Euskal herriko autonomia estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,4 KB

 

15


1.- Identifikazioa


Lehen mailako testua, juridiko baten aurrean gaude, lege bat baita. Madrileko Diputatuen  Kongresuan onartua 1936ko urriak 4an. Idatzi eta hiru egun geroago (Madrilgo Gazetan) eta bost egun beranduago (Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian) argitaratua. Altxamendua eta ondorioz gerra zibila hasi eta hiru hilabete beranduago eginda dago.Autore bezala, autore kolektiboa da (Komisio bat).  Testuaren bultzatzaileak Indalecio Prieto sozialista eta Jose Antonio Aguirre abertzalea izan ziren, estatutu-komisioan presidente eta idazkaria. Hala eta guztiz, testuaren aldarrikapena Madrileko Gorteetan egin zen.

Hartzaile publikoa da eta  sortzen den autonomia berriaren biztanleei dago zuzendua.

2.- Analisia:


Lehenengo artikuluan, Espainiako Errepublikaren gobernuak Euskal Estatutua onartu eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia modu autonomoan (“Euzkadi”) gobernatzea onartzen du, hori da ideia nagusia testuan. Lurraldetasuna zehazki finkatzen bada ere, Ikusiko dugunez, praktikan, Bizkaian aplikatzen da, eta Gipuzkoa eta Arabako eremu txikietan.

Bostgarren artikuluan, orden publikoaren kontrola eta babez juridikoa Euskal Herriaren esku geratzen direla dio eta Ertzaintza antolatu zuen zeregin horretarako.

Hamargarren artikuluan, erkidegoaren instituzioen oinarrizko planteamendua egiten da, bigarren ideia nagusi bezala.Bertan,oinarrizko modu batean, botere legegilea eta betearazlea azaltzen dira.Beste bi ideia, “Euzkadi” horren eskubide eta eskumenak: Euskara hizkuntza ofiziala izango dela, gaztelaniarekin batera, eta ordena publikoa mantentzeko Ertzaintzaren, polizia propioaren,eraketa.

Gerra garaian daude eta egoera berezi horren ondorio zuzena izango da azken testuaren bukaerako paragrafoa. Bertan, Lehen xedapen iragankorrak agertzen da. Egoera historiko berezi batean, gerra irauten duen bitartean, Euskal Herriko behin-behineko gobernuak hartuko du Euskadiko agintea. Egoera berezi hori dela eta, ezin zen instituzionalizazio prozesua modu normalizatuan egin, eta beraz, behin behineko gobernua eta lehendakaria hautatzeko sistema azaltzen da, bando errepublikanoaren lurraldean dauden udalerrietako zinegotzien bidez, askatasunez aritu daitezkeenekin, alegia.

3. Kontestu historikoa:

1931ko apiriletik, Espainiako II. Errepublika ezarri zen. Garai zaila eta gatazkatsua hasi zen, partidu politikoak, gizarte mugimenduak eta biztanleria bera, gero eta gehiago banatu ziren bi taldeetan, Errepublikaren aldekoak (ezkerreko mugimenduak gehienbat) eta kontrakoak (eskuineko mugimenduak). Euskadin gatazka horrek ere isla izan zuen, ia-ia probintziaka banandu ziren euskaldunak, Bizkaia eta Gipuzkoa abertzale eta errepublikano, eta Nafarroa eta Araba eskuinaldera eta Errepublikaren aurka.Gerra Zibila hasterakoan, Euskal Herriak, eta EAJ-k batez ere, sei urteko borrokan zeramatzan Estatuaren atzean. Aurretik, liberalismoak ekarritako aldaketa eta berrikuntzek sortutako egoera eta batez ere Foruen galeraren aurka (1876), borrokatzen aritua zelarik.

1931ko Errepublikaren Konstituzioan Autonomia Estatutuak osatzeko eskubidea agertzen zen, Nuria-koa (Katalunia) izango da lehena, urte horretan bertan. Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiak bere proiektua aurkeztuko dute ere, baina erlijioan eskatzen zituzten eskumenak zirela eta konstituzioaren aurkakotzat hartu zen Madrilen, eta partidu Errepublikanoek ez zuten onartu. (Proiektuak zehatzago: Eusko ikaskuntza, Lizarra…)Bigarren saiakera bat egin zen, “posibilistagoa”, erlijioaren auzia alde batera utziaz. Nafarrek amore eman zuten eta Estatutuari uko egin zioten, baina EAJ-k aurrera egin zuen eta prozedurak aurrera egin zuen, 1933ko hauteskundeak CEDAk irabazi, eta Madrilgo parlamentuan eskuinak gelditu arte. Gertakizun hauek bultzatu zuten pixkanaka, katolikoa zen EAJ, ezker errepublikanoen aldera, nahiz eta hauen planteamendu gehienekin ez etorri bat. Altxamenduarekin batera, EAJri dilema sortuko zaio, noren alde egin? Ezinezkoa zen neutraltasunean gelditzea. Eta erabakiaren ardatza autonomia izan zen, ez erlijioa ala ideia sozial eta ekonomikoak. Garbi zeukaten EAJn ezinezkoa izango zutela autonomia, altxamenduaren alde zeudenen Estatu berrian .Jarrera, hala ere, ez zen hasieran aktiboegia izan, ez politikoki, ezta militarki, Irunen defentsan argi eta garbi agertuko da EAJ-aren. Estatutuak aldatuko du jarrera hori, eta Indaleciok ongi zekien, horregatik bere interesa eta presa Autonomia Estatutua aprobatzeko.Gerra zibilaren eraginez, EAJ Errepublikaren gobernuan sartzea onartuko du, baina ez hainbat gauza egin baino lehen; garrantzitsuena, Estatutua negoziatu Madrileko gobernuarekin. Horren ondorioz osatuko dute Euskal Herriko behin-behineko gobernua 1936koAntonio Agirre lehendakari delarik.Hau gertatu baino lehen, oso kontuan izan behar dugu Nafarroan altxamenduaren alde agertu direla gehienak, baita Araban ere, eta Molaren gidaritzapean Irun, Donostia, eta praktikoki Gipuzkoa osoa bando Nazionalen menpe gelditu zela irailerako.

4. Ondorioak:


Euskal Herriarentzat garrantzi handiko testuaren aurrean gaude, Errepublikaren legehonen bidez, Euskadi Estatutua onartu eta autogobernurako lehen urratsakematen baitira. Euskadik izango duen lehenengo Estatutua izango da. Estatutua etaLehen Euskal Gobernuarekin, mugarri historiko baten aurrean kokatzen gara,Euskadiren jaiotza da, modu instituzionalean, ikuspegi juridiko-politiko batetik. Hau

izan zen gaur egun dugun Erkidegoaren aurrekari zuzena.


Entradas relacionadas: