Euskal Herriko autonomía estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,56 KB

 
ESPAINIAKO 1978KO KONSTITUZIOA:Testu hau, Juan Carlos I.A Espainiako erregearen izenean idatzi eta argitaratu egin zuten 1978ko abenduaren 29an, Madrilen. Bere izaera politiko- juridikoa da, jatorriaren arabera lehen mailakoa da eta testu guztiak bezala publikoa da, horrekin batera, historiko-juridikoa da oso argi ikusten denez eta hartzailea, Espainiako hirritar guztiei zuzenduta zegoen. BARNE-AZTERKETA:Testua 2 zati garrantzitsu ditu: alde dogmatikoa eta organikoa. Alde batetik, konstituzioaren oinarrizko printzipioak eta hiritarren eskubide eta betebeharrak zehazten dira. Bestetik, estatuko erakundeen funtzionamendurako arauak ezartzen dira. 1.

arti

Justizia, berdintasuna eta politika aniztasuna aldarrikatzen ditu. 2.Arti: Espainiako nazioaren Batasuna bereizi ezina dela aldarrikatzen du, espainiar nazioa nazionalitate eta eskualdez osatuta dagoela. 66.Arti: Gorte Nagusiek ordezkatzen dute espainiar herria eta Diputatuen Kongresuak eta Senatuak osatzen dute. 98.Arti: Presidenteak, presidenteordeek, ministroek eta Legeak xedatzen dituen gainerako kideek osatzen dute Gobernua. 117.Arti: Justiziak herrian du jatorria eta magistratuek administratzen dute erregearen izenean, hauek Legearen mende bakarrik daude. 143.Arti: Ezaugarri historiko, kultural eta ekonomiko erkideak dituzten probintzia mugakideek autogobernua izan dezakete eta Autonomia Erkidegotan eratu daitezke. XEDAPEN GEHIGARRIAK: Konstituzioak foru lurraldeen eskubide historikoak babestu eta errespetatzen ditu eta Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuen esparruan egingo da. XEDAPEN INDARGABETZAILEA: Behin betiko indargabetutzat jotzen da 1839ko urriaren 25eko legea eta 1876ko uztailaren 21 eko legea ere bai.

Juan

Carlos I: 1975tik 2014ko ekainaren 19ra Espainiako erregea eta estatuburua izan zen. Haren oinordekoa haren seme Filipe VI.A da, Joan Karlosek abdikatu zuenez gero. Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarriz.

Espainiako

1978ko konstituzioa:
Espainiako 1978ko konstituzioa Espainiako legediko arau gorena da. Konstituzio horren bitartez, erregimen frankista monarkia parlamentario bihurtu zen, diktadura garaiko Erresuma Oinarrizko Legeak ordezkatuz. 
KANPO-AZTERKETA:Espainiak 40 urtez egon zen diktaduraren menpe (1939-1975). Eta Francoren heriotzaren ondoren,(1975-11-20) Arias Navarro ordeztu zuen gobernuburu bezala, eta Joan Karlos I.A Erregea izendatu zuten. Arias Navarroren gobernuaren egoera oso zaila izan zen, 1975 eta 1976 an manifestazioa asko egon zirelako, nahiz eta ilegalak ziren. 1976an Arias Navarro dimitiu zuen, eta Erregeak Adolfo Suarez ezarri zuen gobernuburu bezala. Adolfo Suarezek zenbait aldaketa egin zituen, demokraziarako bidea azkartzeko helburuarekin. Azkeneko honek, Espainiako beste alderdi politiko batzuekin bilerak izan zituen. Eta urte honetan, hauteskunde demokratikoak egon ziren, eta bertan UCD alderdia irabazi zuen, eta bigarren, Felipe Gonzalezen alderdia geratu zen. Adolfo Suaren alderdiak, Espainiako alderdi asko legeztatu zituen, nahiz eta legeztapen bat baino gehiago arazoak ekari zituen. UCD ren gobernuan, lehen aldiz alderdi guztiek ados jarri ziren, konstituzio bat idazteko, baina EAJ ezetza eman zuen konstituzio honi. EAJ esan zuelako, bertan ez zela ondo argitzen Euskadiko egoera, hau da euskadiko autonomiaren ezaugarriak ez ziren argi geratzen. Konstituzioa Gorteetan aurkeztu baino lehen, aldaketa asko egin zituzten. Gorteetan aurkeztu eta gero, onarpena lortu zuen, ondoren erreferendumean onartu zen, eta 1978ko Abenduaren 29an Boletin Ofizialean argirataratu zen. Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauek zire: Estatu demokratikoa, parlamentuzko monarkia, akonfesionala, eskubideak dauden estatu bat.

KRITIKA

Testu hau oso garrantziatsua izan zen garai horretan, Espainian eragina izan zuelako modernizatuz eta Europako Estatu mailan sartuko da gainera. Horrekin batera, 40 urteko diktadura baten ostean sortzen den demokraziarako bidea delako. Horren ondorioz, gaur egun daukagun ideologia politikoak lortu dira, nagusiak PP eta PSOE izanez, baina pixkana Ciudadanos eta Podemos sortzen, hauek aparte beste hainbat azpitalde daude.

EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA :


Testu hau, Adolfo Suarezek (gobernurua) egin zuen, Madrilgo Errege Jauregian, 1979ko abenduaren hemezortzian, horrekin batera,urriaren 7an Gaceta de Madrid-en argitaratutakoa. Izaera publikoa duen testu juridiko bat da, lehen mailakoa izanez, testu motari dagokionez, juridikoa dela antzematen daiteke. Hartzailea, Espainiako Gorteei eta euskaldun guztiei dago zuzenduta. BARNE-AZTERKETA:  testua, sarrera batez, 5 artikuluz eta xedapen gehigarri batez osatuta dago. 1. Arti: Honen izena Euskadi zein Euskal Herria izango da: eta konstituzio eta Estatutu honetan adierazten direnak izango ditu oinarrizko instituzio-arautzat. 2. Arti: Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoa eta era berean Nafarroak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren partaide izateko eskubidea dute.3. Arti: Euskal Herria osatzen duten Herrialde Historikoetako bakoitzak, autogobernuko bere antolaketa eta instituzio propioak gorde ditzake edota, berrezar eta egunera. 6. Arti: Euskararen erabilera ahalbidetzen da soilik Euskadin, betiere, gaztelera kendu gabe (hau derrigorrezkoa izanik), denek baitute bi hizkuntzak erabiltzeko askatasuna eta eskubidea. 17. Arti: autonomiari zuzenean ematen zaion aginpide bat dela esan genezake. Babes egituretan, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei dagokie esku hartzea (polizia). Euskal Herritik kanpoko eta gaindikoa dena Estatuko Sergurtasun Indar eta Gorputzak arduratuko dira, estatua. Xedapen gehigarria: “historiaren kariaz legozkiokeen eskubideak” esatean, nolabait antzinako foruei erreferentzia egiten dela esan genezake, baina aldi berean, nahiz eta horiei ez diela uko egingo esan, ez dira nolabait esanda, “onartzen”.

Juan

Carlos I: 1975tik 2014ko ekainaren 19ra Espainiako erregea eta estatuburua izan zen. Haren oinordekoa haren seme Filipe VI.A da, Joan Karlosek abdikatu zuenez gero. Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarriz. Euskal Autonomia Erkidegoa: Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldeko autonomia erkidego bat osatzen du 1979. Urteaz geroztik. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak biltzen ditu. Erkidegoko hiriburua, Gasteiz da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena eta Eusko Legebiltzarrarena, daude.

KANPO-AZTERKETA

1931an, II. Errepublika aldarrikatzen denean, Euskal Herriak eta Kataluniak autonomia estatutuak eskatzen dituzte. Kataluniak lortzen du berea baina euskal lurraldeei ukatu egiten diete eskakizuna, ezadostasun asko zeudela aldarrikatuz.  Berriro ere batasuna lortzen dutela dirudienean, Nafarroa aurka jartzen da eta prozesu osoa atzeratu egiten da. Azkenean lortzen dute gehiengoa alde jartzea, eta hala ere onartu nahi ez badiete ere, onartu egiten diete uztailaren 18ko estatu golpearen ostean eta gerra zibilaren hasieraren ondoren errepublikaren alde borroka dezaten euskaldunek. Horrela, 1936ko urriaren 4ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak euskal estatutua onartzen du gorte nagusietan.

KRITIKA

Testu hau oso garrantzitsua da, azkenean autonomia estatutua lortu zuelako Euskal Herriak. Bizkaian soilik funtzionatu zuen, Araba altxamenduaren alde agertu zen gerra zibilean eta Gipuzkoa ia hasiera-hasieran garaitu zuten tropa frankistek. Baina Bizkaian aurre egin zieten eta autonomia estatutua aplikatua izan zen.

Entradas relacionadas: