Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,98 KB

 

1839KO URRIAREN 25eKO LEGEA

Sarrera: dokumentu mota, Egilea, jasotzaile eta garaia (gertakari historiko eragilea)


Lege Bati dagokion bezala,testu juridikoa eta publikoa dugu, eduki Politikoa azaltzearekin batera.

Espainiako Gorteetan egindako legea da. Liberal moderatuak gobernuanzeuden,progresistak Parlamentuan Gehiengoa zirelarik. Estatu burua, Mª Cristina Borboikoa erreginordea zen, Isabel II.Aren ama, testuaren atarian azaltzen den moduan.

Lehenengo karlistada (1833-1839) amaitu Berria zen, iparraldean, eta lege horren bidezBergarako Komenioan sinatu zutena, horretan gomendioa zena, Zehaztu nahi zuten liberalek. Zehaztapena ez da oso luzea (2 artikulu besterik Ez) eta, horren ondorioz, arazoak sortuko dira, denboran luzatuko zituztenak.

Garapena: dokumentuaren Edukia, hitz gakoen azalpena eta testuinguru historikoa

Ideia nagusi bi ditugu: batetik,  Foruak berresten dituzte; bestetik Mekanismo berri bat aplikatuz, Foruen moldaketaren prozesua zehazten da, Espainiar liberalismoaren ikuspegitik.
Foruak ziurtatzea baldintza bat izan zen gerrarekin Amaitzeko, Bergarako komenioan ziurtatzen zen bezalaxe. Baina foruak Ziurtatzen badira ere (1. Artikulua) ziurtasun hori zehaztu gabekoa da eta baldintzatuta Egongo dira, modu generikoan ere “monarkiaren batasun konstituzionala Kaltetu gabe”. Hau ate bat izango da edozein aitzakiarekin bertan behera uzteko Foru sistemaren ahalmen bat, batasunaren kontra izatekotan (1841ean geratuko Zen bezalaxe).Lege honekin beste aldaketa bat ere aipatu behar da:
legediaren protagonista aldatu egiten da; hortik aurrera foruak Eraldatzeko ahalmena pasatzen da euskal lurradeetatik Espainara (“nazioa” aipatzen da 2. Artikuluan, hots, espainiar nazioa), Espainiako Gorteetara eta, ondorioz, euskal gutxiengoa ezintasunean izango da beti Bere proposamenak aurrera eramateko eta foru sistema defenditzeko ere.
Euskal Lurraldeak subjektu politiko bezala desagertuak ziren une horretatik Aurrera espainiar nazioaren barruan murgilduta geratzeko.Foruak aldatzeko erabakia Gorteetan, Espainiako Parlamentuan, hartuko da eta, beraz, Konstituzioaren azpian geratzen da foru Sistema (1. Eta 2. Artikulua). Eta, beraz, konstituzioaren bidez aldaketak Eginez gero, ate bat izan zen foru sistema gero eta gehiago murrizteko Edota deuseztatzeko. Gainera, 1837ko Konstituzioa erabat zentralizatzailea zen.

Legea Espainiako Parlamentuan sortu Zuten diputauek, Madrilen,euskal Herrialdeen egitura politikoa antolatzeko:
Foruak berretsi egin ziren, Baina ez ziren lege berezi gisa onartu, monarkiaren konstituzio berriaren Menpe baizik.

Konklusioa: dokumentuaren garrantzia hurrengo hamarkadetan


Euskal herrialdeen borondatea ezagutzeko Helburuarekin, 1839ko azaroaren 16ko dekretuaren bidez Araba, Bizkaia Eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak eta Foru Administrazioa Egituratu ziren; eta, aldi berean, Diputazio Probintzialak, Espainiako Hauteskundeak gainbegiratzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusieketa Nafarroako Diputazioak ordezkari Bina izendatu zituzten, Espainiako gobernuarekin Foruen erredakzio berria Prestatzeko. 1840.Ean Madrilen negoziazioak hasi zirenean bi joera Nabarmenduko dira: a)
foruzale moderatuek, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariek, foruen egiturak eta oinarriek osorik iraun zezaten nahi Zuten; eta,b) liberal progresistek, Nafarroako ordezkariek estatuaren lege berriak onartzeko eta beren kabuz Negoziatzeko prest zeuden.

Nafarroan, liberal progresistek bideratu zituzten Aldaketak(1841eko “Ley Paccionada”
): 1) Erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera igaro Zen baina berezia, autonomia fiskala baitzuen: urtero 300.000 errealeko kupoa Ordainduko zuen, autonomia osoa izango zuen zerga bilketan Eta diputazioaren esku egongo zen udaletako aurrekontuen gaineko kontrola; 2)
Aduanak Lekuz aldatu ziren; 3)
Gazteek soldadutza egin beharko zuten. Nafarroa, lurjabe handiak eta merkatariek osatzen zuten burgesiaren menpe Geratuko zen.

Mendebaldeko Lurraldeetan erresistentzia Handiagoa izango da, liberalek ez baitute lortzen erabateko boterea. Isabel IIaren erregeaIdian, Hiru EuskaI Foru-Probintzien egoera uneko gobernuaren joeraren arabera aldatuz Joango da; hau da, Espainiako joku Politikoak baldintzatuko du Foruen bizi iraupena. Horrela, 1841ean, Esparterok Bere kontra izan zen matxinada menperatuta,  Liberal moderatuek egindakoa, zenbait neurri jarriko zuen martxan Foru eregimenaren kontra (Foru Aldundiak, Batzar Nagusiak, aduanak Kostaldera ...); eta 1843an liberal moderatuek, Espartero gobernutik egotzi Ondoren, berrezarri egingo dituzte (1844-07-04), Batzar Nagusiak eta haien Araberako Foru Aldundiak, baina aduanak kostaldean; 
Foru Pasea ezabatuak geratu ziren eta Justiziaren administrazioa
Estatuko beste lurraldeen parean. Lurraldeok Galdutako aginte politikoa berreskuratu  Ahala onartu izan behar zituzten  Gobernu zentralak inposatutakoa joera zentralistako berrikuntzen hedapena, (Guardia zibilaren Moyanoren Hezkuntzaren gaineko legea)
. Jarraian
O'Donnellen gobernu unionisten bitartean, 60en hamarkadan, Foru Diputazioek Euren aginpide administratiboak handiagotu zituzten, Desamortizazio-prozesuaren kontrola, estatistika-batzordeak eta herri heziketa Batzarrak jasotzean. Beraz, foruen iraupenaren trukean lurjabe eta foruzaleek Babesa eman zieten moderatuei Espainiako Parlamentuan, liberalismo aurrerakoiaren Aurka.

Bigarren karlistada amaituta, 1876ko uztailan Foruak ezereztatzeko Legea promulgatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako, Nafarroako egoerara eramanez: zerga-salbuespenei amaiera eman (baina kontzertu ekonomikoa jarriko zen), derrigorrezko soldadutza ezarri eta Probintzien administrazioan aldaketak ezartzeko ahalmena ematen zion Gobernuari.

Entradas relacionadas: