Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

 

2. Foruen aurkako erasoak


Espainiako Koroak , eredu zentralista inposatu zuen monarkia osoan. Aragoiko Koroako foruak ezabatu zituzten
Oin Berriko Dekretuaren bitartez. Aragoin , Katalunian , Valentzian eta Mallorcan Gaztelako legea eta eredu administratiboa ezarri zituzten.

Euskal


Herrian aduanak kostaldera eta Frantziako Erresumako mugara eramateko saio bat egin zen , baina matxinada herritar bat geratu zen eta aduanak betiko lekura itzultzea erabaki zen.

Madrilgo Gortean uste zuten Foruak erregearen kontzesioak zirela eta ez euskaldunen berezko eskubideak. Godoy-k , Karlos IV.Aren ministroak , nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen Bizkaian , baina bizkaitarrak Zamakolada izeneko matxinadan altxatu ziren , eta ekimena ez zen gauzatu.

Gero , Konbentzio eta Independentzia herrak etorri ziren. Napoleonen armadak Euskal Herria okupatu zuenean , bi administrazio ezarri zituzten frantsesek : Bizkaiko Gobernua eta Nafarroakoa.

Konbentzio nahiz Independentzia gerretan eragindako gastuak handiak izan ziren eta herri-lur pilo bat saldu behar izan zuten. Lurrak esku probatuetara pasatu ziren eta liberalismoa indartu egin zen.

Fernando VII.Aren erregealdiaren hasieran Foruak errespetatu zituzten. 1820an , Foruak abolituak izan ziren ,baina Euskal Herriaren erantzuna gogorra izan zen eta eraso horiei aurre egiteko “boluntario realistak” izeneko gerrillari-taldeak sortu ziren.

Dena dela Fernando VII.A absolutismora itzuli zen eta Euskal Foruak , errespetatuak izan ziren ondorengo urteetan. Aldaketa batzuk sartu zituzten sistema foralean. Lege baten bidez , Bizkaiko burdina errege-jabetza zela erabaki zuten , hau da , estatuarena. Nafarroan , foru-baimena kendu zuten.
Foruen aurkako liburuak ugaritu egin ziren eta Foruak defendatzen zituztenak , debekatu.

Fernando VII.A hil zenean , “Foruen arazoa” izan zen. Absolutistentzat , Karlos , Fernandoren anaia , zen legezko erregea. Horretarako Lege Salikoa aipatzen zuten (Borboiko Etxean emakumeek ezin dute koroa heredatu) , baina liberalek Pragmática Sanción delakoarekin (Fernando VII.Ak ateratako dekretu bat , Lege Salikoa kendu eta tronua bere alabari pasatzeko) erantzuten zuten.

Liberalek argi utzi zuten ez zutela errespetatuko euskal sistema forala. Karlosek , tradizioa gordeko zuela agindu zuen.



Entradas relacionadas: