Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB

 

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)


Testu hau Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren zati bat da, Juan Antonio Agirrek eta Indalecio Prietok idatzi zutena.  Testu hau publikoa zen baina euskaldunei zuzenduta zegoen, Euskal lurraldeak estatu autonomo bilakatzeko ideia nagusiarekin. Dokumentu hau lehen mailakoa da eta edukiaren aldetik politikoa eta juridikoa da; 1936ko Urriaren 1ean onartu zuten estatutu hau eta 4ean euskaldunen artean zabaltzen hasi zen. Urriaren 7an Gaceta aldizkarian argitaratu zen Valentzian, baina eragina euskal lurraldeetan izan zuen eta 9an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Euskaldunak 1876tik ari ziren autogobernua berreskuratu nahian, 76an Cánovas del Castillok 1876ko uztailaren 21eko legearen bidez foruak erabat deuseztatu zituenetik, hirugarren gerra karlista ondoren. II.Errepublika hasieran hasi zen euskal estatutuaren negoziazioa, boterean ezker errepublikanoak eta sozialistak zeudenean. Izan ere, 1931ko Konstituzioan jasota zegoen autonomia-
Eskubidea.

Lantzen ari garen estatutu hau baino lehen, beste hiru estatutu proiektu ezberdin aurkeztu ziren: lehena, Eusko Ikaskuntzako proiektua izan zen, behin behineko gobernu garaian aurkeztua (1931), Eusko Ikaskuntzak berak idatzia. Estatutu hau Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako probintziek osatzen zuten, eta ezker eta eskuinekoen babesa jaso zuen. Ondoren, Lizarrako estatutua aurkeztu zen 1931ko ekainean, biurteko erreformista garaian hain zuzen. Hau EAJ-k eta karlistek (tradizionalistak) idatzia izan zen, eta aurretik aipatutako lau probintzientzat zegoen idatzia. Aurkeztutako lehen bi estatutu hauek ez ziren gobernuarengatik onartuak izan, ez baitziren 31ko Konstituziora moldatzen. Geroago, Batzar Kudeatzaileen estatutua (1933) aurkeztu zuen Batzar Kudeatzaileak (gehienak EAJ-koak) zentro eskuineko biurteko garaian (1933-35). Estatutu hau, ordea, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak osatzen zuten, Nafarroa kanpoan utziz. Lehenengo biak baino demokratikoagoa eta konstituzionalagoa izan arren, zentro eskuineko gobernuak ez zuen azken estatutu hau onartu nahi izan. Azkenik, 1936ko estatutua (“Elgetakoa”: honela deitua nazionalak Elgetaraino iritsiak baitziren estatutu hau aurkeztean) aurkeztua izan zen 36ko hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi ondoren (Euskadin EAJ-k). Estatutu proiektu hau aurkezteko, batzorde bat sortu zen ideologia ezberdinetako alderdiak batuta, Indalecio Prieto (PSOE) eta J.A. Agirre (EAJ) buru eta idazkari zirelarik, hurrenez hurren. Hau ere, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintzientzat zegoen idatzia, Nafarroa kanpoan utziz. Estatutu hau besteak baino moderatuagoa zen, eta hauek dira defendatzen zituen puntu nagusiak: subiranotasun nazionala (konstituzioa errespetatuz), sufragio unibertsala, kontzertu ekonomikoa, bi hizkuntza ofizial izatea, ordena publikoa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea, botere banaketa, etab. Hau izan zen gobernuak onartu zuen estatutu proiektu bakarra, gobernu errepublikanoak (Fronte Popularra: ezker errepublikanoak, sozialistak, euskal nazionalistak, etab. Osatua) euskal lurraldeak (“Euzkadi”) beraien alde egotea nahi baitzuen gerra garaian.

1936ko estatutua besteak baino modeatuagoa zenez, ongi moldatzen zen 31ko Konstituziora, eta konstituzioaren lehentasuna onartzen zuen. Dokumentuak dioenez, estatutu hau Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatzen zuten (Nafarroa kanpoan utziz), “Euskal Herria” edo “Euzkadi” izeneko estatu autonomoa osatuz, beti ere espainiar estatuaren barruan (1.Artikulua). Errealitatean Bizkaian bakarrik aplikatu ahal izango da estatutu hau, Gipuzkoa eta Araba dagoeneko tropa nazionalen menpe zeudelako.

Esan bezala, bertan hainbat puntu garrantzitsu defendatzen ziren: euskara eta gaztelania izango direla bi hizkuntza ofizialak dio (1.Artikuluaren amaiera); Eusko Jaurlaritzari dagokiola lurraldearen babes juridikoa eta ordena publikoa mantentzea (5.Artikulua); botere banaketa ere defendatzen du, legegilea sufragio unibertsalez aukeraturiko gobernuaren esku egongo dela esanez, eta betearazlea, berriz, presidentearen esku (10.Artikulua). Gainera, presidenteak euskal lurraldeen ordezkari izan behar duela dio errepublikarekiko harremanetarako. Azkenik, lehendakariaren eta behin-behineko gobernuko kideen hautaketa nola egin behar den zehazten da (4.Paragrafoa). Lehendakaria estatutua onartu ondorengo zortzi egunen barruan aukeratua izango dela dio, udal desberdinetako zinegotziek askatasunez botatua eta hautatua. Gainera, lehendakariak behin-behineko gobernuko kideak izendatu beharko dituela dio, gutxienez bost izanik. Gerra egoerarengatik, euskal lurraldeek ia estatu independiente bezala funtzionatu zuten, txanpon propioa, euskal pasaportea, etab. Erabiliz.  

Estatutu hau gerra garaian onartu zen Errepublikako gobernuak “Euskal Herria” edo “Euzkadi” gerran bere alde egotea nahi zuelako. Estatutu hau indarrean denbora gutxiz egon zen eta Bizkaian bakarrik aplikatzea lortu zen, gainerako euskal probintziak dagoeneko nazionalen menpe baitzeuden. Esan bezala, estatutu honek iraupen laburra izan zuen: 1936ko urriaren 1ean onartua izan zen eta 37ko ekainean nazionalek Bilbo hartzean bertan behera geratu zen. Estatutu hau Frankok deuseztatu zuen eta horren ondorioz Kontzertu Ekonomikoa izeneko pribilegioa galdu zuten euskal lurraldeek. Hala ere, estatutu hau berriz erabilia izango da 1979an, Franco hil eta demokrazia berrezartzean.



Entradas relacionadas: