeak, Euskal Herriari autonomia handiarekin jarduteko aukera eman zion. Adibidez: erlijio-askatasuna onartu zen, txanpon propioa egin zuen, ertzaintza sortu zuen…

Dena den, gobernu honen eragina eskasa izan zen.

Euskal Herria nazionalen esku erori zenean, Agirreren gobernua pikutara joan zen eta, horren ordez, diktadura frankista hasi zen. Honek ondorio batzuk izan zituen: Autonomia Estatutua legeez kanpo uztea eta Kontzertu Ekonomikoak deuseztatzea, besteak beste

Entradas relacionadas: