Euskal foruak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

  1. Euskal Foruak


XIX.Mendearen hasieran Euskal
Herrian lau gune politikoetan zegoen antolatuta: Nafarroako Erresuma , Gipuzkoako eta Arabako lurraldeak eta Bizkaiko Jaurerria. Gune bakoitzak bere lege eta instituzio propioak zituen: Foruak.

Foruak euskal gune politikoak antolatzeko legeak ziren.

Idatzitako legeen artean Batzarretan hartutako erabakiak edo Gaztelako erregeak bidalitako aginduak zeuden.Baina bazeuden idatzi gabeko legeak ere , herritarrek beren bizitza kolektiboa antolatzeko eskubidean oinarritzen zirenak.

Koroak (estatuak) sortu baino lehenago euskaldunak libreak ziren. Eskubide hori Lege Zaharraren kontzeptuan iruditzen da. Lege Zaharrean , erlijioa eta kristautasuna garrantzi handiko elementuak ziren. Lurralde foraletako komunitateek estatuaren aginduetatik kanpo antolatu zuten bere bizitza kolektiboa: obra publikoak auzolanean egiten ziren… askatasun horiek inportanteak ziren herritarrentzat.

  • Foruak paktu bat zeukan: euskaldunek fideltasuna erakutsiko zioten erregeari eta erregeak errespetua euskal foruei.

  • Udalek autonomia handia zeukaten , erabaki asko hartzeko ahalmena. Udal batzuk irekiak ziren (bizilagun guztiek hartzen zuten parte). Alkateak urte baterako hautatzen ziren zozketaz.

  • Batzarrak Gipuzkoako hainbat herritan biltzen ziren , eta Batzarretan Diputazioa aukeratzen zuten urtero.

  • Batzar hauek soberanoak ziren. Erregearen legeren bat haien interesen kontrakoa bazen , foru-baimena aplikatzen zuten eta lege hori ez zuten betetzen (Pase Foral  , “se obedece pero no se cumple”).

  • Ez zegoen zergak ordaintzeko obligaziorik.

Edozein produktu inportatzeko eskubidea zegoen. Aduanak , Euskal Herriaren eta Espainiaren artean zeuden. Madrilgo agintariek askotan salatzen zuten egoera hau , kontrabandoa zela esanez.

  • Nahitaezko zerbitzu militarrik ez zegoen , baina Gipuzkoak frantsesen erasoetatik defendatzeko obligazioa zeukan. Horretarako , probintziak bere milizia foralak antolatzen zituen.

  • Noblezia unibertsala zen: euskaldun guztiak nobleak ziren , odol garbikoak.

Estatu liberal bat eraiki nahi zutenentzat , Euskal Herriko sistema forala ezabatu beharreko oztopo bat zen.

Entradas relacionadas: