Euskal estatutua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 22,51 KB

 

18.2.1 Eusko Ikaskuntzaren proiektua  (8)

Errepublika etorri bezain pronto alkate nazionalistek (haien buruan zegoen Jose Antonio Agirre, 
Getxoko alkatea) ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduari eta estatutu proiektu bat presta zezala agindu zioten Eusko Ikaskuntza elkarteari. Proiektu hau Errepublikaren garaian zehar prestatu ziren proiektu guztienabiapuntua izango da.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroak euskal estatua eratuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barnean. Bitariko Batzordea,
 Estatu eta Euskal Herriaren artean suertaturiko liskarrak konpontzeko.

Egitura konfederala:


 lurralde bakoitzak autonomia maila handia; orokorrak baino instituzio gehiago. 4 lurraldeetako bakoitzak ordezkari-kopuru berbera
 Parlamentuan eta gobernuan.
Eskubide politikoen jabe izateko baldintzak: 

1 urteko erresidentzia euskaldunen seme-alabei, 2 urte gainerakoei


Arlo ekonomikoa: Kontzertu Ekonomikoak iraungo du.

Elebitasuna:


 irakaskuntzan eta administrazioan.

Arazoak: Zehaztasun eza, herriak ordezkaritza maila eskasa


. Eusko Ikaskuntzaren proiektua Konstituzio berria onartu baino lehen prestatu zen eta arazo bat zen hau, ezkerreko indar politikoek onartzerakoan.

*
Hemendik 2 proiektu elaboratu ziren: 
karlista eta EAJrena, eta ezkertiarrena.


18.2.2 Lizarrako Estatutua  (8)

Konbokatzaileak alkate nazionalistek eta karlistek izan ziren. 1931ko ekainaren 14an bildu ziren, udalakEusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta. Bilera honetan hainbataldaketa erabaki ziren, Estatutuari kutsu nazionalista, eskuindar eta konfesionala emango ziotenak.

Autonomia prozesua udalen kargu geratu zen eta ez Batzar Kudeatzaileen esku (Hauetan gehiengo ezkerra eta besteetan gehiengo eskuina). Ezkerraren agintean hori arazo bat izan zen eta Biurteko Beltzean, berriz, espainiar eskuina ez zen batere autonomiazale.

Estatutuaren justifikazioa: Estatutua, berreskuratuko ziren foruetan (eta ez Errepublikaren Konstituzioan!) oinarrituriko lege baten gisa aurkeztu nahi izan zen. Foruen berrezarpenaren aipamena egin zen. Hau ere eragozpena izango zen Espainiak onartzerakoan.

Egitura konfederala: Euskal burujabetza ez du Espainiako Konstituzioak mugatuko, Euskal Herriak berak baizik. Konstituzioari eginiko erreferentziak kendu egin ziren. Euskal aginte zentrala oso ahula, Diputazioen papera indartu zen bitartean.

Hauteskunde molde tradizionala (zehaztu gabe).

Gehiago mugatu ziren etorkinen eskubide politikoak (10 urteko erresidentzia eskatzeak botorik gabe uzten zituen 1920 urtean iritsi ziren 100.000 etorkin).

Izaera konfesionala. Horrela, Eusko Ikaskuntzaren proiektu liberalari bidea itxi egiten zitzaion eta, Errepublikako agintean ezkerra izanda, Konstituzioaren esparruan onartezina izango zen.

Eusko Ikaskuntzaren proiektua kontsensuan oinarrituriko testua izan bazen, Lizarrakoa, erabat partidista zen,EAJ eta karlistek zuzendua. Gainera, hauteskunde molde tradizionala erabiltzean eta etorkinak botorik gabe uztean, demokrazia maila jaitsi egin zen.

Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta Comunión Tradicionalista (karlistak) alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa 1931ko hauteskunde orokorretan eta emaitza onak eman zizkien (14 eserleku), baina ezkerra aurka zuen neurrian ez zuen etorkizunik izan, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako.


18.2.3 Batzar Kudeatzaileen (Diputazioen) proiektua  (10)

Konbokatzaileak Diputazioak izan ziren (gehiengo ezkerra). Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutua onartu behar zuela-eta, Estatutuari kutsu demokratiko, ezkertiar eta akonfesionala emango zioten hainbat aldaketa erabaki ziren.

Autonomia prozesua hasteko, Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen. Batzordeek prestatu, udalek onartu, herriak boto bidez berretsi eta Gorteek onartu.

EAJk Foruei eta Kontzertu Ekonomikoari buruzko aipamen berezi bat sartzea lortu zueeta, horrela,.EAJk onartu egin zuen; ez, ordea, Comunión Tradicionalistak.

Parlamentu eta gobernu komun bana izango ziren eta, lurralde mailako instituzioek aginte mailaapalagokoak izango ziren. Parlamentuko kideak boto bidez hautatuko ziren. Parlamentuak hautatuko zuen euskal gobernu burua.

Neurri batean, behintzat, jaitsi egin zen inmigranteekiko diskriminazioa.

Izaera akonfesionala.

Erakunde berriak: Auzitegi Gorena ere aurreikusi zen.

Balorazioa: aurrekoa baino demokratikoagoa zen. Autonomia-maila, berriz, txikiagoa.

Emaitza:

  • Onarpen prozesua zaila izan zen eta, azkenean, 2 testu elaboratu zituzten:

  • 4 lurralde; baina udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman zioten (gehienak karlistak).

  • 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako

  • Hala ere ez zen aurrera joan.

Entradas relacionadas: