Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,34 KB

 

24. Euskal Herriko Autonomia Estatutua

Sarrera

Aurrean daukagun testua lehenengo mailako testu juridiko,historiko eta politikoa da, legeak eta administrazioaren funtzionamendua biltzen dituelako. Euskal Herriak 1978ko konstituzioaren autonomia estatutuak onartu ondoren aurkeztutako proiektua da. 1979ko Gernikako estatutua da. Publikoa da Euskal Herriari zuzenduta baitago.

Laburpena

Testuan Estatutuko artikulu batzuk eta xedapen gehigarri bat agertzen dira. Autogobernuaren ezarpena eta lurralde bakoitzaren eskubide historikoak agertzen dira. Gai hauek agertzen dira testuan: Esuakl Herriko sorrera, Bizkaia, Nafarroa, Araba eta Gibuzkoak eskubidea eduki zuten Autonomia erkidego honetan parte hartzeko, probintzia bakoitza lurralde historiko bat izango du, lurralde historiko bakoitzak bere erakunde propioak mantentzeko aukera zuen, euskara eta gaztelania ziren hizkuntza ofizialak eta euskadn polizia propioa egongo zen.

Gainera nahi bat ageri da: Historian zehar eduki zuten eskubide historikoen errenuntzia egingo ez zutela Estatutu hau onartzeagatik.

Testu iruzkina

Testu inguru historikoa

Canovas del Castillok 1876an egindako foruen abolizioaren ondorioz, karlistek eta abertzaleek foruen errekuperazioa helburu azkentzat hartu zuten. Abertzaleak, Estatutu bat eskatzen hasi ziren Euskal Herriari bere antzinako foruak eta usadioak bueltatzeko. II Errepublika heldu arte ez zuten ezer lortu. 1931ean egin zuten proiektu bat, Lizarrako Estatutua, baina ez zuten onartu. Estatu Kolpearen ondorioz, Gerra Zibila martxan jarri zen. Estatutua 1936ko urrian onartua izan zen. Autonomi Estatutu berria Bizkaian besterik ez zen aplikatu eta dakigunez oso hilabete gutxi egon zen indarrean.

Frankismoaren garaian, diktadoreak guztiz zapaldu zuen euskal kultura eta nortasuna. Franko hil eta gero trantsizio politikoa hasi zen eta aldaketa politikorako bidea adostu zen.

1978ko abenduan gaur egun dugun konstituzioa ezarri zen eta dokumentu honetan lurralde historikoak nortasun politiko juridiko izateko eskubidea onartu zen. Beraz, Autonomi Estatutua berreskuratu zen.

1979an Esbainiako Legebiltzarreko hauteskundeak egin ziren eta Espainian UCD irabazi zuen eta Euskal Herrian PNV. Beraz, Suarez eta PNVko presidentearen artean negoziatu zen testuaren proiektua. Gernikako Estatutua gernikan sinatu zen.

Espainiako kongresuan bi indar politikoen kontrako jarrerak azaldu ziren. Frankismoaren defendatzaileen artean eta Euskal Herrian ETAren borroka armatua defendatzen zutenen artean. 1979ko urriak 25ean erreferendum bitartez Araba,Gipuzkoa eta Bizkaiako biztanle gehienak onartu zuten.

Nafarroak erkidego honetan sartzea edo ez erabaki ahal zuen. Lurralde honetan UCD, PNV eta sozialistek gehiengo politikoa osatu eta Euskal Autonomia Erkidegoan parte ez hartzea erabaki zuten.


Testu ingurua testuarekin erlazionatu

Lehen artikuluan autogobernu eskubidea onartzen da. Jarraituz, zehazten ditu kideak zeintzuk diren: Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia. Gainera, Nafarroari areak irikita uzten dizkio. Lurralde historikoei buruz hitz egiten da. Batzar Orokorrak probintzietako legebiltzarrak izango dira. Euskara hizkuntza koofiziala bihurtzen da gaztelaniarekin bat. Azkenik, orden publikoa zaintzeko polizi berezi bat sortuko dela ageri da.

Balorazioa

Gernikako Estatutuaren bidez Euskal Herria erakunde politiko gisa sortu zen. Kontzertu ekonomikoaren bidez euskaldunok giza askatasuna eta bizitza kalitatearen maila izatera iritsi gara.

ETA mugimendu politikoek ez zuten Autonomia Estatutua onartu eta terrorismoari ekin zioten. Azkenean Autonomia Estatutua onartu ez zutenak onartu zuten.

Estatutuak sistema parlamentarioa ezarri zuen. Euskal lege biltzarra sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen da eta gero honek lehendakaria izendatzen du bere gobernu propioa eratus; Eusko Jaurlaritza. Gure gizartean dugun aniztasunari eusteko ezinbestekoa da dugun marko juridikoa. Autonomi Estatutuaren bidez, Hezkuntza sistema, Osakidetza, Ertzantza...sortu eta garatu dira.

Gure gizartea oso konplexua da biztanleen sentimenduaren arabera: hainbat dira independentzia aldarrikatzen dutenak baina askok Espainiaren barne bizi nahi dute. Elkarbizitzari eusteko estatutua oso tresna ona da.

Entradas relacionadas: