Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,89 KB

 
  1. Amerikaren kolonizazioa (11 gaia)

  1. Gizarte koloniala. Espainiarrak eta horien ondorengoak (kreole), mestizoak, indioak eta esklabo beltzak osatzen zituzten.

  2. Baliabideen ustiaketa. Metal preziatuak, nekazaritza (tabakoa, artoa, azukre-kanabera….), abeltzaintza eta merkataritza izan ziren baliabide nagusiak.

Nekazaritzan, encomienda zeritzon ustiategi-mota erabili zuten. Erregeak kolono bati ematen zion lur-eremua. Lur –eremu horretako indioek kolonoentzako lana egin behar zuten, baina kolonoak babestu behar zituzten eta fede kristaua irakatsi  behar zieten.

  1. Euskadi XVI. Mendean

  1. VI. Mendean euskal lurraldeek bere erakundeak finkatu zituzten Monarkia Hispanikoan. Batzar Nagusiak izan ziren erakunde garrantzitsuenak XIX. Mendera arte.

Batzar Nagusien kideak honako hauek ziren:

  • Batzarkideak edo hiribilduen ordezkariak.

  • Korrejidorea edo errege-ordezkaria

  • Aholkulari lehendakaria. Honek funtzio judiziala zuen eta soldata kobratzen zuen.

  • Eskribaua edo aktak idazten zuen idazkaria.

  1. Euskal foru-erregimenaren pribilegioak:

  • Kaparetasuna edo odol “garbia”. Horren ondorioz, euskal lurraldeetan jaiotako biztanleak nobleziaren maila zeukaten, eta zerga asko ez zituzten ordaintzen.

  • Soldadutza: bere lurraldea bakarrik defendatu behar zuten.

  • Aduana-eskubideak: zenbait produkturengatik ez zuten zerga berezirik ordaintzen.

  • Foru-baimena: erregearen legeak foruen aurka egiten bazuen, indarrean jarri gabe gertatzen zen.

KRISIALDIA ESPARRU GUZTIETAN (12 gaia)


XVII. Mendean Europan krisialdi demografiko, ekonomiko eta soziala izan zen:

  • Demografiaren aldetik, biztanleriaren hazkundea gelditu zen. Arrazoi nagusiak goseteak, epidemiak eta gerrak izan ziren. Gainera, emigrante kopuruak gora egin zuen.

  • Ekonomiaren aldetik, nabarmen izan zen nekazaritzaren beherakada. Eta  nazioarteko merkataritzaren  potentzia nagusiak (Espainia, Portugal eta Italia) beste batzuek ordezkatu zituzten; esaterako, Ingalaterrak eta Probintzia Batuek.

  • Gatazka sozial ugari egon ziren, biztanleria pobretu egin zelako.



Entradas relacionadas: