Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

Diputazio tradizionalak aukeratu nahi ziren berriro eta, Foru Administrazioa egituratu, Konstituzioak legez agintzen zuen probintzia-administrazioa alde batera utzirik. Halatan, bi diputazio-mota bereizi ziren ordutik aurrera: Foru diputazioa eta Diputazioa Probintziala.

Nafarroan Diputazio Probintziala izango zen lurralde honi onartutako ahal politiko guztien jabea. Hortaz, deuseztatu egin zituzten erresuma zaharreko Gorteak eta beste instituzio politikoak. Jakina denez, Lege Zaharrekoak ziren Nafarroako Gorte tradizionalak, eta sistema liberalaren filosofiaren kontrakarrean zetozen erabat.

Erakunde hauek (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Nafarroako Diputazioa) gutxienez ordezkari bina izendatu behar zituzten, Espainiako gobernuarekin batera Foruen erredakzio berria prestatzeko.

Aipatutako legean, alde batetik, foruak mantentzeko nahia agertu zen, baina, bestetik, batasun konstituzionalari kalterik egin gabe bete behar zen nahi hori. Hau da, Foru-erregimena errealitate instituzional berrira egokitu behar zen.

Bi lege aprobatu ziren:


-Nafarroarako Lege Paktatua: Nafarroa erresuma izatetik probintzia izatera igaro zen, aduanak gora, soldadutza, kupoa… Lurjabe eta merkatari burrgesia berriak etekin handiak jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzen baitzen Nafarroaren zor publikoaren ordainketa.

-Euskal Probintzietako Foruen Erreforma: Foru-baimena, Foru-diputazioak eta Batzar Nagusiak kendu, aduanak gora… Matxinada ugari piztu zen euskal probintzietan eta Esparterok gogor zapaldu zituen. Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean geratu ziren, administrazioari, arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez. Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan.

Liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada Moderatua) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala eman zen. Foru-ahalmen batzuk berreskuratu ziren: Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak. Ez, ordea, aduanak, sistema judiziala eta Foru-baimena.

1845 eta 1878 artean, hiru probintzietako sistema foralari dagokionez, egoera arraro baten aurrean geratu ziren. Gobernuak inoiz betetzen ez zuen Foruak aldatzeko mehatxua egiten zuen bitartean, erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu zuen, batez ere Foru-Diputazioei bizkarreratutako ahalmenei zegokienez.

-Era berean, garai honetan emango dira industrializazio modernorako lehen urratsak eta burdina meategien ustiapen sistematikoa egingo da.

-Iraungo duen gauza bakarra Kontzertu Ekonomikoa izango da.

-Nafarroan egoera ez zen aldatu eta, 1841eko Lege Paktuaren bidez, foru-
Esparru zabala gordeko du.

1844 eta 1860. Urteen artean borroka karlistak izan ziren, baina Espainiako zona batzuetan bakarrik. Zenbait autorek “altxamendu karlista” deitzen dio honi. Beste zenbaitek “II. Gerra karlista”. Horren arabera, II. Edo III. Gerra Karlista izan daiteke 1873an hasi zen eta, 1876an bukatu zenean, behin betiko abolitu ziren foruak Euskal lurraldeetan.

TESTUAREN GARRANTZIA:


Testu hau adostu zuten 1839an, I. Karlistaldian bukatu berrian eta interpretazio kontrajarriak izan zituen orduantxe bertan: batzuen iritziz, foruak galtzeko bidea hasita zegoen, jada, baina besteek ziotenez, berriz, lehen baino esparru garbiagoa hartzen zuten orain, konstituzioan bertan onartzen baitzen euskal lurrek zuten berezitasuna.

Esan bezala, testu honek garrantzi berezia hartu zuen Cánovasen eskuetan, II. Karlistaldia galdu eta gero. Cánovasek esanahi literala eman zion ENTZUN hitzari eta horixe egin zuen: entzun eta nahi zuena egin. Euskaldunek ENTZUN ETA KONTUAN HARTU esan nahi zuela zioten, baina… alferrik izan zen! Foruak bertan behera geratuko ziren!


Entradas relacionadas: