Euskal foruen historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,69 KB

 

ARLO POLITIKOA Isabel II.Aren erreginaldian, Espainian liberalaren eraketa. Absolutismoak behera eta liberalismoaren ezarpena. Foruen berrikuntza eta liberalismoaren ezarpena Euskal Herrian I. Gerra Karlistaren ondorio zuzena izan zen

I. Gerra karlista, Espainiako oinordekotza izendatzeko unean sortu. Fernando VII.Ak Lege Salikoa baliogabetu, bere alaba txikia Isabeli, koroaren ateak zabaltzeko.

Fernando VII.A hil zenean Maria Cristinak erregeordetza hartu. Orduan, Carlos Maria Isidroren eskubide dinastikoak aldarrikatzeko, absolutistak altxatu, horrela, I. Gerra Karlista hasi zen. Bi talde:

  • Carlos Maria Isidroren aldeko absolutistak (karlistak)
    .

  • Liberalak (isabelinoak).

Euskal Herrian, gizarteko alderdi batzuk karlista egin, liberalismoak foruak ezabatu nahi zituelako, batasun juridikoa, ekonomikoa eta politikoa lortzeko.

  • Hiriak liberalen aldekoak ziren (foruak moldatu nahi zituzten).

  • Herritarrek foruak defendatzen zituzten.

Gerraren bilakaera, foruen etorkizunerako funtseskoa izan zelako


  • Hasteko, Zumalakarregik (general karlistak) gerrillen eta ustakabeko erasoen taktika erabili zuen. Euskal Herriko lurraldea kontrolatzea lortu zuen. Hiriburuakez zituzten hartu.

  • Hiria hartzeko beharra zuenez Zumalakarregik Bilbo setiatu zuen. Karlistek ez zuten Bilbo hiria hartzea lortu (Bilboko setioan Zumalakarregi hil zen).

  • Zumalakarregi hil ostean karlistak Madrilgo ateetan kokatu baina ez zuten kolpe militar edo politiko garrantzitsurik jo.

  • Gerrari amaiera emateko Muñagorrik “Bakea eta foruak” izeneko proposamena aurkeztu zuen: karlistek Isabel II.Ren erregetza onartu ezkero liberalek Euskal Herriko foruak gordeko zituzten.

  • Esparterok (liberala) eta Marotok (karlista) Bergarako hitzarmena sinatu zuten eta horrek amaiera eman Euskal lurretako gerra karlistari:

    • Karlistek Isabel II.A erreginatzat hartu.

    • Liberalak militar karlisten graduak errespetatzera konprometitu ziren eta Euskal Herriko foruak defendatzera.

ARLO EKONOMIKOA XIX. Mendean, Euskal Herriak bere historiako eraldakuntza ekonomiko garrantzitsuena jasan zuen: INDUSTRIA IRAULTZA. Horretarako oztopo batzuk gainditu behar izan zituen:

  • Europako industrializazioa Euskal Herriaren kalterako izan zen, burdinola zaharrek ezin zutelako Europako burdingintza modernoarekin lehiatu.

  • Atzerapenaren arrazoi batzuk politikoak izan ziren: 1841 arte iraun zuten barne-aduanak edo Espainiako gobernu progresisten orientazioa librekanbista. Beste arrazoi garrantzitsua gerrak izan ziren.

Gerra karlistaren amaiera, liberalismoaren finkapena eta 1839ren dekretuaren ondorioz (bi urte beranduago) gertatu zen aduanen aldaketa funtsezkoak izan ziren Industria Iraultza Euskal Herrian hasteko. Azkenean,1841tik aurrera Euskal Herriko industrializazioaren lehenengo urratsak eman ziren.

GIZARTEAREN EGOERA Liberalismoaren garaipenaren ondorioz Espainian klaseetan bereiztutako gizartea sortu zen: burgesak (jabedunak) eta proletalgoa (langileak).

ONDORIOAK Euskal Herriko lurraldeetan aldaketak sistema politikoan:


  • 1841an Nafarroako Lege Paktatua Nafarroako foru erregimenaren amaiera ekarri zuen.

  • Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru-lurraldeeetan 1841eko urriaren 29ko dekretuak foruen lehenengo murrizketa garrantzitsua ekarri zuen:

    • Batzar nagusiak desegin ziren eta foru-baimena indargabetu zen.

    • Aduanak kostaldera eraman zituzten (aipatu dugunez).

    • Salbuespen fiskala eta soldadutza ez egitearen berezitasunak gorde ziren.

Euskaldunekin adiskidetzeko moderatuek negoziazioak hasi zituzten


1844ko uztailaren 4ko Errege Dekretuak Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak jarri


AMAIERA, BALORAZIOA Lege horrek berebiziko garrantzia izan zuen euskal foruen bilakaeran. 39ko Legea foruen desagerpenerako pauso oso garrantzitsua izan zen.

Entradas relacionadas: